75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

NAFARROAKO ZERGA OGASUNA. Zeharreko Tributuen Zerbitzua. Zerga Berezien Atala, aseguruetako primei eta tasei buruz. Zehapen espedientearen ebazpen proposamenaren jakinarazpena.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, hau da, gasolio hobariduna erabiltzeko arauak hausteagatik, Manuel Pérez Artacho jaunari irekitako 2003/11042 zehapen espedientearen ebazpen proposamenaren berri ematekoa. Beraz, honen bidez beteko da aipatu Lege horren 59.6 artikuluan xedatutakoa.

Ebazpen hau ematea proposatzen da:

Aditzera ematen da Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legeko 55. artikuluaren arau-hauste tributario bat egin dela.

Aditzera ematen da Manuel Pérez Artacho, 16.392.483 IFZ duena, dela erruduna.

Manuel Pérez Artacho jaunari 3.603,07 euroko isuna ezartzen zaio eta ibilgailu hau hiru hilabetez prezintaturik eta ezin mugituz egonen da: Internacional markako traktorea, 1455 AXL eredua, LO-27668-VE matrikula eta D040936D002054 bastidore zenbakia, Zerga Bereziei buruzko 1995eko uztailaren 7ko Erregelamenduko 119.1 d) artikuluarekin bat.

Halaber, aditzera ematen zaio hamabost egun baliodun dituela, jakinarazi eta biharamunetik hasita, egokitzat jotzen dituen alegazioak egiteko eta bidezkotzat jotzen dituen agiri, ziurtapen eta frogak aurkezteko.

Epe hori bukatzean, ebazpen proposamena eta espedienteko froga eta alegazioak ikusirik, kudeaketa bulegoko buruak zehapen prozedura honen ebazpena emanen du, behar den denboran eta moduan jakinaraziko zaiona.

Honekin batera Nafarroako Gobernuko Zerga Berezien Kudeaketa Bulegoko buruari igortzen zaio ebazpen proposamena.

Iruñean, 2004ko maiatzaren 6an._Instruktorea, Jesús Muruzábal Valencia.

Iragarkiaren kodea: F0409518