57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

Zehapen espedienteen ebazpenak

Jarraian azaltzen diren garraio arloko zehapen-ebazpenen aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoetan eman diren Gobernu Erabakiak ezin izan dira jakinarazi Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten bezala. Beraz, honako honen bidez betetzen da aipatu Legearen 59.5 artikuluak xedatutakoa.

Alberto Artieda Elarre jaunak, Ativar, S.A.ren ordezkari gisa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren abenduaren 31ko 8302/2002 zehapen ebazpenaren aurka 2003ko apirilaren 25ean jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Ebazpen horren bidez 270 euroko isuna ezarri zitzaion Trafikoko Guardia Zibilak 2002ko maiatzaren 4an NA-0278-P matrikulako ibilgailuaren aurka, N-240 errepideko 49,000 kilometroan, lineaz kanpoko garraio zerbitzua egiteatik, Iruñetik Burgira 47 bidaiari eramanez, gidariak ibilbide-orria bete gabe (24 zenbakiko orrialdea).

Egitezko aurrekariak:

1. 2002ko urriaren 23an Ativar, S.A.ri jakinarazi zitzaion NA 2606/02 zehapen espedientea ireki zitzaiola, Trafikoko Guardia Zibilak 2002ko maiatzaren 4an N-240 errepideko 49,000 kilometroan NA-0278-P matrikulako ibilgailuaren aurka eginiko salaketaren ondorioz. Salaketaren zergatikoa: lineaz kanpoko garraio zerbitzua egitea, Iruñetik Burgira 47 bidaiari eramanez, gidariak ibilbide-orria bete gabe (24 zenbakiko orrialdea).

2. 2002ko urriaren 31n interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 2002ko abenduaren 31n Garraio Zerbitzuko instruktoreak txostena eman zuen. Bertan bidezkotzat jo zuen zehapena berrestea, salatutako egitateari buruz behar ziren jarduketak eginik eta, halaber, interesatuak 2002ko urriaren 31n aurkeztu zituen alegazioak aztertu ondoren, eta arrazoi hauek oinarri harturik: Neurri Fiskal, Administratibo eta Gizarte arlokoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarriak indargabetu egin du uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 145. artikulua, esanez lurreko garraioari buruzko legeen kontrako arau-hausteak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako epe eta baldintzetan preskribatuko direla; beraz, arau-hauste arinak urtebeteko epearen buruan preskribatzen dira eta preskripzioa alegatu bada ere ez dago halakorik.

Esan beharra dago, gainera, salatutako egintza erabat egiaztatu dela ibilbide-liburuan egindako diligentziaren bitartez. Hortaz, ez da bidezkotzat jotzen agente salatzaileari berrespena eskatzea. Isunaren zenbatekoa behar bezala graduatu da, goreneko tartean, jarri ez ziren datuen garrantzia kontuan izanik.

Geroago Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak abenduaren 31ko 8302/2002 zehapen ebazpena eman zuen; hartan bukatutzat jo zuen zehapen prozedura eta Ativar, S.A.ri 270 euroko zehapena ezarri zion.

4. 2003ko apirilaren 25ean Alberto Artieda Elarre jaunak, Ativar, S.A. ordezkatuz, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen. Bertan adierazi zuen iragana zela legezko preskripzio epea, hiru hilabetekoa, 16/1987 Legeko 145. artikuluan eta haren Erregelamenduko 203. artikuluan ezarritakoa; espedientearen tramitazioan ebazpen proposamena ez zitzaiola jakinarazi eta horrek deuseztapena dakarrela; ez zela bete Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legeko 143. artikuluan xedatutakoa, ez baitzen gertatu inguruabar astungarririk. Gainera gertaerak ukatu ditu eta adierazi zuen agenteak ez zuela berretsi salaketa.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Errekurtsogileak adierazi du salaketa preskribatu dela, 16/1987 Legeko 145. artikuluan eta haren Erregelamenduko 203. artikuluan ezarritako legezko epea, hiru hilabetekoa, amaitu delako.

Neurri Fiskal, Administratibo eta Gizarte arlokoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarriak indargabetu egin du Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 145. artikulua, eta lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita. Oraingoan urtebeteko epea aplikatu behar da, eta ez da inola ere iragan epe hori errekurtsogileak aipatzen dituen prozesuko bi uneen artean.

Ildo horretatik Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzietarako Sailak ezarri du, 1997ko urtarrilaren 20ko epaian (zuzenbideko oinarrietako lehena eta hirugarrena), 16/1987 Legeko 145. artikulua isilbidez baliogabetu zuela Neurri Fiskal, Adiministratibo eta Gizarte arlokoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Foru Legeko XI. xedapen gehigarriak; izan ere, haren arabera: "Lurreko garraioa arautzen duen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatu, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako epe eta baldintzetan preskribatuko dira, non eta arau-hauste arinak ez diren; izan ere, kasu horretan preskripzio-epea urtebetekoa izanen baita". Beraz, 30/1992 Legera bidaltzen du, hain zuzen ere abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak gauza bera egiten baitzuen: Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduko 203. artikulua aldatu eta 2. idatz-zatiari honako testu hau eman: "Arau-hauste eta zehapenak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 132. artikuluan ezarritakoaren arabera preskribatuko dira, eta Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legeak ezarritako epeetan".

Ildo beretik jo du Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Sailak 2001eko irailaren 28an emandako epaian. "Baina preskripzio epea ez da hiru hilabetekoa, urtebetekoa baizik; izan ere, ulertu beharra dago 16/1987 Legearen 145.1 artikulua isilbidez indargabeturik dagoela, 42/1994 Legearen 11. xedapen gehigarriaren ondorioz; azken horren arabera, lurreko garraioei buruzko legeetako arau-hauste eta zehapenak 30/1992 Legean ezarritako epe eta baldintzetan preskribatuko dira, salbu eta arau-hauste arinak direnean: halakoetan, preskripzio epea urtebetekoa izanen da (Auzitegi Gorenaren 1997ko urtarrilaren 20ko Epaia).

Interpretazio horixe da Sailak erabili izan duena 1035/97 errekurtsoari buruz 2000ko ekainaren 26an emaniko epaiaz gero; izan ere, lehenagoko epaietan, errekurtsogileak aipatu dituen horietan, besteak beste, 16/1987 Legearen 145.1 artikuluaren indarrari eutsi baitzion, arestian aipaturiko xedapen gehigarria ordurako indarrean egon arren."

Beraz, ez da hiru hilabeteko epea aplikatu behar, bi urtekoa baino, eta epe hori ez da iragan aztergai dugun prozeduran.

Beste alde batetik, 1211/1990 Errege Dekretuak onetsi zuen Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduko 203. artikuluaren egungo idazkuntzari dagokionez (errekurtsogileak artikulu hori aipatu baitu alegazioetan), garraioen arloko zenbait prozedura azaroaren 26ko 30/1992 Legeari egokitu zizkion abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak aldatu eta gero, hau dio artikulu horrek:

"Ez da inolako zehapenik ezarriko Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen aginduen urratzeengatik, honako kapitulu honetako arauak betez izapidatutako prozeduraren indarrez baizik.

Arau-hauste eta zehapenek Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 132. artikuluan ezarritakoaren arabera preskribatuko dute, eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legeak ezarritako epeetan."

Artikulu horrek, beraz, jada ez du aipatzen prozesuko tramiteen artean denbora iragatearen ondoriozko preskripziorik.

2. Legez ezarritako sei hilabeteko epea amaitu da eta, beraz, prozedura iraungi da.

Garraio arloko arau-hausteei aplikagarri zaien prozedura, aurrean dugun kasua hain zuzen ere, irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak onetsi zuen Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduak arautzen du, laugarren kapituluan zehazki; gero, abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak aldatu zuen osorik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeari egokitzeko.

Erregelamendu horrek ez du aukerarik ematen, trafikoaren arloko zehapen prozedura arautzen duenak bezala, salaketarekin espedienteari hasiera emateko; aitzitik, espedientearen hasiera geroratu egiten du, eta prozeduraren instruktoreari agintzen dio interesatuari gertaerak jakinaraz diezazkiola, bere burua defendatzeko behar duen informazio guztia erantsiz, eta hamabost eguneko epea eman diezaiola alegazioak aurkezteko eta frogak aurkeztu edo proposatzeko.

Aztergai dugun kasuan 2002ko abuztuaren 20an erabaki zen espedientea hastea, egun horretan ireki baitzen zehapen espedientea, eta zehapen ebazpena jakinarazteko lehen saioa 2003ko urtarrilaren 5ean egin zen. Prozedurek iraun dezaketen epea bukatu aurretik jakinarazpenak egiteko betebeharra betetzat emateko bakarrik, 30/1992 Legeko 58.4. artikuluaren arabera, aski da jakinarazpenean gutxienez ere ebazpenaren testu osoa jasotzea eta jakinarazpen saioa behar bezala egiaztatzea. Beraz, ez da gertatu errekurtsogileak alegatutako iraungipena, ez baita iragan legez ezarritako 6 hilabeteko epea.

Horren haritik aipagarria da, beste askoren artean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Sailak 2003ko apirilaren 11n emandako epaia. Honela dio: "Argudioa ezin da onartu, zeren 30/1992 Legeko 58.4 artikuluak ezartzen baitu, prozedurek iraun dezaketen epea bukatu aurretik jakinarazpenak egiteko betebeharra betetzat emateko bakarrik, hau da, iraungipenari dagokionez, aski dela jakinarazpen saioa behar bezala egiaztatzea. Espedientean ageri denez, 2002ko ekainaren 21ean lehen saioa egin zen zehapen-ebazpena jakinarazteko eta egun horretan eten zen iraungipen epea".

3. Espedientearen tramitazioan ez da jakinarazi ebazpen-proposamena eta, horrenbestez, deuseztapena gertatu da.

Esan beharra dago garraio arloko arau-hausteei aplikagarri zaien prozedura, aurrean dugun kasua hain zuzen ere, irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak onetsi zuen Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduak arautzen duela, laugarren kapituluan zehazki; gero, abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak aldatu zuen osorik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeari egokitzeko.

Erregelamendu horrek, 212. artikuluan dio, prozeduraren instrukzioa bukatu eta interesatuari entzunaldia emanik, salbu eta 30/1992 Lege horrexetako 84. artikuluarekin bat beharrezkoa ez bada, dagokion organoak ebazpen proposamena igorriko diola zehatzeko eskumena duen organoari.

Beraz, arau horrekin bat, ebazpen proposamena ez zaio interesatuari igorri behar, entzunaldiaren ondoko tramitea baita hori; eta entzunaldiak, bestalde, ez du eskatzen kasu honetan tramite berariazkorik, interesatuak osorik ezagutzen baitzuen instruitutako espedientearen edukia, baita zehapen proposamena ere, gero inpugnatutako ebazpenak berretsia.

Bide horretatik jotzen du 1999ko ekainaren 22ko epaian Auzitegi Gorenak, honela baitio: "1999ko maiatzaren 25eko eta 26ko epaietan, Sail honek, honen antzeko kasuetan, hurrengoa ebatzi du: esan daiteke salaketari buruz informatua izateko eskubidea, Konstituzioaren 24.2 artikuluan oinarrizko eskubide gisa bermatuta dagoena, zehatzeko administrazio prozeduran, ebazpen proposamena jakinaraziz bete ohi dela normalean; izan ere, ebazpenean jasota dago interesatuari egozten zaion erantzukizunari buruzko iritzi-adierazpen zehatza, gutxienez ere ondokoak azaltzen dituena: antzeman den jokaera arau-hauslearen definizioa eta hari dagokion arau-hauste mota, eta ondorioz ezarri beharreko zigorra. Aparteko kasuetan, ordea, tramite horrek ez du zertan nahitaezkoa izan, aipaturiko oinarrizko eskubidea betetzearen ikuspuntutik, aurreko tramite batean iritzi-adierazpen zehatza jakinarazi baldin bazen."

Oraingoan, lehen esan dugunez, salaketa jakinarazi egin da, eta aipatu egin dira Administrazioak arau-haustea sailkatzeko oinarritzat hartu dituen manuak; errekurtsogileak sailkapenari buruz egokitzat jotzen zituen alegazioak egiteko aukera izan du eta egin ere egin ditu alegazioak, legez ezarritako epean, baina alegaziook ez dute ezertan ere aldarazi hasierako salaketaren edukia. Ez da beharrezkoa izan jarduketa gehiago egitea, ezta interesatua entzutea ere, jarduketa horien balizko baloraziorako.

4. Ez da bete Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legeko 143. artikuluan xedatutakoa, ez baita gertatu tipifikatutako inguruabar astungarririk.

Kontuan hartu behar da errekurtsogileari egotzi zaion egitatea, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legeko 143.1. artikuluan eta Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduko 201.1. artikuluan ezarritakoarekin bat, arintzat kalifikatu dela.

Horrelako arau-hausteengatik, ohartarazpena egin edo/eta 276,47 euro arteko isuna ezartzen da.

Kasu honetan 270 euroko zehapena ezarri da, ibilbide-orrian datu guztiak falta direlako; beraz, kopurua ez da inondik ere neurriz kanpokoa.

5. Gertaerak ukatu ditu eta esan du agenteak ez duela berretsi salatutakoa.

Hori dela eta, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 137.3 artikuluaren arabera, agintari izaera aintzatetsia duten funtzionarioek egiaztatutako gertaerek frogaren balioa dute, baldin eta agiri publikoan formalizatzen badira legezko betekizunak betez, eta interesatuek beren eskubideen alde ekar ditzaketen frogen kalterik gabe.

Kasu honetan agentearen salaketa-orriaren froga-balioari ibilbide-liburuan egindako dilijentzia gehitu behar zaio; beraz, arau-haustea behar bezala frogatuta dago.

Modu sinesgarrian frogatu denez arau-haustea, agenteak bere salaketa berrestea alferrikako tramitea da eta berrespen ezak ez dakar interesatuaren babes gabeziarik.

6. Zehapenaren oinarri izan diren egitateak ez dira gezurtatu, eta horrenbestez aurkeztutako errekurtsoa ezetsi behar da eta inpugnatutako ebazpenari eutsi.

Horiek horrela, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak

ERABAKI DU:

1. Ezetsi egin da Alberto Artieda Elarre jaunak, Ativar, S.A. ordezkatuz, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren abenduaren 31ko 8302/2002 zehapen ebazpenaren kontra gora jotzeko jarri duen errekurtsoa.

2. Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri ematea, eta interesatuari jakinaraztea erabaki honek administrazio bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako sailean, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat.

Iruñean, 2004ko otsailaren 16an._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari eta Nafarroako Gobernuko idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Zehapen espedientearen gaineko ebazpena

Javier Angel López Iribarren jaunak Hormigones Arga, S.A.ren ordezkari gisa 2003ko apirilaren 11n aurkeztu zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Errekurtsoan aurka egiten zaio Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urtarrilaren 13ko 125/2003 zehapen ebazpenari; horren bidez 450 euroko isuna ezarri zen, Trafikoko Guardia Zibilak 2002ko miatzaren 14an NA-7229-AV matrikulako ibilgailuari N-121-A errepideko 39,900 kilometroan egindako salaketaren ondorioz. Salaketa honegatik egin zen: Orkoiendik Mugairira hormigoia eramanez zirkulatzea, guztira 28.840 kilogramoko pisua zuela, Zozaiako baskulan pisatua, 26.000 kilogramoko GPB izanik. Hiru ardatzeko ibilgailua. Gehiegizko pisua: 2.840 kilogramo (%10).

Egitezko aurrekariak:

1. 2002ko irailaren 4an Hormigones Arga, S.A.ri jakinarazi zitzaion NA 2761/02 zehapen espedientea ireki zitzaiola, Trafikoko Guardia Zibilak 2002ko maiatzaren 14an NA-7229-AV errepideko 39,900 kilometroan N-121-A matrikulako ibilgailuaren aurka eginiko salaketaren ondorioz. Salaketaren zergatikoa: Orkoiendik Mugairira hormigoia eramanez zirkulatzea, guztira 28.840 kilogramoko pisua zuela, Zozaiako baskulan pisatua, 26.000 kilogramoko GPB izanik. Hiru ardatzeko ibilgailua. Gehiegizko pisua: 2.840 kilogramo (%10).

2. 2002ko irailaren 20an interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 2003ko urtarrilaren 10ean instruktoreak txostena eman zuen; bertan adierazi zuen salatutako egintzaren gainean egin behar ziren jarduketak buru zirela eta interesatuak 2002ko irailaren 20an aurkeztutako alegazioak aztertu zirela eta zehapena berresten zela, salatutako egitatea behar bezala egiaztatuta zegolako pisaketaren tiketaren bidez. Izan ere, ibilgailua pisatzeko erabili den baskula homologaturik dago eta badu Ikuskapenaren Ziurtagiria; salaketa egin zenean ziurtagiri hori indarrean zegoen. Interesatuari ziurtagiriaren eta tiketaren kopiak bidali zaizkio eta alegazioetarako epea ezarri zaio berriz ere, baina berak ez du inolako adierazpenik egin epe horretan. Zehapena behar bezala graduatu da, kontuan hartu baitira egindako arau-haustea eta ibilgailuaren GPBaren gainetik gehitu zen pisuaren portzentajea.

Geroago Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak urtarrilaren 13ko 125/2003 Zehapen Ebazpena eman zuen; hartan bukatutzat jo zuen zehapen prozedura eta Hormigones Arga, S.A.ri 450 euroko zehapena ezarri zion.

4. 2003ko apirilaren 11n Javier Angel López Iribarren jaunak, Hormigones Arga, S.A. ordezkatuz, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen. Bertan adierazi zuen prozedura iraungita zegoela, iragana baitzen legezko preskripzio epea, sei hilabetekoa; espedientearen tramitazioan ez zitzaiola jakinarazi ebazpen proposamena; ez zela bete Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legeko 143. artikuluan xedatutakoa, ez baitzen gertatu inguruabar astungarririk; ez zirela egin berak proposatutako frogak eta agenteak ez zuela berretsi salaketa.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Errekurtsogileak adierazi du prozedura iraungi dela, legez ezarritako sei hilabeteko epea iragan delako.

Garraio arloko arau-hausteei aplikagarri zaien prozedura, aurrean dugun kasua hain zuzen ere, irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak onetsi zuen Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduak arautzen du, laugarren kapituluan zehazki; gero, abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak aldatu zuen osorik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeari egokitzeko.

Erregelamendu horrek ez du aukerarik ematen, trafikoaren arloko zehapen prozedura arautzen duenak bezala, salaketarekin espedienteari hasiera emateko; aitzitik, espedientearen hasiera geroratu egiten du, eta prozeduraren instruktoreari agintzen dio interesatuari gertaerak jakinaraz diezazkiola, bere burua defendatzeko behar duen informazio guztia erantsiz, eta hamabost eguneko epea eman diezaiola alegazioak aurkezteko eta frogak aurkeztu edo proposatzeko.

Aztergai dugun kasuan 2002ko abuztuaren 22an erabaki zen espedientea hastea, egun horretan ireki baitzen zehapen espedientea, eta zehapen ebazpena jakinarazteko lehen saioa 2003ko urtarrilaren 29an egin zen. Prozedurek iraun dezaketen epea bukatu aurretik jakinarazpenak egiteko betebeharra betetzat emateko bakarrik, 30/1992 Legeko 58.4. artikuluaren arabera, aski da jakinarazpenean gutxienez ere ebazpenaren testu osoa jasotzea eta jakinarazpen saioa behar bezala egiaztatzea. Beraz, ez da gertatu errekurtsogileak alegatutako iraungipena, ez baita iragan legez ezarritako 6 hilabeteko epea.

Horren haritik aipagarria da, beste askoren artean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Sailak 2003ko apirilaren 11n emandako epaia. Honela dio: "Argudioa ezin da onartu, zeren 30/1992 Legeko 58.4 artikuluak ezartzen baitu, prozedurek iraun dezaketen epea bukatu aurretik jakinarazpenak egiteko betebeharra betetzat emateko bakarrik, hau da, iraungipenari dagokionez, aski dela jakinarazpen saioa behar bezala egiaztatzea. Espedientean ageri denez, 2002ko ekainaren 21ean lehen saioa egin zen zehapen-ebazpena jakinarazteko eta egun horretan eten zen iraungipen epea".

2. Zehapen espedientearen tramitazioan ez da jakinarazi ebazpen proposamena.

Esan beharra dago garraio arloko arau-hausteei aplikagarri zaien prozedura, aurrean dugun kasua hain zuzen ere, irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak onetsi zuen Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduak arautzen duela, laugarren kapituluan zehazki; gero, abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak aldatu zuen osorik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeari egokitzeko.

Erregelamendu horrek, 212. artikuluan dio, prozeduraren instrukzioa bukatu eta interesatuari entzunaldia emanik, salbu eta 30/1992 Lege horrexetako 84. artikuluarekin bat beharrezkoa ez bada, dagokion organoak ebazpen proposamena igorriko diola zehatzeko eskumena duen organoari.

Beraz, arau horrekin bat, ebazpen proposamena ez zaio interesatuari igorri behar, entzunaldiaren ondoko tramitea baita hori; eta entzunaldiak, bestalde, ez du eskatzen kasu honetan tramite berariazkorik, interesatuak osorik ezagutzen baitzuen instruitutako espedientearen edukia, baita zehapen proposamena ere, gero inpugnatutako ebazpenak berretsia.

Bide horretatik jotzen du 1999ko ekainaren 22ko epaian Auzitegi Gorenak, honela baitio: "1999ko maiatzaren 25eko eta 26ko epaietan, Sail honek, honen antzeko kasuetan, hurrengoa ebatzi du: esan daiteke salaketari buruz informatua izateko eskubidea, Konstituzioaren 24.2 artikuluan oinarrizko eskubide gisa bermatuta dagoena, zehatzeko administrazio prozeduran, ebazpen proposamena jakinaraziz bete ohi dela normalean; izan ere, ebazpenean jasota dago interesatuari egozten zaion erantzukizunari buruzko iritzi-adierazpen zehatza, gutxienez ere ondokoak azaltzen dituena: antzeman den jokaera arau-hauslearen definizioa eta hari dagokion arau-hauste mota, eta ondorioz ezarri beharreko zigorra. Aparteko kasuetan, ordea, tramite horrek ez du zertan nahitaezkoa izan, aipaturiko oinarrizko eskubidea betetzearen ikuspuntutik, aurreko tramite batean iritzi-adierazpen zehatza jakinarazi baldin bazen."

Oraingoan, lehen esan dugunez, salaketa jakinarazi egin da, eta aipatu egin dira Administrazioak arau-haustea sailkatzeko oinarritzat hartu dituen manuak; errekurtsogileak sailkapenari buruz egokitzat jotzen zituen alegazioak egiteko aukera izan du eta egin ere egin ditu alegazioak, legez ezarritako epean, baina alegaziook ez dute ezertan ere aldarazi hasierako salaketaren edukia. Ez da beharrezkoa izan jarduketa gehiago egitea, ezta interesatua entzutea ere, jarduketa horien balizko baloraziorako.

3. Ez da bete Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legeko 143. artikuluan xedatutakoa, ez baita gertatu tipifikatutako inguruabar astungarririk.

Kontuan hartu behar da salatutako egintza, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legeko 143.1. artikuluan eta hura aplikatzeko Erregelamenduko 201.1. artikuluarekin bat, larritzat kalifikatu dela.

Horrelako arau-hausteengatik 276,47 eurotik 1.382,33 euro bitarteko isunak ezartzen dira.

Oraingoan 450 euroko isuna ezarri da, gehieneko pisu baimenduaren gainetik ibilgailuak zuen pisuaren portzentajea kontuan izanik.

Beraz, zehapena behar bezala graduatu da eta ez da urratu proportzionaltasun printzipioa.

4. Ez dira egin proposatutako frogak eta agenteak ez du bere salaketa berretsi.

Salatutako egitatea behar bezala egiaztatu da pisaketaren tiketa aztertuz. Izan ere, ibilgailua pisatzeko erabili den baskula homologaturik dago eta badu Ikuskapenaren Ziurtagiria, salaketa egin zenean indarrean zegoena. Interesatuari ziurtagiriaren eta tiketaren kopiak bidali zaizkio eta alegazioetarako beste epealdi bat eman zitzaion, baina ez du eskubidea baliarazi.

Beraz, nahikoa frogatuta dago errekurtsogileari egotzitako egitatea, eta ez da bidezkoa beste frogarik egitea.

Kontuan har bedi, ildo horretatik, Konstituzio Auzitegiak behin eta berriz adierazi duela bere doktrinan bidezko froga-bitartekoak erabiltzeko eskubideak ez duela, beti eta baldintzarik gabe, proposamen guztiak egin behar direnik esan nahi, edota ez diola gaitasuna kentzen instruktoreari eta horrek frogak bidezkoak diren ala ez erabakitzeko ahalmena duela (Konstituzio Auzitegiaren 22/1990 Epaia, otsailaren 15ekoa, besteak beste, bere bosgarren oinarri juridikoan).

5. Zehapenaren oinarri izan diren egitateak ez dira gezurtatu, eta horrenbestez aurkeztutako errekurtsoa ezetsi behar da eta inpugnatutako ebazpenari eutsi.

Horiek horrela, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak

ERABAKI DU:

1. Javier Angel López Iribarren jaunak, Hormigones Arga, S.A. ordezkatuz, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urtarrilaren 13ko 125/2003 zehapen ebazpenaren aurka jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa ezestea.

2. Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri ematea, eta interesatuari jakinaraztea erabaki honek administrazio bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako sailean, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat.

Iruñean, 2004ko otsailaren 16an._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari eta Nafarroako Gobernuko idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Zehapen espedientearen gaineko ebazpena

Ernesto Kahle Olaso jaunak 2003ko uztailaren 30ean aurkeztu zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Errekurtsoan aurka egiten zaio Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren apirilaren 8ko 2049/2003 zehapen ebazpenari; horren bidez 300 euroko isuna ezarri zen Trafikoko Guardia Zibilak 2002ko azaroaren 26an M-7666-NM matrikulako ibilgailuaren aurka egindako salaketaren ondorioz. Hona salaketaren zergatikoa: Lizarrako Remontival ikastetxe publikora ikasleak eramatea, abiadura mugatzeko aparatuak gaizki funtzionatzen zuela.

Egitezko aurrekariak:

1. 2003ko otsailaren 27an La Estellesa, S.A.ri jakinarazi zitzaion NA 0034/03 zehapen espedientea ireki zitzaiola Trafikoko Guardia Zibilak 2002ko azaroaren 26an M-7666-NM matrikulako ibilgailuaren aurka eginiko salaketaren ondorioz. Zergatikoa: ikasleak eramatea Lizarrako Remontival ikastetxe publikora, abiadura mugatzeko aparatuak gaizki funtzionatzen zuela.

2. 2003ko martxoaren 18an interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 2003ko apirilaren 7an instruktoreak txostena eman zuen eta bertan adierazi zuen salatutako egintzaren gainean egin behar ziren jarduketak burutu eta interesatuak 2003ko martxoaren 18an aurkeztutako alegazioak aztertu ondoren, zehapena berresten zela, arrazoi hauek kontuan harturik: preskripzioa alegatu bada ere, ez da halakorik izan, zeren eta Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legeko XI. xedapen gehigarriak indarrik gabe utzi baitu isilbidez Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legeko 145. artikulua (Auzitegi Gorenaren 1997ko urtarrilaren 20ko Epaia), eta xedatu baitu lurreko garraioak arautzen dituzten legeen aurkako arau-hausteek preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla, salbu eta arau-haustea arina denean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen da eta (araua hausten duen egintza amaitzen den egunetik hasita zenbatu behar da preskripzio epea). Artikulu horrek, beraz, jada ez du aipatzen prozesuko tramiteen artean denbora iragatearen ondoriozko preskripziorik. Mamiari dagokionez, esan behar da salatutako ibilgailuari 2484/1994 Errege Dekretua aplikatu behar zaiola, zeren eta, goian aipatutako arauko 2. artikuluak dioenez, 1. artikulua (abiadura mugatzeko aparatua eduki beharra) 1995eko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatu behar baitzaie 1988ko urtarrilaren 1etik 1994ko urtarrilaren 1era bitartean matrikulatutako ibilgailuei, edo 1996ko urtarrilaren 1etik aurrera, nazio eremuko garraiorako erabiltzen badira; bada, salatutako ibilgailua 1992ko ekainaren 18an matrikulatu zen.

Geroago Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak apirilaren 8ko 2049/2003 zehapen ebazpena eman zuen; hartan bukatutzat jo zuen zehapen prozedura eta La Estellesa, S.A.ri 300 euroko zehapena ezarri zion.

4. 2003ko uztailaren 30ean Ernesto Kahle Olaso jaunak, La Estellesa, S.A. ordezkatuz, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen. Bertan gertaerak eta bere iritziz kasuari aplikatu beharreko oinarriak (zuzenbideko oinarrietan aipatuko dira) azaldu zituen, eta errekurtsoa baiesteko eta zehapena deuseztatzeko eskatu zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Errekurtsogileak adierazi du arau-haustea preskribatua dagoela.

Neurri Fiskal, Administratibo de Gizarte arlokoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Foru Legeko XI. xedapen gehigarriak indargabetu egin du Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legeko 145. artikulua, eta ezarri du ezen, lurreko garraioa arautzen duen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatu, Administrazio Publikoen Arubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako epe eta baldintzetan preskribatuko direla, non eta arau-hauste arinak ez diren; izan ere, kasu horretan preskripzio-epea urtebetekoa izanen baita.

Ildo horretatik Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzietarako Sailak ezarri du, 1997ko urtarrilaren 20ko epaian (zuzenbideko oinarrietako lehena eta hirugarrena), 16/1987 Legeko 145. artikulua isilbidez baliogabetu zuela Neurri Fiskal, Adiministratibo eta Gizarte arlokoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Foru Legeko XI. xedapen gehigarriak; izan ere, haren arabera: "Lurreko garraioa arautzen duen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatu, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako epe eta baldintzetan preskribatuko dira, non eta arau-hauste arinak ez diren; izan ere, kasu horretan preskripzio-epea urtebetekoa izanen baita". Beraz, 30/1992 Legera bidaltzen du, hain zuzen ere abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak gauza bera egiten baitzuen: Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduko 203. artikulua aldatu eta 2. idatz-zatiari honako testu hau eman: "Arau-hauste eta zehapenak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 132. artikuluan ezarritakoaren arabera preskribatuko dira, eta Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legeak ezarritako epeetan".

Ildo beretik jo du Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Sailak 2001eko irailaren 28an emandako epaian. "Baina preskripzio epea ez da hiru hilabetekoa, urtebetekoa baizik; izan ere, ulertu beharra dago 16/1987 Legearen 145.1 artikulua isilbidez indargabeturik dagoela, 42/1994 Legearen 11. xedapen gehigarriaren ondorioz; azken horren arabera, lurreko garraioei buruzko legeetako arau-hauste eta zehapenak 30/1992 Legean ezarritako epe eta baldintzetan preskribatuko dira, salbu eta arau-hauste arinak direnean: halakoetan, preskripzio epea urtebetekoa izanen da (Auzitegi Gorenaren 1997ko urtarrilaren 20ko Epaia).

Interpretazio horixe da Sailak erabili izan duena 1035/97 errekurtsoari buruz 2000ko ekainaren 26an emaniko epaiaz gero; izan ere, lehenagoko epaietan, errekurtsogileak aipatu dituen horietan, besteak beste, 16/1987 Legearen 145.1 artikuluaren indarrari eutsi baitzion, arestian aipaturiko xedapen gehigarria ordurako indarrean egon arren."

Hortaz, aplikatu beharreko epea ez da hiru hilabetekoa, bi urtekoa baizik, eta epealdi hori ez da iragan aztergai dugun prozeduran; izan ere, arau-haustea 2002ko azaroaren 26an egin zen eta zehapen espedienteari 2003ko otsailaren 10ean eman zitzaion hasiera.

2. Garraio arloko arau-hausteei aplikagarri zaien prozedura, aurrean dugun kasua hain zuzen ere, irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak onetsi zuen Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduak arautzen du, laugarren kapituluan zehazki; gero, abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak aldatu zuen osorik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeari egokitzeko.

Erregelamendu horrek ez du aukerarik ematen, trafikoaren arloko zehapen prozedura arautzen duenak bezala, salaketarekin espedienteari hasiera emateko; aitzitik, espedientearen hasiera geroratu egiten du, eta prozeduraren instruktoreari agintzen dio interesatuari gertaerak jakinaraz diezazkiola, bere burua defendatzeko behar duen informazio guztia erantsiz, eta hamabost eguneko epea eman diezaiola alegazioak aurkezteko eta frogak aurkeztu edo proposatzeko.

Espedientea hasteko erabakiaren data 2003ko otsailaren 10a da, egun horretan hasi baitzen zehapen espedientea, eta zehapen ebazpena 2003ko ekainaren 30ean jakinarazi zen. Beraz, ez zen iragan legez ezarritako 6 hilabeteko epea.

3. Ebazpen proposamena ez jakinaraztea dela eta, hona zer dioen Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamendua onetsi zuen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuko 212. artikuluak: "prozeduraren instrukzioa buruturik eta interesatua entzun ondoren, non eta interesatua entzutea beharrezkoa ez den, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 84.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, hori guztia egin duen organoak ebazpen proposamena aurkeztuko dio legez edo erregelamenduz zehatzeko eskumena duen organoari, bidezko deritzon ebazpena eman dezan".

Bestalde, 30/1992 Legearen 84.4 artikuluak hau xedatzen du: "entzunaldi tramitea saihesten ahal da prozeduran ageri ez eta ebazpenean kontuan hartzen ere ez direnean interesatuak aipatutako egitateak, alegazioak eta frogak baizik".

Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Sailak, Auzitegi Gorenaren jurisprudentziarekin bat, maiz adierazi izan du tramite hori bazter uzten ahal dela defentsarako eskubidea urratu gabe, baldin eta ebazpen proposamenean karguak berretsi besterik egiten ez bada, zehapen prozedura abiarazteko egintza jakinaraztearekin batera interesatuari eskaini zitzaion entzunaldian jada kargu horiek jakinak zirelako. Betiere, interesatuak lehendik ez dakien datu berriren bat bildu bada, tramitea bete egin beharko da.

Eskuartean dugun kasuan, prozedura abiarazteko egintza errekurtsogileari jakinarazi zitzaionean, arau-haustearen eta zegokion zehapenaren sailkapena zein arau zehatzetatik atera zen adierazi zitzaion errekurtsogileari eta alegazioak egiteko epea eman zitzaion. Errekurtsogileak alegazioak egin zituen, baina ez zuten ezertan aldarazi hasierako salaketaren edukia. Ez zen beharrezkoa izan alegazioen ondorioz jarduketa gehiago egitea, ezta jarduketen baloraziorako entzunaldi gehiago egitea ere. Beraz, ez da babes gabeziarik sortu, errekurtsogileak hala izan dela alegatu arren.

4. Errekurtsogilearen ustez zehapena neurriz gainekoa da.

Kontuan hartu behar da salatutako egitea 16/1987 Legeko 141.h) artikuluaren eta 2484/199u Errege Dekretuaren kontrako arau-haustea dela eta, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legeko 143.1. artikuluan eta haren Erregelamenduko 201.1. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, larritzat kalifikatu dela.

Horrelako arau-hausteengatik 276,47 eurotik 1.382,33 euro bitarteko isunak ezartzen dira.

Kasu honetan 300 euroko isuna ezarri da, gutxieneko tartean, hain zuzen ere; ez da, beraz, inola ere, neurriz kanpokoa.

5. Azkenik, errekurtsogilearen beste argudio batez mintzatu behar dugu. Hartan dio ez direla gauzatu berak eskatutako frogak, zehazki, agente salatzailearen berrespen txostena, eta horrek babes gabezia ekarri diola.

Kontuan har bedi, lehendabizi, Konstituzio Auzitegiak behin eta berriz adierazi duela bere doktrinan bidezko froga-bitartekoak erabiltzeko eskubideak ez duela, beti eta baldintzarik gabe, proposamen guztiak egin behar direnik esan nahi, edota ez diola gaitasuna kentzen instruktoreari eta horrek frogak bidezkoak diren ala ez erabakitzeko ahalmena duela (Konstituzio Auzitegiaren 22/1990 Epaia, otsailaren 15ekoa, besteak beste, bere bosgarren oinarri juridikoan).

Errekurtsogileak agente salatzailearen txostena eskatu du, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 211. artikuluarekin bat.

Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduko 211. artikuluaren arabera, Nafarroako Auzitegi Nagusiak 1996. urteko 53., 54. eta 55. epaietan ulertu duen moduan, agente salatzaileari txostena eskatu behar zaio baldin eta txosten hori beharrezkoa bada gertaerak frogatzeko, baina kasu honetan ez da beharrezkoa izan, interesatuak ez baitu agenteak lehen esandakoa errepikatu besterik ezin duelako egin. Izan ere, errekurtsogileak ez duelako aurkeztu egotzitako arau-haustearen aurkako frogarik, gertatutakoa ukatu besterik egin ez du eta. Hori dela eta, gogoan izan behar da agintaritzaren agenteek agiri publikoan adierazten dutena egiazkotzat hartu behar dela 16/1987 Legeko 137.3. artikuluaren arabera.

Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailak honakoa adierazi zuen 2002ko martxoaren 27ko Epaian: "Irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamendua onetsi zuenak, 211. artikuluko lehen paragrafoan dioenez, salatuak aurkako alegazioak aurkeztuz gero salatzaileari helaraziko zaizkio, salbu eta salatuaren desadostasunaren oinarri bakarra gertaeren kalifikazioaren oinarri den xedapenaren ilegaltasuna denean, eta salatzaileari hamabost eguneko epea emanen zaio alegazioei erantzuteko, eta ohartaraziko zaio ezen, hori egiten ez badu, jarduketek bidezko eran jarraitzen ahalko dutela. Horrelako alegazioak herritarren salaketen ondorioz hasitako prozeduretan egiten direnean, berriz, salatzaileari frogak ere eskatuko zaizkio, salatuak ukatzen dituen gertaerak egiaztatzeko. Bada, kasu honetan halako berrespenaren beharrik ez da egon, zeren, alde batetik, demandatzaileak ez du besterik egin gertaerak goitik behera ukatu baino, bere jarrerari eusteko inolako arrazoibide edo argudiorik eman gabe; eta bestetik, demandatzaileak alegazio-idazkian zenbait balorazio juridiko erantsi ditu, salatzailearen irizpen-eremua gainditzen dutenak; hori guztia dela eta, kasu honetan halako berrespena inondik inora ez da izan beharrezkoa.

Beste alde batetik, eta aurrekoa gorabehera, tramitea ez egiteak, prozedurako irregulartasuna izanik ere, kasu honetan ez dio inolako defentsa gabezia materialik sorrarazi demandatzaileari. Horregatik, egintza deuseztatzeko kausarik antzemanen balitz, indarrik gabe geratuko litzateke. Gainera, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduak honakoa dio: "hamabost eguneko epean alegazioei erantzuna emateko eskatuko zaio, eta ohartaraziko zaio ezen, hori egiten ez badu, jarduketek aurrera egiten ahalko dutela behar den moduan". Arau horrek garbi adierazten du tramitea ez egiteak zer ekar dezakeen. Horrekin lotu behar dira, eta halaxe egin du Sail honek, bai errrugabetasun ustearen printzipioa indargabetzeko gaitasuna dela-eta gertaerez egin litekeen behin betiko balorazioa, eta bai defentsa gabeziaren sorrera ere. Bada, honako kasu honetan errugabetasun-ustea ezerezturik dago, egiaztatutako gertaeren indarrez, eta ez da inolako babes gabezia materialik sorrarazi."

6. Zehapenaren oinarri izan diren egitateak ez dira gezurtatu, eta horrenbestez aurkeztutako errekurtsoa ezetsi behar da eta inpugnatutako ebazpenari eutsi.

Horiek horrela, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak

ERABAKI DU:

1. Ernesto Kahle Olaso jaunak, La Estellesa, S.A. ordezkatuz, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren apirilaren 8ko 2049/2003 zehapen ebazpenaren aurka gora jotzeko jarri duen errekurtsoa ezestea.

2. Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri ematea, eta interesatuari jakinaraztea erabaki honek administrazio bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako sailean, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat.

Iruñean, 2003ko abenduaren 15ean._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari eta Nafarroako Gobernuko idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Zehapen espedientearen gaineko ebazpena

Mudanzas GB, S.L.k 2003ko ekainaren 26an aurkeztu zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Errekurtsoan aurka egiten zaio Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak maiatzaren 20an emandako 3299/2003 zehapen ebazpenari; horren bidez 1.380 euroko isuna ezarri zen Trafikoko Guardia Zibilak 2002ko abuztuaren 9an N-232 errepideko 108.000 kilometroan B-3281-NY matrikulako ibilgailuaren aurka eginiko salaketaren ondorioz. Salaketaren zergatikoa: salgaiak zeramatzan ibilgailuan abiaduraren mugatzaileak gaizki funtzionatzea, diskoan 100 km/h-tik gorako abiadura konstanteak ageri baitziren.

Egitezko aurrekariak:

1. 2003ko martxoaren 27an Mudanzas GB, S.L.ri jakinarazi zitzaion NA 0304/03 zehapen espedientea ireki zela beraren aurka Trafikoko Guardia Zibilak 2002ko abuztuaren 9an N-232 errepideko 108,000 kilometroan B-3281-NY matrikulako ibilgailuaren aurka egindako salaketaren ondorioz. Salaketaren arrazoia: salgaiak zeramatzan ibilgailuan abiaduraren mugatzaileak gaizki funtzionatzea, diskoan 100 km/h-tik gorako abiadura konstanteak ageri baitziren.

2. 2003ko apirilaren 8an interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 2003ko maiatzaren 15ean instruktoreak txostena eman zuen. Hartan adierazi zuenez, salatutako gertaera argitzeko beharrezko jarduketak eginda eta interesatuak 2003ko apirilaren 8an aurkeztu zituen alegazioak aztertu ondotik, bidezkotzat jotzen zuen zehapena berrestea, ondoko inguruabar hauek kontuan izanik: diskoak (kopia bat bidali zitzaion interesatuari) argi erakusten du ibilgailua zilegi zena baino abiadura konstante handiagoan ibili zela; eta hori zela eta gogorarazi zuen abiadura mugatzeko aparatuari buruzko 2484/1994 Errege Dekretuko eranskineko 7. puntuan ezarrita dagoela gehieneko abiadura 85 km/orduko ezarrita duten ibilgailuen abiadura konstantea ezin dela izan 87 km/orduko baino gehiago eta ibilgailu horien une jakin bateko gehieneko abiadura ezin dela izan 90 km/orduko baino handiagoa; arau-hauste larria da, 16/1987 Legeko 141.h) artikuluan ezarritakoaren arabera.

Geroago Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak maiatzaren 20ko 3299/2003 zehapen ebazpena eman zuen; hartan bukatutzat jo zuen zehapen prozedura eta Mudanzas GB, S.L.ri 1.380 euroko zehapena ezarri zion.

4. Mudanzas GB, S.L.k gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen 2003ko ekainaren 26an. Bertan gertaerak azaldu zituen, eta beraren iritziz kasuari aplikatu beharreko oinarriak ere bai (zuzenbideko oinarrietan aipatuko dira), eta errekurtsoa baiesteko eta zehapena deuseztatzeko eskatu zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Errekurtsogileak ukatu egin ditu gertaerak.

Ildo horretan gogorarazi behar da, auzitegien interpretazioari jarraituz, errugabetasun ustea deuseztatu egiten dela Agintaritzaren agenteek egindako salaketaren bidez, non eta ez den salaketak jasotzen duenaren kontrakoa frogatzen, eta, hori, noski, salatutako egintzak ukatu edo kontraesaten dituenari dagokio. Eta egia benetakoa beste hau da: agenteak bere salaketa-orriaren bidez eman zituela salatutako egintzari buruzko frogabide guztiak.

Ildo beretik doa irailaren 14ko Epaian Auzitegi Gorenak adierazi zuena: "gertaera bati buruzko salaketa zerbitzuaren ardura duen agintaritzaren agente batek egiten duenean, administrazio organoen eta haien agenteen egiteko guztietan egiazkotasun eta legezkotasun ustea dago, eta printzipio hori bete eta defendatu egin behar da, administrazio-egintzen eraginkortasunaren funtsezko bermea delako; hala ere, errugabetasun ustearen konstituzio-printzipioaren indarrez, hori ez da arrazoia izanen agenteek egindako salaketak ukiezinak izateko, salaketak gezurtatu egin daitezkeelako kontrako froga egokien bidez...". Printzipio hori legean jaso da, hain zuzen ere Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 137.3 artikuluan: "Agintea aitortua duten funtzionarioek egiaztatutako egintzek, legeak eskatzen dituen betekizun guztiak eginda agiri publikoen bidez aurkezten badira, frogen balioa izanen dute, betiere ezertan ukatu gabe administratuek beren eskubideen edo interesen alde aurkezten ahal dituzten frogak".

Errekurtsoa jarri zaion espedientean, diagrama-diskoak baliogabetzen du errugabetasun ustea, haietan egiaztatzen baita egotzitako arau-haustea, eta berdin, isilbidez bada ere, jarritako errrekurtso-idazkiak ere, salatutako egintza ukatzen baitu modu lausoan, ezer zehatzik alegatu gabe, eta proportzionaltasun printzipioa aplika dadila eskatuz.

2. Errekurtsogileak adierazi du gertaera ustekabekoa izan zela eta berak ez duela inolako erantzukizunik.

1211/1990 Errege Dekretuak, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamendua onetsi zuenak, 194.2 artikuluan hau dio: "erregelamendu honetan aurreikusitako erantzukizuna ez da sortuko egintzak edo ez-egiteak ezinbesteko kausengatik, halabeharrezko egoeretan edo besteren esku-hartze saihestezin eta erabakigarriaren kariaz gertatzen direnean; inguruabar horiek ofizioz aintzat hartzen ez badira, alegatzen dituenak berak frogatu beharko ditu".

Horren haritik aipatzekoa da Auzitegi Gorenaren 1986ko maiatzaren 23ko Epaia. Honakoak jotzen ditu halabeharrezko kasutzat: "aurreikusteko modukoak izanik, hala ere saihestu, gainditu eta eutsi ezinekoak diren gertaerak, betiere haiek eragiten dituen kausa subjektuaren borondatearekin inolako lotura edo zerikusirik ez duenean".

Azaldu berri denaren arabera, salatu den egitatean ez dago inguruabarrik bat ere errekurtsogilea erantzukizunetik askatzen duenik, ez baitu horretarako frogarik aurkeztu.

Beraz, salatutakoa ez zen ustekabean gertatu, ez ezinbestean, ez gainontzeko baten erruz, eta ondorioz errekurtsogileari dagokio erantzukizuna.

3. Salaketa jarri duen agenteak hura berresteko txostena ez emateari eta frogetarako epealdirik ez emateari buruz, gogora ekarri behar dugu, lehenbizi, Konstituzio Auzitegiak behin eta berriz adierazi duela bere doktrinan bidezko froga-bitartekoak erabiltzeko eskubideak ez duela, beti eta baldintzarik gabe, proposamen guztiak egin behar direnik esan nahi, edota ez diola gaitasuna kentzen instruktoreari eta horrek frogak bidezkoak diren ala ez erabakitzeko ahalmena duela (Konstituzio Auzitegiaren 22/1990 Epaia, otsailaren 15ekoa, besteak beste, bere bosgarren oinarri juridikoan).

Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 211. artikuluaren arabera, Nafarroako Auzitegi Nagusiak 1996. urteko 53, 54 eta 55. epaietan ulertu duen moduan behintzat, agente salatzaileari txostena eskatu behar zaio baldin eta txosten hori beharrezkoa bada gertaerak frogatzeko, baina kasu honetan ez da beharrezkoa, egotzitako arau-haustea nahikoa egiaztatu baita agenteak salaketaren egunean gidariari kendu zion erregistro-orrian.

Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailak honakoa adierazi zuen 2002ko martxoaren 27ko Epaian: "Irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamendua onetsi zuenak, 211. artikuluko lehen paragrafoan dioenez, salatuak aurkako alegazioak aurkeztuz gero salatzaileari helaraziko zaizkio, salbu eta salatuaren desadostasunaren oinarri bakarra gertaeren kalifikazioaren oinarri den xedapenaren ilegaltasuna denean, eta salatzaileari hamabost eguneko epea emanen zaio alegazioei erantzuteko, eta ohartaraziko zaio ezen, hori egiten ez badu, jarduketek bidezko eran jarraitzen ahalko dutela. Horrelako alegazioak herritarren salaketen ondorioz hasitako prozeduretan egiten direnean, berriz, salatzaileari frogak ere eskatuko zaizkio, salatuak ukatzen dituen gertaerak egiaztatzeko. Bada, kasu honetan halako berrespenaren beharrik ez da egon, zeren, alde batetik, demandatzaileak ez du besterik egin gertaerak goitik behera ukatu baino, bere jarrerari eusteko inolako arrazoibide edo argudiorik eman gabe; eta bestetik, demandatzaileak alegazio-idazkian zenbait balorazio juridiko erantsi ditu, salatzailearen irizpen-eremua gainditzen dutenak; hori guztia dela eta, kasu honetan halako berrespena inondik inora ez da izan beharrezkoa.

Beste alde batetik, eta aurrekoa gorabehera, tramitea ez egiteak, prozedurako irregulartasuna izanik ere, kasu honetan ez dio inolako defentsa gabezia materialik sorrarazi demandatzaileari. Horregatik, egintza deuseztatzeko kausarik antzemanen balitz, indarrik gabe geratuko litzateke. Gainera, LGAEk honakoa dio: "hamabost eguneko epean alegazioei erantzuna emateko eskatuko zaio, eta ohartaraziko zaio ezen, hori egiten ez badu, jarduketek aurrera egiten ahalko dutela behar den moduan". Arau horrek garbi adierazten du tramitea ez egiteak zer ekar dezakeen. Horrekin lotu behar dira, eta halaxe egin du Sail honek, bai errrugabetasun ustearen printzipioa indargabetzeko gaitasuna dela-eta gertaerez egin litekeen behin betiko balorazioa, eta bai defentsa gabeziaren sorrera ere. Bada, honako kasu honetan errugabetasun-ustea ezerezturik dago, egiaztatutako gertaeren indarrez, eta ez da inolako babes gabezia materialik sorrarazi."

4. Proportzionaltasunaren printzipioa hautsi delako alegazioa dela eta, kontuan hartu behar da salatutakoa 2484/1994 Errege Dekretuaren eta 16/1987 Legeko 141.h) artikuluaren kontrako arau-haustea dela eta, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legeko 143.1. artikuluan eta haren Erregelamenduko 201.1. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, larritzat kalifikatu dela.

Horrelako arau-hausteengatik 276,47 eurotik 1.382,33 euro bitarteko isunak ezartzen dira.

Kasu honetan 1.380 euroko zehapena ezarri da, arau-hausteak, trafikoaren segurtasunean izan dituen ondorioak direla eta, gizartean eragin handia izan duela kontuan hartuta.

5. Azkenik, errekurtsogileak adierazi du ebazpen proposamena ez jakinarazteak babesik gabe utzi duela.

Hona zer dioen Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamendua onetsi zuen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren 212. artikuluak: "prozeduraren instrukzioa buruturik eta interesatua entzun ondoren, non eta interesatua entzutea beharrezkoa ez den, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 84.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, hori guztia egin duen organoak ebazpen proposamena aurkeztuko dio legez edo erregelamenduz zehatzeko eskumena duen organoari, bidezko deritzon ebazpena eman dezan".

Bestalde, 30/1992 Legearen 84.4 artikuluak hau xedatzen du: "entzunaldi tramitea saihesten ahal da prozeduran ageri ez eta ebazpenean kontuan hartzen ere ez direnean interesatuak aipatutako egitateak, alegazioak eta frogak baizik".

Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Sailak, Auzitegi Gorenaren jurisprudentziarekin bat, maiz adierazi izan du tramite hori bazter uzten ahal dela defentsarako eskubidea urratu gabe, baldin eta ebazpen proposamenean karguak berretsi besterik egiten ez bada, zehapen prozedura abiarazteko egintza jakinaraztearekin batera interesatuari eskaini zitzaion entzunaldian jada kargu horiek jakinak zirelako. Betiere, interesatuak lehendik ez dakien datu berriren bat bildu bada, tramitea bete egin beharko da.

Eskuartean dugun kasuan, prozedura abiarazteko egintza errekurtsogileari jakinarazi zitzaionean, arau-haustearen eta zegokion zehapenaren sailkapena zein arau zehatzetatik atera zen adierazi zitzaion errekurtsogileari eta alegazioak egiteko epea eman zitzaion. Errekurtsogileak alegazioak egin zituen, baina ez zuten ezertan aldarazi hasierako salaketaren edukia. Ez zen beharrezkoa izan alegazioen ondorioz jarduketa gehiago egitea, ezta jarduketen baloraziorako entzunaldi gehiago egitea ere. Beraz, ez da babes gabeziarik sortu, errekurtsogileak hala izan dela alegatu arren.

6. Zehapenaren oinarri izan diren egitateak ez dira gezurtatu, eta horrenbestez aurkeztutako errekurtsoa ezetsi behar da eta inpugnatutako ebazpenari eutsi.

Horiek horrela, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak

ERABAKI DU:

1. Ezetsi egin da Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak maiatzaren 20an emandako 3299/2003 zehapen ebazpenaren aurka Mudanzas GB, S.L.k jarri duen gora jotzeko helegitea.

2. Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri ematea, eta interesatuari jakinaraztea erabaki honek administrazio bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako sailean, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat.

Iruñean, 2003ko abenduaren 1ean._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari eta Nafarroako Gobernuko idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Zehapen espedientearen gaineko ebazpena

Víctor Morenojaunak 2003ko uztailaren 3an jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Errekurtsoan aurka egiten zaio Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren maiatzaren 14ko 3043/2003 zehapen ebazpenari. Horren bidez 300 euroko isuna ezarri zen Trafikoko Guardia Zibilak 2002ko abuztuaren 9an, N-111 errepideko 20.000 kilometroan, NA-0482-T matrikulako ibilgailuaren aurka egindako salaketaren ondorioz. Hona salaketaren zergatikoa: erabiltzen ari zen diagrama-diskoak ez zuen balio takograforako (Kienzle markakoa, GMBH 7730 modeloa, e1-57 homologazio-zenbakia). Izan ere, e1-109, 39, 51 diagrama-diskoa zuen.

Egitezko aurrekariak:

1. 2003ko martxoaren 28an Morales I. eta Moreno S.ri jakinarazi zitzaien NA 0306/03 zehapen espedientea ireki zitzaiela Trafikoko Guardia Zibilak 2002ko abuztuaren 9an, N-111 errepideko 20.000 kilometroan, NA-0482-T matrikulako ibilgailuaren aurka egindako salaketaren ondorioz. Hona salaketaren zergatikoa: Kienzle markakoa GMBH 7730 modeloko takograforako (e1-57 homologazio-zenbakia) balio ez zuen diskoa erabiltzea (e1-109, 39, 51 diagrama-diskoa zuten).

2. 2003ko apirilaren 15ean interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 2003ko maiatzaren 12an instruktoreak txostena eman zuen. Hartan adierazi zuenez, salatutako gertaera argitzeko beharrezko jarduketak egin eta interesatuak 2003ko apirilaren 15ean aurkeztu zituen alegazioak aztertu ondotik, bidezkoa zen zehapena berrestea, ondokoak kontuan izanik: Europarko Ekonomi Elkartearen 3821/1985 Erregelamenduko 14. artikuluaren arabera enpresariek homologatutako ereduko orriak eman behar dizkiete gidariei, hain zuzen ere ibilgailuan dagoen aparatuan erabil daitezkeenak, eta egotzitakoa agenteak hartutako diagrama-diskoa aztertuta frogatu da, haren homologazio zenbakia baliozkoa ez denez ezin baita da erabili takografo horretan. Beraz, ez da bidezkoa proposatutako froga egitea, ez eta berrespen txostena egin beharrik ere, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 137.4. artikuluan xedatutakoa dela bide. Zehapena arau-haustearen arabera eta Administrazioaren kontrola fidagarria izatea disko homologatuek soilik bermatzen dutela kontuan hartuta graduatu da.

Geroago, maiatzaren 14an, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak 3043/2003 zehapen ebazpena eman zuen; hartan bukatutzat jo zuen zehapen prozedura eta Morales I. eta Moreno S.ri 300 euroko zehapena ezarri zien.

4. 2003ko uztailaren 3an Víctor Moreno jaunak, Morales I. eta Moreno S. ordezkatuz, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen. Bertan gertaerak eta bere iritziz kasuari aplikatu beharreko oinarriak (zuzenbideko oinarrietan aipatuko dira) azaldu zituen eta errekurtsoa baiesteko eta zehapena deuseztatzeko eskatu zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Ebazpen proposamena ez jakinaraztea dela eta, hona zer dioen Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamendua onetsi zuen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuko 212. artikuluak: "prozeduraren instrukzioa buruturik eta interesatua entzun ondoren, non eta interesatua entzutea beharrezkoa ez den, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 84.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, hori guztia egin duen organoak ebazpen proposamena aurkeztuko dio legez edo erregelamenduz zehatzeko eskumena duen organoari, bidezko deritzon ebazpena eman dezan".

Bestalde, 30/1992 Legearen 84.4 artikuluak hau xedatzen du: "entzunaldi tramitea saihesten ahal da prozeduran ageri ez eta ebazpenean kontuan hartzen ere ez direnean interesatuak aipatutako egitateak, alegazioak eta frogak baizik".

Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Sailak, Auzitegi Gorenaren jurisprudentziarekin bat, maiz adierazi izan du tramite hori bazter uzten ahal dela defentsarako eskubidea urratu gabe, baldin eta ebazpen proposamenean karguak berretsi besterik egiten ez bada, zehapen prozedura abiarazteko egintza jakinaraztearekin batera interesatuari eskaini zitzaion entzunaldian jada kargu horiek jakinak zirelako. Betiere, interesatuak lehendik ez dakien datu berriren bat bildu bada, tramitea bete egin beharko da.

Eskuartean dugun kasuan, prozedura abiarazteko egintza errekurtsogileari jakinarazi zitzaionean, arau-haustearen eta zegokion zehapenaren sailkapena zein arau zehatzetatik atera zen adierazi zitzaion errekurtsogileari eta alegazioak egiteko epea eman zitzaion. Errekurtsogileak alegazioak egin zituen, baina ez zuten ezertan aldarazi hasierako salaketaren edukia. Ez zen beharrezkoa izan alegazioen ondorioz jarduketa gehiago egitea, ezta jarduketen baloraziorako entzunaldi gehiago egitea ere. Beraz, ez da babes gabeziarik sortu, errekurtsogileak hala izan dela alegatu arren.

2. Errekurtsogileak adierazi du zehapen ebazpena eman duen organoak ez duela horretarako eskumenik.

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legeko 146.1. artikuluan hauxe ezarri da: "Funtsean bide segurtasunaren arloari dagokionez, 140. artikuluko b) eta c) idatz-zatietan eta 141. artikuluko h) idatz-zatian tipifikatutako arau-hausteen ziozko zehapenak ezartzeko eskumena trafikoaren antolamenduko eta bide segurtasuneko eskumenak dituzten organoek izanen dute, arau-haustearen arrazoia gehiegizko zama denean izan ezik".

Hala ere, Neurri Fiskal, Administratibo eta Gizarte Mailakoei buruzko abenduaren 29ko 55/1999 Legeak Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legeko 146. artikuluko 1. idatz-zatia aldatu du; testua honela geratu da: "1. Lege honetan aurreikusitako zehapenak ezartzeko eskumena legez edo arauz eskumen hori eratxikita duten organoek dute. Salatutako arau-haustea gidatze-aldia zilegi dena baino %50etik gora luzeagoa izatea bada, edo legez ezarritako atsedenaldiak %50etik gora murriztea, jokabidea ausarkeriatzat hartuko da eta, hori dela eta erantzukizuna izan dezakeela ahaztu gabe, erruduntasun-testigantza trafikoaren antolamenduko eta bide segurtasuneko eskumenak dituzten organoei bidaliko zaie."

Horrenbestez, arau horrek ekarri duen aldaketaren ondoren, salatutakoa zehatzeko eskumena garraioen arloko organo eskudunek dute. Hala, bada, Nafarroako Foru Komunitatean Garraio Ikuskatzailetzak instruitzen ditu garraioaren arloko zehapen espedienteak eta Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak ebazten ditu espediente administratiboak, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Prozedura Administratiboari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu duen 4/1999 Legea (IX. tituluan zehatzeko ahalmena erabiltzeko debekua ezabatu du) eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren urriaren 7ko 3912/99 Foru Agindua (bere eskumenak zuzendari nagusiei eskuordetu dizkie) direla bide. Hain zuzen ere, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiari eskuordetu dio espediente administratiboak ebazteko eskumena, ondoko kasuetan izan ezik: merkatugaien garraioa, eskatu ahalako garraio pribatua (bidaiariena, autubusean) eta erabilera bereziko garraio erregularra.

Ildo honetan joan da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzi Sailak 2003ko apirilaren 24an emandako epaia. Hain zuzen ere, hauxe dio epai horren 2. idatz-zatiak. "Aipatu manuak dioena zuzen intepretatuz gero, argi dago bi erantzukizun daudela: garraioari dagokiona eta trafikoari dagokiona ("... hori dela eta erantzukizuna izan dezakeela ahaztu gabe, erruduntasun-testigantza trafikoaren antolamenduko eta bide segurtasuneko eskumenak dituzten organoei bidaliko zaie..."); bakoitza prozedura baten bidez ebazten da eta bakoitzari bere zehapena dagokio, kasuan kasuko arautegia aplikatuz, garraioen arlokoa edo trafikoaren arlokoa; eta horrek badu bere arrazoia, gerta bailiteke egitate batean bhi erantzule egotea, bata garraioaren arlokoa eta bestea trafikoaren arlokoa, eta horrelako kasuetan bi prozedura abiarazi behar dira, zein bere arautegiari lotuta eta arloko agintaritza eskudunaren menpean, arautegiok ondasun juridiko desberdinak babesten baituzte. 3. Horregatik, garraioan zebilen ibilgailuaren jabeari, garraiorako baimen administratibo baten titular denari, garraioen arloko eskumenak dituen agintaritzak ezarri dio garraioaren arloko arau-hausteari dagokion zehapena".

3. Azpimarratu behar da ezen, jurisprudentziak behin eta berriz adierazi duenez, ez dela aski egitate tipikoa izatea, errua ere behar dela arau-hauste administratiboa egin dela uste izateko.

Alabaina, aski da gutxieneko graduko errua izatea, hau da, axolagabekeria hutsa edo ez-betetze hutsa. Errekurtso honetan aztergai den egitatean bada horrelako errurik.

Izan ere, Zehapen Zuzenbide Administratiboaren esparruan erruduntasuna aztertzeko orduan, kontuan izan behar da erantzukizuna ez dela aztertu behar ezagupenaren ikuspegitik soilik, baizik eta eska daitekeen zintzotasunarenetik. Ezin da kasuz kasu zehaztu egilea arau-haustearen jakitun ote zen, bai ordea, jakin beharra zuen ala ez; horretarako kontuan hartu behar dira haren inguruabar pertsonalak, kultura maila, bizi den ingurunea, arau-haustearekiko hurbiltasun gradua eta, batez ere, lanbidea.

Hori guztia aztertzeaz gain, fede onez jardun duen ala ez begiratu behar da. Bistan denez, ez zaio zehapenik ezarri behar fede onez jardun duenari.

Fede onaren aintzatespena, berriz, ahuldurik geratzen da begiraletza-betebehar berariazko bat dagoenean, arau-hauslearen lanbidetik sortua, adibidez.

Hala, orokorki, lanbide batean aritzen denak bere gain hartu behar ditu betebehar berezi batzuk, baita Administrazioarekiko eta hirugarrenekiko erantzukizun zehatzak ere.

Kasu zehatz honetan salatua lanbidez garraiolaria da eta, ondorioz, aurreko paragrafoan azaldu denaren arabera, ez da bidezkoa arau-haustea oharkabean egin zuelako alegazioa, errekurtsogilearen erantzukizuna arintzeko. Izan ere, errekurtsogileak, garraiolaria denez, ibilgailuen kontrol-elementuei buruzko arauak bete behar ditu, eta behar adinako arretaz bete ere.

4. Errekurtsogileak ukatu egin ditu gertaerak.

Ildo horretan gogorarazi behar da, auzitegien interpretazioari jarraituz, errugabetasun ustea deuseztatu egiten dela Agintaritzaren agenteek egindako salaketaren bidez, non eta ez den salaketak jasotzen duenaren kontrakoa frogatzen, eta, hori, noski, salatutako egintzak ukatu edo kontraesaten dituenari dagokio. Eta egia benetakoa beste hau da: agenteak bere salaketa-orriaren bidez eman zituela salatutako egintzari buruzko frogabide guztiak.

Ildo beretik doa irailaren 14ko Epaian Auzitegi Gorenak adierazi zuena: "gertaera bati buruzko salaketa zerbitzuaren ardura duen agintaritzaren agente batek egiten duenean, administrazio organoen eta haien agenteen egiteko guztietan egiazkotasun eta legezkotasun ustea dago, eta printzipio hori bete eta defendatu egin behar da, administrazio-egintzen eraginkortasunaren funtsezko bermea delako; hala ere, errugabetasun ustearen konstituzio-printzipioaren indarrez, hori ez da arrazoia izanen agenteek egindako salaketak ukiezinak izateko, salaketak gezurtatu egin daitezkeelako kontrako froga egokien bidez...". Printzipio hori legean jaso da, hain zuzen ere Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 137.3 artikuluan: "Agintea aitortua duten funtzionarioek egiaztatutako egintzek, legeak eskatzen dituen betekizun guztiak eginda agiri publikoen bidez aurkezten badira, frogen balioa izanen dute, betiere ezertan ukatu gabe administratuek beren eskubideen edo interesen alde aurkezten ahal dituzten frogak".

Errekurtsoa jarri zaion espedientean, diagrama-diskoak baliogabetzen du errugabetasun ustea, haietan egiaztatzen baita egotzitako arau-haustea, eta berdin, isilbidez bada ere, jarritako errrekurtso-idazkiak ere, salatutako egintza ukatzen baitu modu lausoan, ezer zehatzik alegatu gabe, eta proportzionaltasun printzipioa aplika dadila eskatuz.

Aurrekoa kontuan hartuta, gogoan izan behar da Konstituzio Auzitegiak behin eta berriz adierazi duela bere doktrinan bidezko froga-bitartekoak erabiltzeko eskubideak ez duela, beti eta baldintzarik gabe, proposamen guztiak egin behar direnik esan nahi, edota ez diola gaitasuna kentzen instruktoreari eta horrek frogak bidezkoak diren ala ez erabakitzeko ahalmena duela (Konstituzio Auzitegiaren 22/1990 Epaia, otsailaren 15ekoa, besteak beste, bere bosgarren oinarri juridikoan).

Beraz, zehapen ebazpena bat dator Zuzenbidearekin, errekurtsogileak eskatutako froga egitea arrazoiak emanez ukatu du eta.

5. Beste alde batetik, zehapenei buruzko arautegian ezarritako legezkotasun printzipioa ere ez da hautsi, hauxe ezarri baita Europarko Ekonomi Elkartearen 3821/1985 Erregelamenduko 14. artikuluan: "Enpresariek homologatutako ereduko orriak eman behar dizkiete gidariei, hain zuzen ere ibilgailuan dagoen aparatuan erabil daitezkeenak". Kasu honetan gidariak salaketa-egunean ibilgailuan zituen erregistro-orriak ez zeuden homologatuta jarrita zegoen takograforako eta, beraz, arauan ezarritako egitatea gertatu da eta ondorioz tipizitatearen printzipioa bete da.

Urriaren 18ko 2242/1996 Errege Dekretuko 6. artikuluan ezarri denez, aurrean aipatu den Europako erregelamenduaren inguruan gertatzen diren arau-hausteak 16/1987 Legean eta hura garatu duen erregelamenduan ezarritakoaren arabera zehatu behar dira; beraz, horixe egin da kasu honetan. Horrebestez, 16/1987 Legeko 141.h) artikuluaren itzalpean ezarritako zehapena zehatze-prozedurari buruzko legeriarekin bat etorriz ezarri da.

6. Azkenik, errekurtsogileak esan du zehapenen arloko proportzionaltasunaren printzipioa urratu dela.

Kontuan hartu behar da salatutako egitatea Europako Ekonomi Erkidegoaren 3821/1985 Erregelamenduko 14. artikuluaren aurkako arau-haustea dela, eta baita 16/1987 Legeko 141.h) artikuluaren aurkakoa ere, eta, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legeko 143.1 artikuluan eta hura aplikatzeko Erregelamenduko 201.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, larritzat kalifikatu dela.

Horrelako arau-hausteengatik 276,47 eurotik 1.382,33 euro bitarteko isunak ezartzen dira.

Kasu honetan 300 euroko isuna ezarri da, gutxieneko tartean, hain zuzen ere; ez da, beraz, inola ere, neurriz kanpokoa.

7. Zehapenaren oinarri izan diren egitateak ez dira gezurtatu, eta horrenbestez aurkeztutako errekurtsoa ezetsi behar da eta inpugnatutako ebazpenari eutsi.

Horiek horrela, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak

ERABAKI DU:

1. Víctor Moreno jaunak, Morales I. eta Moreno S. ordezkatuz, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren maiatzaren 14ko 3043/2003 (G.Z.P.) zehapen ebazpenaren kontra gora jotzeko jarritako errekurtsoa ezestea.

2. Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri ematea, eta interesatuari jakinaraztea erabaki honek administrazio bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako sailean, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat.

Iruñean, 2003ko abenduaren 1ean._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari eta Nafarroako Gobernuko idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Zehapen espedientearen gaineko ebazpena

Jaime Gasol Mor jaunak, Omnibus Internacional G.4., S.L., Unipersonal ordeztuz, 2003ko abuztuaren 25ean aurkeztu zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Errekurtsoan aurka egiten zaio Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren ekainaren 20eko 4375/2003 zehapen ebazpenari; horren bidez 1.380 euroko isuna ezarri zen Udaltzaingoak 2003ko otsailaren 12an Calatayadueko errepidean 6124-CDX matrikulako ibilgailuaren aurka egindako salaketaren ondorioz. Hona salaketaren zergatikoa: eskola garraioa egitea erantzukizun zibil mugagabeko asegururik izan gabe.

Egitezko aurrekariak:

1. 2003ko martxoaren 26an Omnibus Internacional G.4., S.L. Unipersonal-i jakinarazi zitzaion NA 0349/03 zehapen espedientea ireki zitzaiola Udaltzaingoak 2003ko otsailaren 12an Calatayudeko errepidean 6124-CDX ibilgailuaren aurka eginiko salaketaren ondorioz. Zergatikoa: ikasleak eramatea bidaiarien nahitaezko asegurua eduki gabe.

2. 2003ko apirilaren 14an interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 2003ko ekainaren 19an instruktoreak txostena eman zuen. Hartan adierazi zuenez, salatutako gertaera argitzeko beharrezko jarduketak egin eta interesatuak 2003ko apirilaren 14an aurkeztu zituen alegazioak aztertu ondotik, zehapena berresten zuen, kontuan izanik interesatuak bere alegazioan aurkeztu zuen fotokopiaren arabera erantzukizun zibil mugagabeko aseguruaren ordainagiria salaketaren ondokoa zela, hain zuzen ere 2003ko otsailaren 21etik maiatzaren 1era bitartekoa (salaketa 2003ko otsailaren 12 egin zen). Interesatuari ofizioa bidali zitzaion salaketa egunean ibilgailua aseguruaren babespean egon zela frogatzeko, baina uko egin dio, Posta bulegoak bidali duen gutunazalean ageri den bezala; beraz, egotzitakoak bere hartan dirau.

Geroago, ekainaren 20an, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak 4375/2003 zehapen ebazpena eman zuen; hartan bukatutzat jo zuen zehapen prozedura eta Omnibus Internacional G.4., S.L., Unipersonal-i 1.380 euroko zehapena ezarri zion.

4. 2003ko abuztuaren 25ean Jaime Gasol Mor jaunak, Omnibus Internacional G.4., S.L., Unipersonal ordeztuz, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen; bertan salaketa egunean aseguruan indarrean zegoelako ziurtagiria aurkeztu zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Ziurtagiria, Plus Ultra konpainiak emana, aztertu da eta egiaztatu da 6124 CDX matrikulako ibilgailuak erantzukizun zibil mugagabeko asegurua zuela salaketa gertatu zen egunean.

Hala ere, egun hartan asegurua indarrean egoteak arau-haustearen larritasuna arintzen badu ere, haustea egon badago, zeren 16/1987 Legeko 142.b) artikuluan ezarri baita arau-hauste arina dela ibilgailuan ez edukitzea zerbitzua emateko legez behar den ziurtagiria. Kasu honetan, ibilgailuan nahitaez eduki behar zen erantzukizun zibil mugagabeko asegurua ordaindu delako ziurtagiria; beraz, arau-hauste arina gertatu zen.

2. Aurreko atalean ezarri denaren arabera, eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legeko 143.1. artikuluan eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Erregelamenduko 201.1. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, arau-haustea arintzat jo behar da eta isuna 30 eurokoa dela ezarri da.

Horiek horrela, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak

ERABAKI DU:

1. Jaimen Gasol Mor jaunak, Omnibus Internacional G.4., S.L., Unipersonal ordeztuz, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren ekainaren 20ko 4375/2003 zehapen ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa hein batean onestea eta, ondorioz, arau-haustea arintzat jotzea eta zehapena 30 euroko isunean uztea.

2. Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri ematea, eta interesatuari jakinaraztea erabaki honek administrazio bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako sailean, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat.

Iruñean, 2003ko abenduaren 15ean._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari eta Nafarroako Gobernuko idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0405831