57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

MURILLO EL CUENDE

Alkateordeen izendapena

Murillo El Cuendeko Udaleko alkate udalburu Angel Arnaudas Granell jaunak, datako egunean, honako ebazpena eman zuen:

"Alkatetzaren 50/2004 ebazpena, apirilaren 1ekoa. 2003ko ekainaren 14an Angel Arnaudas Granell jauna Murillo el Cuendeko Udaleko alkate hautatu zuten, Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Legearen xedapenetan (apirilaren 21eko 8/1999 Lege Organikoak aldatutako ekainaren 19ko 5/85 Lege Organikoa), eta harekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraituz.

Ekainaren 27ko 108/2003 ebazpenaren bidez honakoak izendatu ziren alkateorde: Raquel Malón Fernández andrea Udal honetako lehenengo alkateorde eta Angel Luis Hernández Redondo jauna, berriz, bigarren alkateorde.

2004ko martxoaren 12an Raquel Malón Fernández andreak Udalari aurkeztu zion idazkia, zeinaren bidez uko egiten baitzion alkateorde karguari.

Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduko 46. artikuluak eta Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legeko 23.3 artikuluak ematen dizkidaten eskurantzak erabiliz, honako hau dekretatu dut:

1._Angel Luis Hernández Redondo jauna Udaleko lehen alkateorde izendatzea.

2._Osoko bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den lehenengo bilkuran.

3._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, ebazpenak sinatu eta hurrengo egunean indarra hartzea ezertan ukatu gabe."

Murillo El Cuenden, 2004ko apirilaren 1ean._Alkate udalburua, Angel Arnaudas Granell.

Iragarkiaren kodea: L0406002