57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

NOAIN (ELORTZIBAR)

Hiriaren garbiketa publikoaren zerbitzuak kontratatzea Noaingo Udalerrirako eta industrialdeetarako

Noain-Elortzibarko Udalak, 2004ko maiatzaren 4an egin osoko bilkuran, lehiaketa ireki eta arruntaren baldintzen plegua onetsi zuen Noaingo Udalerriaren eta industrialdeen garbiketa publikoaren zerbitzuak kontratatzeko.

Izapidaketa: arrunta.

Modalitatea: lehiaketa.

Prozedura: irekia.

Kontratuaren iraupena: urtebete, luzatzen ahal dena, gehienez ere 8 urte arte.

Aurrekontua: 190.000 euro, BEZa barne.

Behin betiko bermea: esleipenaren prezioaren %4.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hogeita seigarren eguneko eguerdiko ordu biak arte, Noain-Elortzibarko Udalaren erregistro orokorrean (Errege karrika, 62-A, Noain).

Proposamenak non eta noiz irekiko diren: agiri teknikoak Noain-Elortzibarko Herriko Etxean irekiko dira, bilkuren aretoan (Errege karrika, 44, Noain), proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko laugarren egun baliodunean, 13:00etan, larunbatak eta igandeak kenduta, eta agiri ekonomikoak hurrengo egun baliodunean, leku eta ordu beretan.

Administrazio klausula partikularren plegua interesatuen eskura egonen da, proposamenak aurkezteko epea bukatu arte, Udalaren bulegoetan (Errege karrika, 62-A, Noain). Informazioa, 012-Infolocal telefonoan.

Noain-Elortzibarren, 2004ko maiatzaren 5ean._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0407079