II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
G I R G I L L A O
Proiektuko obren exekuzioa kontratatzeko lehiaketa, Etxarren eta Girgillao herrietan arazketako hobi septikoak egiteko
Girgillaoko Udalak aditzera ematen du obra batzuen exekuzioa kontratatu gogo duela, honako zehaztasun hauen arabera:
_Kontratuaren xedea: Etxarren eta Girgillao herrietan arazketako hobi septikoak egiteko obren exekuzioa, J. Glaria Jordan teknikariak erredaktatutako proiektuaren arabera.
_Esleitzeko prozedura eta modua: lehiaketa publikoa.
_Aurrekontua: berrehun eta lau mila berrogeita zortzi euro eta berrogeita hamasei zentimo (204.048,56), BEZa barne.
_Egiteko epea: bost (5) hilabete.
_Eskaintzak aurkezteko epea: hogeita zazpi egun natural, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Azken eguna baliogabea bada, epea luzatuko da hurrengo egun baliodunera arte.
_Behin-behineko bermea: aurrekontuaren % 2.
_Eskaintzak non aurkeztu: Girgillaoko Udalaren erregistro orokorrean.
Bertzelako argibideak: proiektua, baldintzen pleguarekin batera, interesatuen eskura dago Girgillaoko Udaletxean (joan aurretik deitu 948-340102 telefonora), eta Rubio paper-dendan, Iruñean (Bergamín, 10).
Girgillaon, 2004ko apirilaren 21ean._Alkatea, José Javier Yoldi López de San Román.
Iragarkiaren kodea: L0406453