57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MURILLO EL CUENDE

Murillo el Cuendeko, Arradako eta Traibuenasko eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentziak ematea arautzen duen ordenantza hasiera batean onetsirik

Murillo el Cuendeko Udalak, 2004ko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Murillo el Cuendeko, Arradako eta Traibuenasko eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentziak ematea arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldia alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da.

Murillo El Cuenden, 2004ko apirilaren 5ean._Alkate udalburua, Angel Arnaudas Granell.

Iragarkiaren kodea: L0406000