75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERIAIN

Alkatetzaren 22/2004 ebazpena, Autocares Albizua, S.L.ri kalte-ordainak eskatzeko

Beriaingo Udaleko alkate udalburuak honakoa dekretatu du, Alkatetzaren 22/2004 ebazpenaren bidez:

Lehenbizikoa: Autocares Albizua, S.L. enpresaren ibilgailu batek kalteak egin zizkion Beriaingo Udalaren farola bati, herriko Larre plazan dagoenari, alegia; hortaz, eta enpresa hori denez aipatu kalteen erantzulea, eskatu egiten zaio farola berria jartzeko 10 eguneko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Bigarrena: Autocares Albizua, S.L. enpresari ohartarazten zaio ezen, emandako epean ez badu eskatutakoa betetzen, Udalak egoki juzgatzen dituen legezko ekintzak abiaraziko dituela eskatutakoa bete dadin, eta, bereziki farola berria jartzeko obrak ordez egiteko ekintzak, Autocares Albizua, S.L.ren kontura.

Ebazpen honen aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahalko da, jakinarazi eta hilabeteko epean; bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi errekurtsoa Administrazioarekiko auzien epaitegiari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean; edo, aldez aurretik eta aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzenean, honako hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Egungo legeak betez, honako honek jakinarazpen ofizialaren balioa izanen du "Autocares Albizua, S.L." enpresarendako.

Beriainen, 2004ko maiatzaren 28an._Alkatea, Tomás Prieto Blanco.

Iragarkiaren kodea: L0408695