57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

I R U Ñ A

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, mantentze-lanen arduradun lanpostu bat oposizio murriztuaren bidez betetzeko deialdian

Iruñeko Udaleko Alkatetzak honako ebazpen hau eman zuen, bi mila eta lauko apirilaren hogeita hamarrean:

"Desinfekzioko mantentze-lanen arduradun lanpostu bat oposizio murriztuaren bidez betetzeko deialdian, 2003ko azaroaren 26ko ebazpenaren bidez onetsi eta 2003ko 163. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abenduaren 26an, argitaratu zen hartan, 5. oinarrian ezarritakoari jarraikiz, ebatzi dut:

1. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea:

Onartuak:

ELIZONDO GOÑI CARLOS

Baztertuak: inor ez.

2. Izangaiari jakinaraztea epaimahaia eratu dela, bertako kideak honako hauek izanik:

Epaimahaiburua: Ignacio Polo Guilabert jauna.

Batzordekideak: María Teresa Martínez Ramírez, Ignacio Pascual Ilzarbe eta Adolfo Larrondo Goñi.

Mahaikide idazkaria: María del Mar Indave García.

Hautapen probak San Saturnino kaleko 2an dauden udal egoitzetan eginen dira, 2004ko maiatzaren 17an, 8:30ean."

Iruñean, 2004ko apirilaren 30an._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0406800