57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

A R T A X O A

Artaxoako Udal Planeko aldaketa puntuala 3.2.2, 3.2.3, 3.2.4, 3.2.5 eta 3.2.6 artikuluetan (erabilerak)

Artaxoako Udalak, 2004ko martxoaren 26ko bilkura arruntean aho batez hartu erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Artaxoako Udal Planeko aldaketa puntuala, 3.2.2, 3.2.3, 3.2.4, 3.2.5 eta 3.2.6 artikuluei dagokiena (erabilerak).

Hona aldaketaren xedea: gainerako erabilerez gain, barrengorri edo/eta zizen hazkuntza ere onartzea lehendik diren eraikinetako upeltegietan (sotoak eta erdisotoak), horretarako toki egokiak direlako. Izan ere, perretxikoek iluntasuna eta hezetasuna besterik ez dute behar.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 eta 74.2 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitateko egunkarietan argitaratzen denetik hasita, alegazioak aurkez daitezen.

Artaxoan, 2004ko martxoaren 30ean._Alkatea, Pedro María Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0405957