57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

O L A Z T I

E D I K T U A

Olaztiko Udalak, 2004ko martxoaren 22an egin osoko bilkura arruntean, behin betikoz onetsi ditu indarra duen Udal Planeko aldaketa hauek:

1. "50.3.b artikuluko lehen lerroaldea ("Plan Partzialean sartu ez diren lurretan, eraikuntzari buruzko oraingo baldintzak mantendu eginen dira, eta eraikin berririk egitekotan 6. eremuko baldintzak aplikatuko dira") kendu eta haren ordez ondoko testua jarriko da.

Arkinoturri poligonoko plan partzialean sartu ez diren lurretarako baldintza hauek ezarri dira:

2.1. Bolumenari eta eraikuntzari buruzko baldintza orokorrak.

Solairuen kopurua, gehienez:

Beheko solairua + solairuartea izanen da gehieneko solairu kopurua, eta solairuartearen azalera eraikigarria beheko solairuaren % 25 izanen da gehienez. Bulegoetarako eta biltegietarako izanen da.

Eraikuntzaren altuera:

Oharra: eraikuntzaren gehieneko altueraren gaineko zehaztapenak interpretatzerakoan kontuan izan behar da azken batean emaitza bateratua lortu nahi dela, eta etxesail bakoitzean uniformea; horregatik, Udaleko zerbitzu teknikoek ahalmena izanen dute obra lizentziak eman aurretik xehetasun azterlanak eskatzeko.

Oro har, gehieneko garaiera gailurrean 10,5 m izanen da, kasu hauetan izan ezik:

_Produkzio jarduerak garaiera handiagoa behar duenean. Hori horrela dela frogatu beharko da xehetasun azterlanean, hau proiektua baino lehen aurkeztu beharko baita, lizentzia eskuratu ahal izateko. Betiere atal honen hasierako oharrean zehazten diren irizpideei jarraituko zaie.

_Elkarren ondoan dauden eraikin edo lurzatien aurrean kalearen sestra berdina ez denean, eraikinen gainalde guztiak maila berean egon daitezen, baldin eta horrek bolumen eraikiaren hobekuntza badakar. Hau ere justifikatu egin beharko da goiko kasuan bezala.

_Zerbitzu publikorako eraikinak egiten direnean, industri erabilerarekin bateragarriak badira eta zerbitzuaren izaerak hala eskatzen badu. Inguruabar hori obra proiektua aurkeztu baino lehen justifikatu beharko da.

Eraikuntzaren lerrokadurak:

Xehetasun azterlanean zehaztuko dira eraikuntzaren lerrokadurak, lurzatian eraikinik gabe geratzen diren gune libreen tratamendua eta lurzatiko sarbideak. Xehetasun azterlana obra lizentziaren aurretik tramitatu beharko da.

Estalkiak:

Eraikinek estalki laua izanen dute, edo bestela estalki makurra, isurialde bakarrarekin edo birekin, gehienez % 30eko malda duena, zerra-hortzen itxurako estalkiak salbu.

Estalkiaren faldoiaren gainetik eraikinaren instalazio edo zerbitzuen elementuak eta produkzio prozesuarekin zerikusia dutenak baizik ez dira baimenduko; adibidez, ke eta gasak kanporatzeko hodiak, aireztatzeko hodiak etab.

Eraikinaren garaieraren gainetik egiten diren eraikuntzetako materialek eraikinaren itxituretakoek bezalako kalitatea izanen dute eta eraikinarekin konposizio-multzo bateratua osatuko dute.

Aurrez lakatutako txapa erabiliko da, edo kanpotik horren antzeko itxura duten materialak.

2.2. Baldintza estetikoak.

Aurreko atalean ezarritako irizpide eta zehaztapenei jarraikiz, eraikitzen diren etxesailetako fatxada-aurrealdeak bateratuak izatea lortu nahi da. Horretarako, lizentzia eskuratzeko eraikuntza proiektua aurkeztu aurretik, xehetasun azterlana aurkez dadila eskatuko da, eta bertan agertu beharko dira eraikuntzak aurrean dituen fatxadak, gutxienez ere.

Lehenbizi egiten diren eraikuntzetarako Udalak onesten dituen irizpideak erreferentzia gisa hartuko dira etxesaileko gainerakoak egiteko.

Nabeak lurzati banatan egiten direnean, goian adierazitakoaz gain, baldintza hauek bete beharko dira:

_Materialaren tratamendua bateratua eta homogeneoa izanen da lurrarekiko elkarguneraino, eta elkargunea ageriko hormigoizko zokaloa izanen da.

_Alde trinkoetan material hauek erabiliko dira: krema koloreko hormigoi blokea, in situ hormigoia, "cotegran" motako estaldura geruzabakarrak, luzitu pintatuak, aurrez lakatutako txapak edo metalezko panelak. Zura erabili ahalko da konposizioaren elementu zehatzetan.

_Arotz-lanak metalezkoak izanen dira, pintatu, anodizatu edo lakatuak.

_Koloreak hautatu ahalko dira, baina Udalaren irizpideari men eginen zaio, hark erabakiko baitu, eraikinak egin ahala osatuko den eraikuntza-multzoaren itxurari erreparatuta.

Bestelako soluzioak zilegi izanen dira proiektuak etxesail bateko lurzati guztiak biltzen dituenean, eta azalera handiko nabeetan ere bai.

Garaierari dagozkion baldintzak 6. eremu homogeneoan ere aplikatuko dira."

2. "Erabilera aldatzea Udaletxea izan zen eraikinari, udalerri honetako Puerto kaleko 3an dagoen horri. Dotazioetarako izan beharrean etxebizitzetarako izanen da, bertan babes ofizialeko etxebizitzak egitea aurreikusten baita. Halaber, haren kalifikazio juridikoaren aldaketa onestea, jabari publikoko ondasuna izatetik ondareko ondasuna izatera igaro dadin".

3. "Planeko 44. artikuluaren aldaketa.

Kendu egin da lehen idatz-zatiko bigarren lerroaldea.

Honela gelditu da, hitzez hitz, 3. idatz-zatiko testua: "Hirigune zaharrean babestu eginen dira berariaz babestu beharreko elementuak, eraikin babestuen inbentarioan eta katalogoan ezarritakoari jarraikiz."

Olaztin, 2004ko apirilaren 1ean._Alkatea, Blanca Arza Bergerandi.

Iragarkiaren kodea: L0405768