57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

UHARTE

Deialdia, txistu irakasle izateko lanpostu bat, txirula irakasle izateko lanpostu bat eta biolin irakasle izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, lan-kontratu mugagabearekin

O I N A R R I A K

1._Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da txistu irakasle izateko lanpostu bat, txirula irakasle izateko lanpostu bat eta biolin irakasle izateko lanpostu bat lan-kontratu mugagabearen araubidean eta oposizio-lehiaketa bidez betetzea, Uharteko Udalaren Musika Patronaturako.

1.2. Deialdi honen ondorioz izendatzen diren izangaiak ondorio guztietarako lan-kontratudun mugagabe bilakatuko dira lanpostuaz jabetzen direnetik eta Gizarte Segurantzan afiliatu eta hartan inskribatuko dira, lan arloko legeriak ezartzen duen probaldia deusetan ukatu gabe.

1.3. Egiten diren lan-orduen arabera kalkulatuko da urteko lansari gordina, Irakaskuntza Espezializatuaren arloan aldi bakoitzean indarra duen hitzarmeneko soldata-tauletan ezarritakoaren proportzioan.

1.4. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta noiznahi aldatu ahalko dute administrazio organo eskudunek.

2._Eginkizunak.

Izendatuek txistu irakaslearen, txirula irakaslearen eta biolin irakaslearen zerbitzuak beteko dituzte eta baita, lanpostuarekin zerikusia izanik, Patronatuak haien esku uzten dituen gainerako guztiak ere.

3._Izangaiek bete beharreko baldintzak.

3.1. Lehiakideek baldintza hauek bete behar dituzte:

a) Adinez nagusia izatea eta Europako Batasuneko kide den Estaturen bateko nazionalitatea izatea.

b) Gutxienez, erdi mailako txistu, txirula eta biolin irakasle titulua izatea, zer lanpostutarako, halako espezialitatekoa.

c) Lanpostuaren eginkizunetan aritzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

d) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaiturik edo gabeturik ez egotea, ez eta Administrazio Publiko baten zerbitzutik bereizia ere.

3.2. Aukeratutako edo kontratatutako izangaiek, aurreko baldintzak, deialdi honetako 12. oinarrian ezarritako epean eta eran egiaztatu beharko dituzte. Aipaturiko baldintzak, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira, baita oposizio-lehiaketa prozedurak irauten duen bitartean ere, izendapenera arte.

4._Eskabideak.

4.1. Deialdian parte hartu ahal izateko eskabideak, eranskineko ereduari jarraikiz beteak, Uharteko Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, azken egun balioduneko edo hala den hurrengo eguneko 14:00ak arte, hori guztia Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko araudian aurreikusitakoaren arabera.

4.2. Izangaiek eskabideekin batera lehiaketaldian baliarazi nahi dituzten merezimenduen jatorrizko agiriak, haien kopia kautotuak edo fotokopia konpultsatuak aurkeztu beharko dituzte.

5._Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean, Patronatuko buruak, ebazpen baten bidez, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu dadin aginduko du.

5.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, horiek zuzentzeko.

5.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Patronatuko buruak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko du.

Ebazpen horretan berean zehaztuko da oposizio-lehiaketako probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

6._Epaimahai kalifikatzailea.

6.1. Epaimahaia honako hauek osatuko dute:

Mahaiburua: Uharteko Udalaren Musika Patronatuko burua.

Ordezkoa: Uharteko Udaleko zinegotzi bat, Uharteko Udalaren Musika Patronatuko Zuzendaritza Batzordeko kide dena.

Lehen mahaikidea: Uharteko Musika Eskolako zuzendaria.

Ordezkoa: zuzendariak izendatzen duena.

Bigarren mahaikidea: espezialitateko (txirula, txistua eta biolina) irakasle bat.

Ordezkoa: baldintza horiek betetzen dituen beste irakasle bat.

Hirugarren mahaikidea: Uharteko Musika Eskolako langileen ordezkaritza organoak izendatu beharreko kidea.

Ordezkoa: Uharteko Musika Eskolako langileen ordezkaritza organoak izendatu beharreko kidea.

Idazkaria: Uharteko Udalaren Musika Patronatuko Zuzendaritza Batzordeko idazkaria.

Ordezkoa: Uharteko Udaleko idazkariak izendatzen duena.

6.2. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da, eta ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengoa bederen bertan ez bada.

6.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sortzen diren arazo guztiak.

6.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Aipatu aholkulariak beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan oinarriturik bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

7._Lehiaketaldia.

7.1. Epaimahaiak izangaiek aurkezturiko merezimenduak baloratuko ditu, ondoko baremoaren arabera:

_Irakaskuntzan esperientzia izatea: Irakaskuntza publikoan, txirula eta txistu espezialitateko lanpostuetan emandako ikasturte oso bakoitzeko, 3 puntu. Merezimendu honek 15 puntu izanen ditu gehienez.

Biolin espezialitaterako, irakaskuntza publikoan espezialitate horretan emandako ikasturte oso bakoitzeko, 2,5 puntu. Merezimendu honek 12,5 puntu izanen ditu gehienez. Irakaskuntza publikoan abesbatz espezialitatean emandako ikasturte oso bakoitzeko, 1,25 puntu. Merezimendu honek 2,50 puntu izanen ditu gehienez. Guztira, 15 puntu.

_Espediente akademikoa: Gehienez ere 3 puntu emanen dira.

Atal honengatik, izangaiak aurkeztu duen espediente akademikotik, alegia, lanpostuan sartzeko izaera orokorrez galdatu den titulazioari dagokion horretatik, ateratzen den batez besteko puntuazioa baizik ez da baloratuko, eta jarraian zehazten den gisan:

6 arte: 1 puntu.

6,01etik 8,5era: 2 puntu.

8,6tik 10era: 3 puntu.

Zenbateko zehatza agertzen ez den kasuetan, espediente akademikoko batez bestekoa ondoko baliokidetzen arabera egingo da:

Nahikoa: 5.

Ongi: 6.

Oso ongi: 7.

Bikain: 9.

Ohorezko matrikula: 10.

_Espezialitateko goi-mailako titulua izatea: 2 puntu.

_Espezialitateko sari bereziak izatea: 2 puntu.

_Musika emanaldietan bakarlari aritu izana, edo bakarlariaren laguntzaile (ikasle gisa eginiko emanaldiak salbu): puntu 1, emanaldi bakoitzeko 0,2.

_Prestakuntza ikastaroak: 2 puntu, hamar orduko 0,1.

Lehiaketaldian 25 puntu emanen dira gehienez.

7.2. Izangaiek merezimendu guztiak alegatu eta frogatu beharko dituzte oposizio-lehiaketan parte hartu ahal izateko eskabidea egiten dutenean; agiri guziak jatorrizkoak edo behar bezala konpultsatuak beharko dute izan, bertzenaz ez aurkeztutzat joko dira.

Emandako zerbitzuak egiaztatuko dira dagokion Administrazio publiko eskudunaren ziurtagirien bidez, eta onartuko dira egiazki emandakoak, nolanahikoa izanagatik kontratazio araubidea. Ziurtagirietan agertu beharko dira espezialitatea eta zerbitzuen egiazko iraupena.

Bi espezialitate ikasturte berean irakatsi badira edo zerbitzuak aldi berean ikastetxe batean baino gehiagotan eman badira, puntuazioak ez dira batuko.

Ikastetxeak emaniko ikasketa-agiriaren bidez egiaztatuko da espediente akademikoa. Musika emanaldietan aritu izana ziurtagiriaren edo egitarauaren bidez egiaztatuko da. Bertan interpretearen datuak eta ekitaldiaren eguna eta tokia agertuko dira.

Prestakuntza ikastaroak frogatzeko, ziurtagiria aurkeztuko da, zenbat ordu egin diren adieraziko duena, eta hezkuntza administrazioek, unibertsitateek edo kontserbatorioek emana, edo bestelako erakundeek, baldin eta entitate horiekin lankidetza hitzarmenak izan eta deialdiko espezialitateekin, eskola antolamenduarekin, hezkuntzari aplikatutako teknologia berriekin eta didaktika orokorrarekin zerikusia badute.

7.3. Lehiaketaldia bukatutakoan, epaimahaiak argitara emanen ditu Uharteko Udalaren iragarki oholean lehiaketaldian izangaiek lortutako puntuazioak.

8._Oposizioaldia. Izangaiek alfabeto hurrenkerari jarraikiz eginen dituzte ariketak.

8.1. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpenean berean adieraziko da probak zein toki, egun eta ordutan hasiko diren.

8.2. Interpretazio ariketa praktikoa.

Izangaiak kontzertu programa bat joko du, bera aurkeztu den espezialitatekoa, berak aukeratutakoa, eta gehienez ere 30 minutu iraunen duena.

Epaimahaiak hauxe baloratuko du: programaren barietatea, aurkeztutako obren zailtasuna, interesa eta kalitatea, eta izangaiaren kalitatea eta heldutasuna, bai teknikoa bai musikala.

Oposiziogile bakoitzak bere laguntzailea ekarriko du.

Ariketa honetan gehienez ere 20 puntu lor daitezke.

Ariketa amaiturik, epaimahaiak iragarki oholean emanen ditu izangaien puntuazioak eta aldi berean adieraziko du hurrengo proba zein toki, egun eta ordutan hasiko den.

8.3. Irakaskuntza ariketa praktikoa.

Lortu nahi den lanpostuaren espezialitateko bi klase ematea ikasle hasiberri bati eta maila altuagoko beste bati. Klaseak 30 minutukoak izanen dira gehienez ere.

Ariketa honetan gehienez ere 30 puntu lor daitezke.

8.4. Ariketa teorikoa.

Ondotik zehazten diren gaietako edozeini buruz epaimahaiak eginiko galderei erantzutea:

_1. gaia: "Musika-tresnaren bilakaera historikoa".

_2. gaia: "Musika-tresnaren teknika eta irakaskuntza".

_3. gaia: "Ikasketa plana oposizio egilearen iritziz".

Ariketa honetan gehienez ere 10 puntu lor daitezke.

8.5. Elkarrizketa.

Epaimahaiaren aurrean eginen da. Izangaiaren esperientzia, egokitasuna eta gaitasuna baloratuko dira, bete beharreko eginkizunei begira.

Atal honetan gehienez ere 10 puntu lor daitezke.

8.6. Aukerako proba.

Idatzizko eta ahozko proba, euskararen ezagutzari buruzkoa, eskabide ereduan horretarako atala betez hala eskatzen duten izangaientzat. Salbuetsirik egonen dira E.G.A. titulua edo baliokideren bat duten oposiziogileak.

Idatzizko eta ahozko proba, ingelesaren, frantsesaren edo alemanaren ezagutzari buruzkoa, eskabide ereduan horretarako atala betez hala eskatzen duten izangaientzat. Salbuetsirik egonen dira titulu ofiziala edo baliokideren bat duten oposiziogileak.

Proba honen gehieneko puntuazioa, guztira, 5 puntukoa izanen da, eta ez da baztergarria izanen.

_Euskaraz jakitea: 2,5 puntu gehienez.

_Frantsesez, ingelesez edo alemanez jakitea: 2,5 puntu gehienez.

Euskararen eta frantsesaren, ingelesaren edo alemanaren ezagutzari buruzko proba egin nahi duten izangaiek hala adierazi beharko dute eskabidean, zein proba egin nahi duten zehaztuta. Proba hau gainerako probak amaitutakoan eginen da.

9._Probetarako deialdia.

9.1. Ez da nahitaez argitaratu beharko hurrengo ariketak noiz, non eta zer ordutan eginen diren, baina, hala ere, Uharteko Udalaren iragarki oholean iragarriko da, berrogeita zortzi ordu lehenagotik edo, ariketaren baten jarraipena denean, hogeita lau ordu lehenagotik.

10._Identifikazioa eta bestelakoak.

10.1. Izangai guztiek Nortasun Agiri Nazionala edo legez baliokidea den agiria aldean dutela agertu beharko dute probetara. Probetan edozein iruzur mota eginez gero, kanporatuak izanen dira berehala, etor daitezkeen jarduketa penalak deusetan galarazi gabe.

11._Epaimahaikoen proposamena.

11.1. Izangaien kalifikazioak bukatutakoan, epaimahaiak puntuazioen zerrenda, handienetik txikienera ordenatua, prestatuko du eta Udalaren iragarki oholean nahiz azken probaren tokian jarriko du ikusgai.

11.2. Epaimahaiak puntuaziorik handiena lortzen duen izangaiaren aldeko izendapen proposamen loteslea igorriko dio organo eskudunari. Aipatu proposamena Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara.

12._Agirien aurkezpena.

12.1. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epearen barnean, proposatutako izangaiak agiri hauek aurkeztu beharko ditu Uharteko Udalaren erregistro orokorrean:

a) Jaiotze aktaren ziurtagiria.

b) Zinpeko edo hitz emandako aitorpena, inongo estatu, komunitate autonomo, probintzia, udal edo toki entitateren inolako kargu edo lanpostutatik egotzia ez dela izan, eta eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua ez dagoela dioena.

c) Tituluaren kopia kautotua edo fotokopia konpultsatua, aurretik aurkeztu ez bada.

d) Gaitasun fisiko eta psikikoari buruzko osasun ziurtagiria.

Oinarri honetan zehaztutakoa aipatu epe horien barrenean betetzen ez bada, ezin izanen da izendapena ez eta kontratazioa ere egin, eta indarrik gabe geldituko dira ordura arte lorturiko eskubideak. Horrela gertatuz gero, aprobatu dutenen puntuazioen zerrendan hurrengo datorren/datozen izangaiari/ei luzatuko zaio/e izendapen proposamena.

13._Izendapena eta jabetza hartzea.

13.1. Patronatuko Batzordea izanen da organo eskuduna proposatutako izangaia izendatzeko, betiere baldintzak tenorez eta moduz betetzen baditu. Izendatutako izangaiak lanpostuaren jabetza hartu beharko du hilabeteko epean izendapena jakinarazten denetik, Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeari buruzko Erregelamenduaren 35. artikuluan aurreikusi bezala, zin egin edo hitz eman ondoren. Aipatu epearen barnean, ezinbertzeko kasuetan izan ezik, jabetza hartzen ez badu eskubide guztiak galduko ditu. Hori gertatzen bada, aprobatuen zerrendan puntuazioaren arabera ondotik heldu den izangaiak beteko du hutsunea.

14._Ukoa edo lanpostu hutsa.

Lanpostu hutsik bada edo hautatu eta izendaturiko izangaiak lanpostuari uko egiten badio jabetza hartu ondoko hemezortzi hilabeteko epearen barnean, lanpostua zuzenean beteko da epaimahaiak osatutako zerrendan hurrengo datorren/datozen izangaiarekin/ekin.

15._Errekurtsoak.

15.1. Deialdiaren eta bere oinarrien aurka, eta horietatik edo hautapen organoen jarduketetatik datozen egintza administratibo ororen kontra, errekurtso hauek paratzen ahalko dira:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, errekurrituriko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hilabeteko epean.

Uharten, 2004ko apirilaren 7an._Patronatuko burua, Ramón Moratinos.

E R A N S K I N A

Eskabide eredua

Izena: .............., adinez nagusia; N.A.N. zk.: ..........; helbidea (herria, kalea, zenbakia): ....................

posta kodea: ..........

telefonoa:.................

Honako hau azaltzen dut:

Uharteko Udalaren Musika Eskolako ....................(*) lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen dudala.

Karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez dudala.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezgaitasunik ez dudala.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdiko 3.1.b) oinarrian adierazten den titulazioaren jabe naizela.

Euskararen ezagutzari buruzko aukerako proba egin nahi dudala/ez dudala egin nahi (ezabatu behar ez dena).

Beste hizkuntza hauen ezagutzari buruzko aukerako proba egin nahi dudala/ez dudala egin nahi (behar dena markatu).

f Ingelesa.

f Frantsesa.

f Alemana.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala.

Horrenbestez,

Eskatzen dizut Uharteko Udalaren Musika Eskolako ..................... (*) lanpostua betetzeko deialdian onartzea.

(*) Txirula irakaslea.

(*) Txistu irakaslea.

(*) Biolin irakaslea.

.............................(e)n, 2004ko .................aren ....(e)an.

(Eskatzailearen sinadura)

Iragarkiaren kodea: L0405744