57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MURILLO EL CUENDE

Lizentziak eman eta hirigintzan bestelako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Hasierako onespena

Murillo El Cuendeko Udalak, 2004ko martxoaren 31n egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Lizentziak eman eta hirigintzan bestelako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldia alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da.

Murillo El Cuenden, 2004ko apirilaren 5ean._Alkate udalburua, Angel Arnaudas Granell.

Iragarkiaren kodea: L0406003