57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

UGAR

Herrilurretako eta lur partikularretako belarren aprobetxamendua enkantean

Ugarko Kontzejuak enkante publikoa egin gogo du, ahozko posturen bidez, Kontzejuko eta lur partikularretako belarren aprobetxamendua zortzi urtetarako emateko.

Lehenbiziko enkantea 2004ko maiatzaren 22an eginen da, eguerdiko hamabietan. Hasierako postura 5.000 euro izanen da urteko, eta gorako postura, berriz, 50 euro.

Bigarren enkantea maiatzaren 29an eginen da, ordu berean, eta % 10 merkeago, eta hirugarrena ekainaren 5ean, ordu berean hau ere, eta % 20 merkeago.

Behin-behineko bermea 300 euro da.

Interesatuek Ugarko Kontzejuaren idazkaritzan dute ikusgai baldintzen plegua.

Ugar (Deierri), 2004ko apirilaren 20an._Alkate udalburua, Pedro Garayo Echeverría.

Iragarkiaren kodea: L0406637