57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

MIRANDA-ARGA

Enkantea, ahozko posturen bidez, etxebizitza eta eranskinak saltzeko

Miranda-Argako Udalak ahozko posturen bidezko enkante publikoan saldu gogo du hiri-finka bat, etxebizitzak eta haren eranskinek osatzen dutena, jabetza horizontaleko araubidean, Sol kaleko 9-11n dagoena; hain zuzen ere, honako hau:

Lehenbiziko solairuko etxebizitza, 96 m²-koa, sotoan 79 m²-ko biltegia eta bigarren solairuan 34 m²-ko ganbara dituena. 6. poligonoa, 647. lurzatia: 3, 6 eta 7 hiri-unitateak. Etxebizitzak ez du bizigarritasun zedularik.

Hasierako prezioa: 23.620,97 euro.

Behin-behineko fidantza, enkantean parte hartzeko: 472,42 euro.

Enkantearen tokia eta eguna: enkantea eginen da ahozko posturen bidez, Udaletxeko bilkura aretoan, 2004ko ekainaren 4ko arratsaldeko ordu batean.

Administrazio klausulen plegua eta espedientea osatzen duten gainerako dokumentuak, interesatuen eskura daude udal bulegoetan.

Miranda-Argan, 2004ko apirilaren 28an._Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0406856