57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

A N T S O A I N

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruz otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen direla, hamabost egunean, ondotik zehazten diren espedienteak, jarduerek ukitutakoek aipatu epean bidezko oharrak aurkez ditzaten.

Eskatzailea: Montajes Eléctricos Urrobi, S.L. Jarduera: bulegoak eta biltegia. Tokia: Elkarte, 4.

Eskatzailea: Confecciones Gurgoy y Punto, S.L. Jarduera: ehungintzako produktuak egin eta saltzea. Tokia: San Kristobal, 14.

Antsoainen, 2004ko martxoaren 22an._Alkatea, Alfredo García López.

Iragarkiaren kodea: L0405556