75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

554/2004 FORU AGINDUA, ekainaren 7koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Zaragoza-Altsasu lineako trenbide-pasagunea, 148/148 k.p.an, Barasoaingo udal mugapean, kentzea" izeneko lanak kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak lizitaziorako dei egin du "Zaragoza-Altsasu lineako trenbide-pasagunea, 148/148 k.p.an, Barasoaingo udal mugapean, kentzea" izeneko lanak kontratatzeko.

Kontratuaren xedea: "Zaragoza-Altsasu lineako trenbide-pasagunea, 148/148 k.p.an, Barasoaingo udal mugapean, kentzea" izeneko proiektuaren prestakuntza-lanak kontratatzea.

_Esleitzeko modua: lehiaketa.

_Hasierako prezioa: 1.250.335,57 euro.

_Egiteko epea: 8 hilabete.

_Kontratisten sailkapena: B taldea, 2. azpitaldea, e kategoria.

_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: 2004ko uztailaren 21a arte, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (San Ignazio etorb. 3., behea, Iruña). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (2002ko abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren pleguan ageri direnak. Jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko eguna eta tokia: 2004ko abuztuaren 4an, 12:00etan, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Proiektua eta klausula administratibo eta partikularren pleguak lehiatzaileen eskura daude, aztergai, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuan.

Iruñean, 2004ko ekainaren 7an._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

PROPOSAMEN EREDUA

Honen azpian sinatzen duenak, ................. jaun/andreak, adinez nagusiak, ..........(e)ko bizilagunak, helbidea ............(e)n, .............. kaleko ..... zk.an duenak, bere izenean (edo ...................... ordezkatuz), ..........(e)ko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean "Zaragoza-Altsasu lineako trenbide-pasagunea, 148/148 k.p.an, Barasoaingo udal mugapean, kentzea" izeneko lanak lehiaketaren bidez esleitzeari buruz argitara eman den iragarkiaren berri duelarik, baita proiektuaren oinarri teknikoen pleguaren eta lizitazio horretako administrazio klausula partikularren pleguaren berri ere, konpromisoa hartzen du, agiri horiei hertsiki lotuz, lan horiek egiteko (letraz eta zenbakiz) ............... ................ euroren truke.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: F0409516