57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

76/2004 FORU AGINDUA, apirilaren 23koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak emana, María Concepción Vidaurre Donamaría andrea Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Liburutegien Zerbitzuko Fondo Dokumentala Kudeatzeko Bulegoko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez. Izendatuek Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute nahitaez.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. María Concepción Vidaurre Donamaría andrea Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Liburutegien Zerbitzuko Nafarroako Liburutegi Nagusiaren Ataleko Fondo Dokumentala Kudeatzeko Bulegoko buru izendatzea, bitarte baterako.

2. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Foru agindu honen berri ematea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Langileria Kudeatzeko Zerbitzuari, Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Teknikoari, Liburutegien Zerbitzuari eta interesatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2004ko apirilaren 23an._Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

Iragarkiaren kodea: F0406619