57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

CORTES

Cortesko gazteluaren egitura eta estalkia zaharberritzeko obrak

Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Cortesko Udalak, 2004ko apirilaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako deia egitea:

Kontratuaren xedea: Cortesko gazteluaren egitura eta estalkia zaharberritzea.

Egiteko epea: 6 hilabete.

Adjudikatzeko modua: prozedura irekia, presako lehiaketa bidez.

Lizitazioaren aurrekontua: 359.326,51 euro, BEZa barne.

Behin-behineko bermea: ez dago.

Kontratistaren sailkapena: C1a); C2 b) eta K7c).

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren pleguan zehazten direnak, lizitatzaileen eskura baitago, edo web orri honetan: www.ayuntamientodecortes.com.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Cortesko Udaleko erregistro orokorrean, Duques de Miranda plazako 4.ean, 31530 posta kodea. Epea bukatuko da hamahirugarren eguneko 14:00etan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Eskaintza ekonomikoa irekitzea: Herriko Etxean irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo hamargarren egun baliodunean, 13:00etan.

Cortesen, 2004ko apirilaren 28an._Alkatea, Javier Blasco Mendívil.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena:......................, NAN zk.a: ..................., helbidea: ............., nire izenean edo ondoko hau ordezkatuz: ......................, Cortesko Udalean agertu eta azaltzen dut:

Jakin baitut 2004ko .........aren ...... (e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako iragarkiaren bitartez, Udal horrek Corteko gazteluaren egitura eta estalkia zaharberritzeko obrak kontratatuko dituela.

Hitz ematen dut kontratua beteko dudala, hartarako onetsitako klausula administratiboen pleguari jarraituz, zenbateko honen aldera: ....................... (letraz eta zenbakiz) ......... euro, BEZa barne.

Cortesen, 2004ko ...............aren ...........(e)an.

Iragarkiaren kodea: L0406638