57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

I R U Ñ A

E D I K T U A

Hiritarren Babeseko Alorreko zinegotzi delegatuak 2004ko apirilaren 30ean emandako ebazpenaren bidez, onetsi ziren 2004ko sanferminetan saltoki finkoen instalaziorako baimenak emateko bete behar diren baldintzak.

Baimen eskabideak Iruñeko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita sei egun naturaleko epearen barrenean.

Argibideak eta baldintzak: Hiritarren Babeseko Alorreko bulegoetan, Iratxeko Monasterioaren kaleko 2an.

Iruñean, 2004ko maiatzaren 3an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0406855