75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ESTERIBAR

Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Alkatetzaren 91. ebazpenaren bidez (2004ko maiatzaren 27koa baita), hasiera batez onetsi da Milagros Amézqueta Lizarraga andreak sustaturiko xehetasun azterlana, Larrasoañako 21. poligonoko 68. lurzatiari dagokiona.

Espediente hori jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Esteribarren, 2004ko maiatzaren 27an._Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: L0408519