75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ESTERIBAR

Xehetasun azterlana behin betikoz onetsirik

Esteribarko Udalak ondotik ematen den erabakia hartu zuen, 2004ko maiatzaren 18an egin bilkuran:

Eugiko 33. poligonoko 2. lurzatian egiteko xehetasun azterlana, Fernando Goñi Erice jaunak sustatua, hasiera batean onetsi eta jendaurrean egoteko epea (2004ko 39. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, martxoaren 31n, adierazitakoa) igaro delarik, inork alegaziorik aurkeztu gabe. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoa eta arlo honetan indarra duten beste xedapenak ikusirik, aho batez erabaki da:

a) Fernando Goñi Erice jaunak sustaturiko xehetasun azterlana behin betikoz onestea.

b) Behin betiko onespen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

c) Kopia bat igortzea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura eta Eugiko Kontzejura.

Esteribarren, 2004ko maiatzaren 27an._Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: L0408515