75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARAÑAIN

Aurrekontuko 11/2004 aldaketa hasiera batean onetsirik

Barañaingo Udalak, 2004ko maiatzaren 29an egin bilkura arruntean eta legezko gehiengoa izanik, hasiera batez onetsi zuen 2003ko ekitaldiko udal aurrekontu orokorra aldatzeko espedientea, hain zuzen ere kreditu transferentzia bat eginen baita.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatu eta onestean. Hortaz, Foru Lege horretako 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276.ean xedatuari jarraituz, espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik hasita; hala, bizilagunek edo interesatuek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak egin ahalko dituzte.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Aditzera ematen da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluan emandako eskumena erabiliz.

Barañainen, 2004ko maiatzaren 31n._Alkate udalburua, Iosu Senosiain Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0408936