75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARGUEDAS

4.D unitatearen mugapenaren aldaketa

Arguedasko Udalak, 2004ko maiatzaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen herriko Arau Subsidiarioetako 4.D exekuzio unitatearen mugapen aldaketa, Carlos Conde Galarreta jaunak sustatua, Arista Arquitectos, S.L.k prestaturiko agiri teknikoekin bat.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 143.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Arguedasen, 2004ko maiatzaren 24an._Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.

Iragarkiaren kodea: L0408416