57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

O T S A G A B I A

Ordenantza fiskalak behin betikoz onetsirik

Otsagabiko Udalak, 2003ko abenduaren 11ko osoko bilkuran, ondoko ordenantza hauen aldaketa onetsi zuen hasiera batez: estolderia eta hondakin-uren arazketa; kirol instalazioen errabilera; ur hornidura; eremu publikoko zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu bereziak; eta hiltegia. Horren gaineko iragarkia 26. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara, 2004ko martxoaren 1ean.

Jendaurreko epean alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez denez, behin betikoz onetsi da ordenantza horietako aldaketa. Hona hemen:

4 zenbakia. Estolderia eta hondakin-uren arazketa arautzen dituen ordenantza:

7. artikulua. Estolderiaren edo arazketaren zerbitzuak emateari dagokion tributu kuota behin baizik ez da eskatuko eta 8,64 eurokoa izanen da.

5. zenbakia. Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantza:

5. artikulua. Instalazioak erabiltzeko ondoko tarifa aplikatuko da:

Argia, ordubete: 2 euro.

6 zenbakia. Ur horniduraren prezio publikoa arautzen duen ordenantza:

5. artikulua. Zerbitzuaren tarifak honako kontzeptuengatik izanen dira:

a) Hornidura zerbitzua erabilgarri edukitzeagatik eta hori mantentzeko lanengatik: 6,01 euro.

b) Ur-hornidura, etxebizitzetarako, kontsumituriko metro kubiko bakoitzeko: 0,47 euro.

c) Ur-hornidura, industrietarako, kontsumituriko metro kubiko bakoitzeko: 0,47 euro.

7 zenbakia. Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien prezio publikoak arautzen dituen ordenantza:

Zenbatekoen eranskina:

I. epigrafea: aprobetxamendu bereziak zoru gainean:

1.1. Mahaiak, aulkiak, terrazak: 37,03 euro/denboraldia.

1.2. Merkatu eta azoka txikiak:

_Postua paratuta: 3,10 euro/eguna.

_Posturik paratu gabe (ibilgailuan): 1,25 euro/eguna.

Zenbateko hauek hasierako preziotzat hartu dira, esleipena enkante bidez egiten bada.

1.3. Bertzelako aprobetxamenduak (ferietako barrakak): 6,20 euro egunean.

II. epigrafea: Aprobetxamendu bereziak hegalkinean.

Tasa elektrikoak eta bertzelakoak: tarifak izanen dira Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin hitzartutakoak.

III. epigrafea: aprobetxamendu bereziak zorupean: Tarifak izanen dira Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin hitzartutakoak.

8. zenbakia._Udal hiltegia erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantza:

Tarifen eranskina:

Ardi-azienda eta ahuntz-azienda: 0,65 euro, buru bakoitzeko.

Zerri azienda: 3,01 euro, buru bakoitzeko.

Ehiza larria (zatitzea): 3,01 euro buru bakoitzeko.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Otsagabian, 2004ko martxoaren 7an._Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

Iragarkiaren kodea: L0405813