57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

KINTOKO MANKOMUNITATEA

Usategien enkantea 2004-2008 urteetarako

Kintoko Mendi Mankomunitateak enkante publikorako deialdia egin du, plegu itxiaren bidez Kintoko ehiza barrutian usategiak errentan emateko. Hona hasierako prezioak:

1. usategia. 2.550 euros.

2. usategia. 17.400 euros.

3. usategia. 10.500 euros.

4 eta 5. usategiak (biak batera). 11.900 euros.

6. usategia. 11.300 euros.

6 bis usategia. 3.700 euros.

7. usategia. 12.100 euros.

8. usategia. 9.350 euros.

9. usategia. 13.850 euros.

1. aldea, Urkiaga. 28.600 euros.

2. aldea, Belaskoain. 1.700 euros.

3. aldea, Larraux. 24.600 euros.

4. aldea, Enekorri. 42.150 euros.

5. aldea, Zuraun. 17.000 euros.

6. aldea, Pelono Bajo. 9.850 euros.

Enkante honetan parte hartzeko proposamenak iragarki honen azkenean dagoen ereduaren araberakoak izanen dira, eta iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman ondoko hogei egun naturaletan, eta azken egun balioduneko eguerdiko hamabiak baino lehen, aurkeztu beharko dira Erroibarreko udal idazkaritzan (Frantziako errepidea z/g, Lintzoain, Nafarroa).

Pleguak Erroibarreko Udaletxeko ekitaldi aretoan irekiko dira hurrengo egunean, ordu berdinean.

Enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek proposamenak Erroibarko Udaletxeko Erregistroan (Frantziako errepidea z/g, Lintzoain, Nafarroa) aurkeztu beharko dituzte, lizitazio iragarkian aipatutako epean.

Proposamenak kartazal bakarrean aurkeztuko dira eta horretan "Kintoko usategien adjudikazioa 2004/2008" jarriko du; kartazal horren barnean beste bi kartazal sartu beharko dira, guztiak itxiak eta lizitatzaileak sinatuak, eta ondoren aipatzen diren idatziak izan behar dute eta barnean dokumentu hauek.

Lehenengo kartazalak, "Dokumentazioa" izenekoak, dokumentu hauek izanen ditu

a) Lizitatzailearen nortasuna egiaztatzen dutenak:

Pertsona juridikoa bada, eratze edo aldatze eskritura aurkezturik, zein behar den, huraxe, Merkataritza Erregistroan inskribaturik.

Norbanakoek NANa aurkeztu beharko dute edo haren fotokopia, notarioak edo Administrazioak kaukotua, edota legalki haren ordezkoa izan daitekeen dokumentua.

Proposamena beste baten izenean aurkeztuko balitz, notario-poterea aurkeztu beharko litzateke eta apoderatuaren N.A.N., aurreko paragrafoan aipatutako baldintzak beteaz.

b) Kintoko Mankomunitatearen Diruzaintzan % 2, behin-behineko fidantza gisa, utzi izan duela egiaztatzen duen gordekina.

Bigarren kartazalak, "Proposamen ekonomikoa" izenekoa, proposamen ekonomikoa bertzerik ez du izanen, enkantearen iragarkian argitaratuko den ereduari egokitua.

Baldintza fakultatibo eta ekonomiko-administratiboak Erroibarreko udal idazkaritzan daude ikusgai.

Erron, 2004ko apirilaren 30ean._Kintoko Mankomunitateko burua, Enrique Garralda Erro.

PROPOSAMEN EREDUA

Izen-abizenak: ...................... adinez nagusia, N.A.N. zenbakia: ............., bizitokia: ....................., helbidea: ......................., herria: ....................., telefonoa: .........., 2004-2008 urteetarako (biak barne) Kintoko usategi eta ehizatokien enkante publikoa, plegu itxiaren bidez eta aurretiazko onarpenarekin, izanen dela jakinik, .................. euro (letraz eta zenbakiz) eskaini ditu.

(Leku, data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: L0406957