57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

77/2004 FORU AGINDUA, apirilaren 23koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak emana, Jesús Lorenzo Otazu Ripa jauna, Fondo Dokumentala Kudeatzeko Bulegoko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren Hirugarren Xedapen Gehigarriko bigarren ataleko bigarren paragrafoak xedatzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Jesús Lorenzo Otazu Ripa jauna, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Fondo Dokumentala Kudeatzeko Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2004ko apirilaren 14tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Foru agindu honen berri ematea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Langileria Kudeatzeko Zerbitzuari, Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Teknikoari eta interesatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2004ko apirilaren 23an._Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

Iragarkiaren kodea: F0406618