57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

185/2004 FORU DEKRETUA, apirilaren 26koa, José Antonio Marañón Oricain Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Giza Baliabideen eta Araubide Juridikoaren zuzendariorde izendatzen duena.

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren Estatutuetan, urtarrilaren 26ko 20/2004 Foru Dekretuaren bidez onetsi baitziren, 24.1. artikuluak ezartzen du ezen Nafarroako Gobernuak ahalmena duela institutu horretako zuzendariordeak izendatu eta kentzeko, Departamentuko titularrak proposaturik.

Hori horrela, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta lauko apirilaren hogeita seian egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._José Antonio Marañón Oricain Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Giza Baliabideen eta Araubide Juridikoaren zuzendariorde izendatzea.

Iruñean, 2004ko apirilaren 26an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

Iragarkiaren kodea: F0406439