57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

I R U Ñ A

Alkatetzaren 2004ko apirilaren 1eko ebazpenaren bidez, onetsi egin da Iruña eta Iruñerriko trafiko arau-hausteen zehapen espedienteak jakinarazteko kontratazioa

Kontratazioei buruzko Foru legearen 70.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ondoko iragarkia argitaratu beharra dago Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean:

Kontratuaren xedea: trafiko arau-hausteei dagozkien zehapen espedienteak jakinaraztea

Kontratatzeko prozedura: irekia.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa.

Gehieneko aurrekontua, urtean: 150.000 euro.

Eskaintzak aurkezteko epea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita sei egun naturaleko epean, azken eguneko 14:00ak baino lehen.

Argibideak eta plegua: Hiritarren Babeserako Alorreko bulegoetan, Iratxeko Monasterioaren kalean, 2 zenbakian.

Iruñean, 2004ko apirilaren 13an._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0405879