57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ALLO

Zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanposturako izendapena

Apirilaren 23ko 33/2004 ebazpenaren bidez, alkate udalburuak ebazpen hau eman du:

Ikusirik José Luis Esparza López jaunak ekarritako dokumentazioa, zerbitzu anitzetako enplegatuaren C mailako lanpostuaren epaimahaiak proposatutako izangaia baita, deialdiko 9.2 oinarriari jarraituz, uztailaren 2an argitaratu baitzen 2003ko 83. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Kontuan hartuz aurkezturiko dokumentazioa zuzen dagoela, deialdian eskatzen zenari jarraituz.

Deialdiko 10.1 oinarrian ezarritakoari jarraituz, erabaki da.

1. José Luis Esparza López jauna Alloko Udaleko lan-kontratudun izendatzea, zerbitzu anitzetako enplegatuaren C mailako lanpostuan ari dadin.

2. Aipatu izendapena egiten da 2003ko 83. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, uztailaren 2an, argitara eman zen deialdian ezarritako baldintzen arabera, eta indar hartuko du izangaia lanpostuaz jabetzen den egunean.

3. Lanpostuak administrazioan C mailari dagozkion ordainsariak izanen ditu.

4. Deialdiaren 10.2 oinarrian ezarritakoari jarraituz, izendatuak hilabeteko epea izanen du lanpostuaz jabetzeko, izendapen hau jakinarazten zaionetik kontatzen hasita.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean ebazpena jakinarazten denetik hasita.

Allon, 2004ko apirilaren 23an._Alkate udalburua, Andrés Lizasoain Iñigo.

Iragarkiaren kodea: L0406657