57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

M A R T Z I L L A

Oihan enkantea

Martzillako Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du, ondoko oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

Lote bakarra._382 makal, 169,840 metro kubiko zur egiten dutenak, Martzillako Udalaren herrilurretako "La Badina" parajean. Hasierako prezioa: 4.895,11 euro (BEZa kanpo).

Proposamenak, administrazio baldintzen pleguan ageri den ereduaren arabera eginak, fidantzarekin edo lotearen hasierako prezioaren 100eko 2a gordailatu izanaren egiaztagiriarekin batera, eta enpresa sailkapeneko agiria (jatorrizkoa edo kopia konpultsatua) ere erantsita, udal idazkaritzan aurkeztuko dira, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, arratsaldeko ordu biak baino lehen. Proposamenak jendaurreko ekitaldian irekiko dira, Udalaren iragarki oholean gutxienez bi egun natural lehenagotik iragarri eta proposamena aurkezten duten lizitatzaileei jakinarazita.

Baldintza teknikoak eta ekonomiko-administratiboak udal idazkaritzan daude ikusgai.

Martzillan, 2004ko apirilaren 27an._Alkate udalburua, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0406462