57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

A L T S A S U "AITA BARANDIARAN" ZAHAR ETXEKO PATRONATUA

Laguntza kontratatzea

Kontratuaren xedea: Altsasuko "Aita Barandiaran" Zahar Etxeko janari eta garbiketa zerbitzua emateko laguntza teknikoa.

Lizitazioaren gehieneko aurrekontua: 142.200 euro.

Adjudikazio prozedura eta bidea: lehiaketa irekia, presazo tramitazioarekin.

Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea: Altsasuko Udaleko Erregistroan (García Ximénez, 36, 31800 Altsasu) iragarki hau argitaratu eta hamairugarren eguna baino lehen, 14:00ak arte.

Kontratuaren klausula administratibo partikularren plegua Altsasuko Udaleko erregistroan dago lehiakideen esku, jendea hartzeko ordutegian, baita 012 "Infolocal" zerbitzuan.

Eskaintzak non eta noiz irekiko diren: Altsasuko Udaleko bilkura aretoan, jendaurrean, eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hirugarren egunean, 12:00etan.

Altsasun, 2004ko apirilaren 27an._Patronatuko burua, Asun Fernández de Garaialde Lazkano Sala.

PROPOSAMEN EREDUA

Izen-abizenak ...................................... herria: ............, helbidea: ............... N.A.N. zk.: .........., neure izenean, (edo .................. ordezkatuz, ........ren bidez egiaztatzen baitut) Altsasuko "Aita Barandiaran" Zahar Etxeko janari eta garbiketa zerbitzua emateko laguntza teknikoa lehiaketa bidez kontratatzeko ....(e)ko ....... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen deialdiaren berri izanik, kontratazioa arautzen duten administrazio klausula partikularren eta manu teknikoen pleguak baldintzarik gabe onartzen ditut eta hitz ematen dut lan hori nire gain hartuko dudala, aipatu betekizun eta baldintzei hertsiki lotuz, ondoko zenbatekoen truke (BEZa barne), letraz eta zenbakiz, .......... euro.

(Tokia, data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: L0406797