57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ETXARRI-ARANATZ

Lizitazio iragarkia

Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak arautzen dituzten arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Etxarri-Aranazko Udalak, 2004ko maiatzaren 21ean egin bilkuran, erabaki zuen ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako deia egitea:

Kontratuaren xedea: "Etxarri-Aranazko Maiza-Mundiño kaleetan hornidura eta saneamendu sareak, euri-urarena, Iberdrolaren hodiak, telefonia, kaleko argiak eta zoladura berritzea, 2. fasea" izeneko obrak esleitzea.

Esleitzeko bidea: Lehiaketa publikoa.

Kontratazio aurrekontua: 1.321.880,16 euro

Enpresaren sailkapena: E taldea. 1. azpitaldea. d kategoria. G taldea. 3. azpitaldea. d kategoria.

Baldintzen plegua: Lehiatzaileen eskura dago Copia kopia-dendan (Pio XII.a etorbidea).

Behin-behineko bermea: Hasierako prezioaren % 2.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Etxarri-Aranazko Udalaren erregistroan, hogeita hamar egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamen ekonomikoak non eta noiz irekiko diren: Proposamenak aurkezteko epea bukatu eta Udal honetako Gobernu Batzordeak egiten duen lehen bilkuran.

Proposamen eredua: Klausula administratiboen pleguan ageri da.

Etxarri-Aranatzen, 2004ko apirilaren 6an._Alkatea, Juan Bautista Mariñelarena Garziandia.

Iragarkiaren kodea: L0405858