57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ALLIN

Udal Planeko aldaketa 222. lurzatian, Aramendian

Allingo Udalak, 2004ko apirilaren 1ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Allinibarko Udal Planeko aldaketa puntuala, Aramendiako 6. poligonoko 222. lurzatiaren puska baten sailkapena aldatzeko. Sustatzailea "Arania" izeneko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietatea da, 667 NA zenbakikoa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Larrionen, 2004ko apirilaren 5ean._Alkate udalburua, María Ascensión Gárriz Ripa.

Iragarkiaren kodea: L0405980