57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

Z A R R A K A Z T E L U

Kargu publikoetako ordainsariak

Zarrakazteluko Udalak, 2003ko uztailaren 11n egin osoko bilkuran, honako erabakia hartu zuen:

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legeko 75. artikuluan, Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 13. artikuluan eta karguan aritzeagatik euren kideei ordainsariak ordaintzen dizkieten Nafarroako udalei konpentsazio ekonomikoak emateko sistema bat ezartzen duen 23/2003 Foru Legean ezarritakoa, aho batez erabaki da:

1. Urteko ordainsari hauek ematea, uztailaren 1etik aurrera, jarraian aipatzen diren kargudunei:

1.1. Alkateari, karguan dedikazio esklusiboz aritzeagatik, 15.025,30 euroko ordainsari garbia, gehi Gizarte Segurantzari dagokion zenbatekoa.

Zarrakaztelun, 2004ko apirilaren 7an._Alkate udalburua, Jesús Mugueta Sierra.

Iragarkiaren kodea: L0405985