57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

E R R E Z U

Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa. Behin betiko onespena

Kontzejuko iragarki oholean eta 2004ko 6. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urtarrilaren 14an, argitaratutako ediktuen bitartez, aditzera eman zen hasiera batez onetsia zela aipatu ordenantzaren aldaketa.

Jendaurreko hogeita hamar eguneko epean ez da alegaziorik aurkeztu.

Hortaz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluko 1. eta 3. idatz-zatietan ezarritakoari jarraituz, aipatu aldaketak behin betiko onetsitzat jotzen dira.

Horiek horrela, bidezko da tarifen zerrenda argitaratzea, indarrean egonen baitira 2004. urtean, berriz aldatu arte.

_Ur tasak:

_Urteko kanon finkoa, kontagailu bakoitzeko: 72,12 euro (zerbitzua eskura izan eta mantentzeagatik).

_Kontsumo bateratua: 0,35 euro/metro kubikoa (etxekoa eta industriakoa).

_Alta eskubideak, kontagailuko: 72,12 euro.

Errezun, 2004ko martxoaren 17an._Kontzejuburua, Kay Van Ackere.

Iragarkiaren kodea: L0405884