57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA. Ediktua.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zeladore izateko 43 lanpostu betetzeko deialdia onesten duen abenduaren 19ko 2181/03 Ebazpena. Iragarkia:

Langile Abertzaleen Batzordeak (L.A.B.) sindikatuak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zeladore izateko 43 lanpostu betetzeko deialdiaren kontra. Hori dela eta, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 112. eta 59. artikuluetan xedaturikoarekin bat, interesatu guztiei halaxe jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkez ditzaten.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopiak interesatuen eskura daude Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan, Iruñeko Irunlarrea kaleko 39ko lehen oinean.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aurreikusitako moduan aurkezten ahal dira alegazioak.

Iruñean, 2004ko apirilaren 27an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0406820