57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

186/2004 FORU DEKRETUA, apirilaren 26koa, Ana Fraile Blázquez andrea, Nafarroako Emakumearen Institutuko Azterlan eta Programa Ataleko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren atalean ezartzen duenez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren atalburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden funtzionarioak izan beharko dute.

Hori horrela, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta lauko apirilaren hogeita seian egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Ana Fraile Blázquez andrea Nafarroako Emakumearen Institutuko Azterlan eta Programa Ataleko buru izendatzea, bitarte baterako.

Iruñean, 2004ko apirilaren 26an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

Iragarkiaren kodea: F0406779