57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

A R T A X O A

Aldaketa puntuala Artaxoako Udal Planeko 8. eremu homogeneoan _industrialdea_, 3.2.8 artikuluan (erabilerak)

Artaxoako Udalak, 2004ko martxoaren 26ko bilkura arruntean aho batez hartu erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Artaxoako Udal Planeko 8. eremu homogeneoko aldaketa puntuala, 3.2.8 artikuluari dagokiona (erabilerak). Hona aldaketaren xedea: 8. eremu homogeneoko 8.4 U.C. unitatean, besteak beste, aisia eta josteta erabilerak onartzea, eta Jarduera sailkatuen ordenantzako 9. artikuluari aipatu erabilerak gehitzea; izan ere, eremu honetan erabilera hau sartzea zehaztapen xehekatutzat har daiteke, ez baititu erabilera orokorrak ukitzen, ez eta ezertan aldatzen ere.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 eta 74.2 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitateko egunkarietan argitaratzen denetik hasita, alegazioak aurkez daitezen.

Artaxoan, 2004ko martxoaren 30ean._Alkatea, Pedro María Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0405958