57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Edukiontziak erosteko lehiaketa

a) Xedea: 2.500 litro inguruko edukiontziak erostea ontzi arinak biltzeko (puntu berdea), baldintza administratibo partikularren pleguari jarraikiz.

b) Kontratuaren aurrekontua 15.000,00 eurokoa da, BEZa barne.

c) Kontratatzeko prozedura irekia eta lehiaketa bidez izanen da.

d) Behin-behineko fidantza: 300,00 euro.

e) Eskaintzak aurkezteko epea bukatuko da hogeita seigarren (26) egun naturalean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Azken egun hori baliogabea edo larunbata bada, hurrengo egun baliodunean bukatuko da.

f) Baldintza teknikoen eta klausula ekonomiko-administratiboen plegua interesatuen eskura egonen da Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatearen bulegoetan (Los Arcos jeneralaren plaza, 13, 1.a, 31400. Zangoza. Telefonoa: 948 871247).

Zangozan, 2004ko apirilaren 15ean._Mankomunitateko burua, José Daniel Plano Izaguirre.

Iragarkiaren kodea: L0406452