57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

MALERREKAKO MANKOMUNITATEA

Paper eta kartoien edukiontziak erosteko lehiaketa

Lizitaziorako deia egin da, paper eta kartoien edukiontziak erosteko.

Prozedura: lehiaketa irekia.

Hasierako prezioa: 11.900,04 euro.

Klausula administratiboen plegua Mankomunitatearen idazkaritzan dago.

Donezteben, 2004ko martxoaren 16an._Mankomunitateko burua, Miguel Angel Petrirena Azpiazu.

PROPOSAMEN EREDUA

.................... jaunak/andreak, ........... helbidea duenak, ........ N.A.N. duenak, bere izenean edo ................. ordezkatuz, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako iragarkiaren berri izanik, bai eta paper-kartoien edukiontzien hornidurarako baldintzen pleguarena ere, hornikuntza hori oso-osorik gauzatzeko hitza ematen du, aipatu agiriari hertsiki loturik eta zenbateko honen truke: ............... (letraz eta zenbakiz) .................... (BEZa barne).

Iragarkiaren kodea: L0405627