57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

L I Z A R R A

Laguntza kontratua

Deia egin duen organoa: Lizarrako Udala.

Kontratuaren xedea: Remontival Eskualdeko Ikastetxea (Lehen Hezkuntzako atala) garbitzeko laguntza kontratatzea.

Esleitzeko prozedura eta modua: prozedura irekia, lehiaketa, tramitazio arrunta.

Kontratuaren aurrekontua: 114.200 euro, BEZa barne.

Behin-behineko bermea: 2.284,00 euro.

Egiteko epea: 2004. urtea (urtarrilaren 1etik ekainaren 30era eta abuztuaren 16tik abenduaren 31ra).

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren, ekonomikoen eta teknikoen pleguan ageri direnak.

Eskaintzak non eta noiz aurkeztu: Lizarrako Udaleko erregistro orokorrean, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Espedientea eta administrazio klausula partikularren, ekonomikoen eta teknikoen plegua interesatuen eskura dago udal bulegoetan. Sorkunde Garbia, 1, Lizarra.

Lizarran, 2004ko apirilaren 21ean._Alkatea, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L0406801