57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

184/2004 FORU DEKRETUA, apirilaren 26koa, Ana Lete Laurenz Familia Zuzendaritza Nagusiko Familiarako Plana eta Haurtzarorako Plana egin, jarraitu eta ebaluatzeko Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 48.2 artikuluak xedatzen du Zerbitzuko zuzendariak Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko dituela, kasuan kasuko kontseilariak proposaturik.

Hori horrela, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta lauko apirilaren hogeita seian egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Ana Lete Laurenz Familia Zuzendaritza Nagusiko Familiarako Plana eta Haurtzarorako Plana egin, jarraitu eta ebaluatzeko Zerbitzuko zuzendari izendatzea.

Iruñean, 2004ko apirilaren 26an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

Iragarkiaren kodea: F0406457