57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

NOAIN (ELORTZIBAR)

Karrikak garbitzeko makina xurgatzaile autopropultsatuaren hornidura kontratatzea

Noain-Elortzibarko Udalak, 2004ko maiatzaren 4an egin osoko bilkuran, onetsi zuen lehiaketa ireki eta arruntaren baldintzen plegua, karrikak garbitzeko makina xurgatzaile autopropultsatuaren hornidura kontratatzeko.

Izapidaketa: arrunta.

Modalitatea: lehiaketa.

Prozedura: irekia.

Aurrekontua: 119.000 euro, BEZa barne.

Behin betiko bermea: esleipenaren prezioaren %4.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi ondoko hogeita seigarren eguneko eguerdiko ordu biak arte, Noain-Elortzibarko Udalaren erregistro orokorrean (Errege karrika, 62-A, Noain).

Proposamenak non eta noiz irekiko diren: agiri teknikoak Noain-Elortzibarko Herriko Etxean irekiko dira, bilkuren aretoan (Errege karrika, 44, Noain), proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko laugarren egun baliodunean, eguerdiko hamabietan, larunbatak eta igandeak kenduta, eta agiri ekonomikoak hurrengo egun baliodunean, leku eta ordu beretan.

Administrazio klausula partikularren plegua interesatuen eskura egonen da, proposamenak aurkezteko epea bukatu arte, Udalaren bulegoetan (Errege karrika, 62-A, Noain). Argibideak, 012-Infolocal telefonoan.

Noain-Elortzibarren, 2004ko maiatzaren 5ean._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0407082