57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

OROTZ-BETELU

Ordainsariak eta laguntzak Udaleko kideei

Udal honek, 2004ko martxoaren 12an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Kontuan izanik toki entitateetako kideen dedikazioari eta ordainsariei buruz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeko 75. artikuluan xedatua, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 13. artikuluarekin bat egiten baitu.

Apirilaren 4ko 23/2003 Foru Legea azterturik, karguan aritzeagatik euren kideei ordainsariak ordaintzen dizkieten Nafarroako udalei konpentsazio ekonomikoak emateko sistema ezartzen baitu.

Ikusirik 2004ko aurrekontu orokor eta bakarra hasiera batez onetsi dela.

Horrenbestez, Udalbatzak hau erabaki du, aho batez:

1. Aipatzen diren karguei jarraian heldu diren ordainsariak ematea:

1.1. Alkatea: dedikazio partziala izanen du, urtean 250 ordu guztira, eta urtean 7.212 euroko ordainsari gordina, Gizarte Segurantzako kotizazioagatik Udal honek ordaindu beharreko enpresa-kuota barne. Zenbateko hori, 500 biztanle baino gutxiago dituzten udalerrietan, Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza jaso dezakeen gehienekoa da, apirilaren 4ko 23/2003 Foru Legearen arabera.

1.2. Zinegotziak: osoko bilkuretara joateagatik: 145 euro bilkura bakoitzeko eta urtean gehienez ere 869 euro. Zenbateko hori, 500 biztanle baino gutxiago dituzten udalerrietan, Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza jaso dezakeen gehienekoa da, apirilaren 4ko 23/2003 Foru Legearen arabera.

2. Alkatearen ordainsariak eta zinegotzien bilkura-sariak K.P.I.aren 2003ko gehikuntzaren arabera handituko dira 2004ko ekitaldirako, betiere Nafarroako Gobernuak laguntza-oinarria beste horrenbeste handitzea erabakitzen badu, oinarri hori gainditu ez dadin.

3. Ondorengo ekitaldietan ere, Udalak besterik erabaki ezean, eta goiko atalean ezarritako baldintza betez gero, kontsumorako prezioen indizeak Nafarroako Foru Komunitatean aurreko urtean izandako gehikuntzaren araberako igoera aplikatuko da, betiere erakunde ofizial eskudunak ezarritakoari jarraikiz; hurrengo ekitaldiei dagokienez ere, igoera horrek urtez urtez hartuko du indarra urtarrilaren 1ean.

4. Erabaki hau Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Orotz-Betelun, 2004ko apirilaren 2an._Alkatea, José María Arcelus Lusarreta.

Iragarkiaren kodea: L0405999