57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

HERRI LAN, GARRAIO ETA KOMUNIKAZIO DEPARTAMENTUA. Zehapen espedienteen ebazpenak.

Jarraian azaltzen diren garraio arloko zehapen-ebazpenen aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoetan eman diren Gobernu Erabakiak ezin izan dira jakinarazi Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten bezala. Beraz, honako honen bidez betetzen da aipatu Legearen 59.5 artikuluak xedatutakoa.

Zehapen espedientearen gaineko ebazpena

José Antonio Ibiricu de Pablo jaunak 2003ko apirilaren 16an Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren abenduaren 19ko 8272/2002 zehapen ebazpenaren aurka aurkeztu zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Ebazpen haren bidez 300 euroko isuna ezarri zitzaion enpresari Garraio Ikuskatzailetzak 2002ko martxoaren 15ean NA-3415-AZ eta NA-6467-H matrikulako ibilgailuen 2001eko urriaren 26ko diskoetan gidariaren datuak faltsutzeagatik eginiko salaketaren ondorioz; izan ere, bi ibilgailu horietan Angel Sancha jauna ageri da gidari.

Egitezko aurrekariak:

1. 2002ko irailaren 5ean, José Antonio Ibiricu de Pablo jaunari jakinarazi zitzaion NA 2874/02 zehapen espedientea ireki zitzaiola, Garraio Ikuskatzailtzeak 2002ko martxoaren 15ean eginiko salaketaren ondorioz. Salaketaren zergatikoa: gidariaren datuak faltsutzea 2001eko urriaren 26ko diagrama-diskoetan, NA-3415-AZ eta NA-6467-H ibilgailuetan, Angel Sancha jauna aldi berean biak gidatzen ari zela ageri baita.

2. 2002ko irilaren 13an interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 2002ko abenduaren 18an instruktoreak txostena eman zuen. Hartan bidezkotzat jo zuen zehapena berrestea, salatutako gertaera argitzeko behar ziren jarduketak egin ondoren eta interesatuak 2002ko irailaren 13an aurkeztutako alegazioak aztertu ondoren, eta arrazoi hau eman zuen: agenteak bildu zituen diagrama-diskoak (interesatuari haien kopia igorri zitzaion salaketaren jakinarazpenarekin batera) irakurri eta gero argi dago pertsona bera ageri dela bi ibilgailuen gidari aldi berean. Salatuak akatsa gertatu zela adierazi zuen, eta instruktoreak erantzun zion Europako Erkidegoaren 3821/1985 Erregelamenduko 13. artikuluaren arabera takografoa eta haren elementuak behar bezala erabili behar direla. Hori ez betetzea arau-hauste larria da; mota horren barnean gutxienekoa proposatu da eta gero Garraio eta Telekomunikazio Zuzendari Nagusiak 8272/2002 Zehapen Ebazpena eman zuen abenduaren 19an eta beraren bidez amaitutzat jo zen zehapen prozedura eta José Antonio Ibiricu de Pablo jaunari 300 euroko zehapena ezarri zitzaion.

4. 2003ko apirilaren 16an José Antonio Ibiricu de Pablo jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen. Hartan adierazi zuen legeak ezarritako sei hilabeteko epea iragan zela eta ondorioz prozedura iraungita zegoela, ebazpen proposamena ez zitzaiola jakinarazi eta ez zela bete Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legeko 143. artikuluan xedatutakoa, zehapena tipifikatutako inguruabar astungarririk ez zegoela kontuan hartu gabe ezarri baitzen; gainera gertaerak ukatu zituen eta adierazi zuen froga bakarra salaketa zela eta hura ez zela berretsi.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Errekurtsogileak adierazi du prozedura iraungi dela, legez ezarritako sei hilabeteko epea iragan delako.

Garraio arloko arau-hausteei aplikagarri zaien prozedura, aurrean dugun kasua hain zuzen ere, irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak onetsi zuen Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduak arautzen du, laugarren kapituluan zehazki; gero, abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak aldatu zuen osorik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeari egokitzeko.

Erregelamendu horrek ez du aukerarik ematen, trafikoaren arloko zehapen prozedura arautzen duenak bezala, salaketarekin espedienteari hasiera emateko; aitzitik, espedientearen hasiera geroratu egiten du, eta prozeduraren instruktoreari agintzen dio interesatuari gertaerak jakinaraz diezazkiola, bere burua defendatzeko behar duen informazio guztia erantsiz, eta hamabost eguneko epea eman diezaiola alegazioak aurkezteko eta frogak aurkeztu edo proposatzeko.

Aztergai dugun kasuan 2002ko abuztuaren 23an erabaki zen espedientea hastea, egun horretan ireki baitzen zehapen espedientea, eta zehapen ebazpena jakinarazteko lehen saioa 2003ko urtarrilaren 22an egin zen. Prozedurek iraun dezaketen epea bukatu aurretik jakinarazpenak egiteko betebeharra betetzat emateko bakarrik, 30/1992 Legeko 58.4 artikuluaren arabera, aski da jakinarazpenean gutxienez ere ebazpenaren testu osoa jasotzea eta jakinarazpen saioa behar bezala egiaztatzea. Beraz, ez da gertatu errekurtsogileak alegatutako iraungipena, ez baita iragan legez ezarritako 6 hilabeteko epea.

Horren haritik aipagarria da, beste askoren artean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Sailak 2003ko apirilaren 11n emandako epaia. Honela dio: "Argudioa ezin da onartu, zeren 30/1992 Legeko 58.4 artikuluak ezartzen baitu, prozedurek iraun dezaketen epea bukatu aurretik jakinarazpenak egiteko betebeharra betetzat emateko bakarrik, hau da, iraungipenari dagokionez, aski dela jakinarazpen saioa behar bezala egiaztatzea. Espedientean ageri denez, 2002ko ekainaren 21ean lehen saioa egin zen zehapen-ebazpena jakinarazteko eta egun horretan eten zen iraungipen epea".

2. Ebazpen jakinarazpena ez dela jakinarazi.

Esan beharra dago garraio arloko arau-hausteei aplikagarri zaien prozedura, aurrean dugun kasua hain zuzen ere, irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak onetsi zuen Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduak arautzen duela, laugarren kapituluan zehazki; gero, abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak aldatu zuen osorik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeari egokitzeko.

Erregelamendu horrek, 212. artikuluan dio, prozeduraren instrukzioa bukatu eta interesatuari entzunaldia emanik, salbu eta 30/1992 Lege horrexetako 84. artikuluarekin bat beharrezkoa ez bada, dagokion organoak ebazpen proposamena igorriko diola zehatzeko eskumena duen organoari.

Beraz, arau horrekin bat, ebazpen proposamena ez zaio interesatuari igorri behar, entzunaldiaren ondoko tramitea baita hori; eta entzunaldiak, bestalde, ez du eskatzen kasu honetan tramite berariazkorik, interesatuak osorik ezagutzen baitzuen instruitutako espedientearen edukia, baita zehapen proposamena ere, gero inpugnatutako ebazpenak berretsia.

Bide horretatik jotzen du 1999ko ekainaren 22ko epaian Auzitegi Gorenak, honela baitio: "1999ko maiatzaren 25eko eta 26ko epaietan, Sail honek, honen antzeko kasuetan, hurrengoa ebatzi du: esan daiteke salaketari buruz informatua izateko eskubidea, Konstituzioaren 24.2 artikuluan oinarrizko eskubide gisa bermatuta dagoena, zehatzeko administrazio prozeduran, ebazpen proposamena jakinaraziz bete ohi dela normalean; izan ere, ebazpenean jasota dago interesatuari egozten zaion erantzukizunari buruzko iritzi-adierazpen zehatza, gutxienez ere ondokoak azaltzen dituena: antzeman den jokaera arau-hauslearen definizioa eta hari dagokion arau-hauste mota, eta ondorioz ezarri beharreko zigorra. Aparteko kasuetan, ordea, tramite horrek ez du zertan nahitaezkoa izan, aipaturiko oinarrizko eskubidea betetzearen ikuspuntutik, aurreko tramite batean iritzi-adierazpen zehatza jakinarazi baldin bazen."

Oraingoan, lehen esan dugunez, salaketa jakinarazi egin da, eta aipatu egin dira Administrazioak arau-haustea sailkatzeko oinarritzat hartu dituen manuak; errekurtsogileak sailkapenari buruz egokitzat jotzen zituen alegazioak egiteko aukera izan du eta egin ere egin ditu alegazioak, legez ezarritako epean, baina alegaziook ez dute ezertan ere aldarazi hasierako salaketaren edukia. Ez da beharrezkoa izan jarduketa gehiago egitea, ezta interesatua entzutea ere, jarduketa horien balizko baloraziorako.

3. Ez da bete Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legeko 143. artikuluan xedatutakoa, zehapena tipifikatutako inguruabar astungarririk ez dagoela kontuan hartu gabe ezarri baita.

Kontuan hartu behar da salatutako egintza, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legeko 143.1. artikuluan eta hura aplikatzeko Erregelamenduko 201.1. artikuluarekin bat, larritzat kalifikatu dela.

Horrelako arau-hausteengatik 276,47 eurotik 1.382,33 euro bitarteko isunak ezartzen dira.

Kasu honetan 300 euroko isuna ezarri da, gutxieneko tartekoa, hain zuzen ere; kontuan hartu da ez dela izan inguruabar astungarririk eta, beraz, ez da inolaz ere neurriz kanpokoa.

4. Gertaerak ukatu ditu eta adierazi du frogabide bakarra salaketa dela eta hura ez dela berretsi.

Ildo horretan gogorarazi behar da, auzitegien interpretazioari jarraituz, errugabetasun ustea deuseztatu egiten dela Agintaritzaren agenteek egindako salaketaren bidez, non eta ez den salaketak jasotzen duenaren kontrakoa frogatzen, eta, hori, noski, salatutako egintzak ukatu edo kontraesaten dituenari dagokio. Eta egia benetakoa beste hau da: agenteak bere salaketa-orriaren bidez eman zituela salatutako egintzari buruzko frogabide guztiak.

Ildo beretik doa irailaren 14ko Epaian Auzitegi Gorenak adierazi zuena: "gertaera bati buruzko salaketa zerbitzuaren ardura duen agintaritzaren agente batek egiten duenean, administrazio organoen eta haien agenteen egiteko guztietan egiazkotasun eta legezkotasun ustea dago, eta printzipio hori bete eta defendatu egin behar da, administrazio-egintzen eraginkortasunaren funtsezko bermea delako; hala ere, errugabetasun ustearen konstituzio-printzipioaren indarrez, hori ez da arrazoia izanen agenteek egindako salaketak ukiezinak izateko, salaketak gezurtatu egin daitezkeelako kontrako froga egokien bidez...". Printzipio hori legean jaso da, hain zuzen ere Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 137.3 artikuluan: "Agintea aitortua duten funtzionarioek egiaztatutako egintzek, legeak eskatzen dituen betekizun guztiak eginda agiri publikoen bidez aurkezten badira, frogen balioa izanen dute, betiere ezertan ukatu gabe administratuek beren eskubideen edo interesen alde aurkezten ahal dituzten frogak".

Errekurtsoa jarri zaion espedientean, diagrama-diskoek baliogabetzen dute errugabetasun ustea, haietan egiaztatzen baita egotzitako arau-haustea, eta berdin, isilbidez bada ere, jarritako errrekurtso-idazkiak ere, salatutako egintza ukatzen baitu modu lausoan, ezer zehatzik alegatu gabe, eta proportzionaltasun printzipioa aplika dadila eskatuz.

Agenteak salaketa berretsi ez duela eta, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 211. artikuluaren arabera, Nafarroako Auzitegi Nagusiak 1996. urteko 53, 54 eta 55. epaietan ulertu duen moduan, agente salatzaileari txostena eskatu behar zaio baldin eta txosten hori beharrezkoa bada gertaerak frogatzeko, baina kasu honetan ez da beharrezkoa izan, egotzitako arau-haustea erregistro-orrietan frogatu baita, bi ibilgailuetan gidari bera ageri da eta aldi berean.

5. Zehapenaren oinarri izan diren egitateak ez dira gezurtatu, eta horrenbestez aurkeztutako errekurtsoa ezetsi behar da eta inpugnatutako ebazpenari eutsi.

Horiek horrela, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak

ERABAKI DU:

1. José Antonio Ibiricu de Pablo jaunak Garraio eta Komunikazio zuzendari nagusiaren abenduaren 19ko 8272/2002 zehapen-ebazpenaren aurka gora jotzeko jarri duen errekurtsoa ezestea.

2. Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri ematea, eta interesatuari jakinaraztea erabaki honek administrazio bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal duela Administrazioarekiko Auzietarako Iruñeko Epaitegian bi hileko epean erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, indarrean dauden legezko xedapenen arabera.

Iruñean, 2004ko otsailaren 23an._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari eta Nafarroako Gobernuko idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Zehapen espedientearen gaineko ebazpena

Félix Gastón Arrastia jaunak, Autocares Félix Gastón, S.L. ordezkatuz, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren otsailaren 14ko 862/2003 Zehapen Ebazpenaren aurka 2003ko maiatzaren 20an jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Ebazpen horren bidez 300 euroko isuna ezarri zen, Garraio Ikuskatzailetzak 2002ko martxoaren 8an NA-4208-AZ matrikulako ibilgailuaren aurka eginiko salaketaren ondorioz. Salaketaren zergatikoa: NA-4208-AZ matrikulako ibilgailuaren 2001eko azaroaren 20ko diagrama-diskoa Ikuskatzailetzari ez aurkezteagatik eta, ondorioz, 358 kilometro ez justifikatzeagatik.

Egitezko aurrekariak:

1. 2002ko azaroaren 22an Autocares Félix Gastón, S.L.ri jakinarazi zitzaion NA 3182/02 zehapen espedientea ireki zitzaiola, Garraio Ikuskatzailetzak 2002ko martxoaren 8an NA-4208-AZ matrikulako ibilgailuaren aurka eginiko salaketaren ondorioz. Salaketaren zergatikoa: NA-4208-AZ matrikulako ibilgailuaren 2001eko azaroaren 20ko diagrama-diskoa Ikuskatzailetzari ez aurkeztea eta, ondorioz, 358 kilometro ez justifikatzea.

2. 2002ko abenduaren 13an interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 2003ko otsailaren 12an instruktoreak txostena eman zuen. Hartan adierazi zuenez, salatutako gertaera argitzeko beharrezko jarduketak eginda, eta, halaber, interesatuak 2002ko abenduaren 13an aurkeztu zituen alegazioak aztertu ondotik, bidezkoa zen zehapena berrestea, ondokoak kontuan izanik: salatutako egintza nahikoa egiaztaturik geratu zen agenteak atzemandako diagrama-diskoak aztertuta (haien kopiak bidali zitzaizkion interesatuari); izan ere, 356 kilometro justifikatu gabe daude, ez baitira diskoetan ageri, eta ibilitako distantziaren lerroa eten egiten da disko batetik bestera. Disko horiek dira arau-haustearen frogarik sinesgarriena eta interesatuak ez du salaketa gezurtatu, ez baitu aurkeztu falta diren kilometroak justifikatzeko diskorik eta horrela Administrazioari gidatze aldiak eta atsedenaldiak egiaztatzea eragotzi baitio. Ez da bidezkotzat jotzen proposatu den froga egitea, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 137.4. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta zehapena egindako arau-haustearen eta arabera eta diskoa ez dela aurkeztu kontuan izanda graduatu da.

Geroago, urtarrilaren 14an, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak 862/2003 zehapen-ebazpena eman zuen; hartan bukatutzat jo zuen zehapen prozedura eta Autocares Félix Gastón, S.L.ri 300 euroko zehapena ezarri zion.

4. 2003ko maiatzaren 20an Félix Gastón Arrastia jaunak, Autocares Félix Gastón, S.L.ren ordezkari gisa, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen. Hartan hauxe guztia adierazi zuen: Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legeko 145. artikuluan eta haren Erregelamenduko 203. artikuluan ezarritako hiru hilabeteko preskripzio epea amaitu zela; legez ezarritako epea amaitu eta iraungipena gertatu zela; ebazpen proposamena ez zela jakinarazi ; ez dela bete Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legeko 143. artikuluan xedatutakoa, ez baitago inguruabar astungarririk. Gainera gertaerak ukatu ditu eta adierazi du agenteak ez zaizkiola eman eskatutako diskoak. Ez dira egin eskatutako frogak, ez da eman ukatzeko arrazoirik eta ondorioz ezin aurkeztu izan du alegaziorik.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Errekurtsogileak adierazi du iragana dela hiru hilabeteko preskripzio epea, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legeko 145. artikuluan eta haren Erregelamenduko 203. artikuluan ezarritakoa.

Neurri Fiskal, Administratibo de Gizarte arlokoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Foru Legeko XI. xedapen gehigarriak indargabetu egin du Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legeko 145. artikulua, eta ezarri du ezen, lurreko garraioa arautzen duen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatu, Administrazio Publikoen Arubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako epe eta baldintzetan preskribatuko direla, non eta arau-hauste arinak ez diren; izan ere, kasu horretan preskripzio-epea urtebetekoa izanen baita.

Ildo horretatik Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzietarako Sailak ezarri du, 1997ko urtarrilaren 20ko epaian (zuzenbideko oinarrietako lehena eta hirugarrena), 16/1987 Legeko 145. artikulua isilbidez baliogabetu zuela Neurri Fiskal, Adiministratibo eta Gizarte arlokoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Foru Legeko XI. xedapen gehigarriak; izan ere, haren arabera: "Lurreko garraioa arautzen duen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatu, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako epe eta baldintzetan preskribatuko dira, non eta arau-hauste arinak ez diren; izan ere, kasu horretan preskripzio-epea urtebetekoa izanen baita". Beraz, 30/1992 Legera bidaltzen du, hain zuzen ere abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak gauza bera egiten baitzuen: Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduko 203. artikulua aldatu eta 2. idatz-zatiari honako testu hau eman: "Arau-hauste eta zehapenak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 132. artikuluan ezarritakoaren arabera preskribatuko dira, eta Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legeak ezarritako epeetan".

Ildo beretik jo du Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Sailak 2001eko irailaren 28an emandako epaian. "Baina preskripzio epea ez da hiru hilabetekoa, urtebetekoa baizik; izan ere, ulertu beharra dago 16/1987 Legearen 145.1 artikulua isilbidez indargabeturik dagoela, 42/1994 Legearen 11. xedapen gehigarriaren ondorioz; azken horren arabera, lurreko garraioei buruzko legeetako arau-hauste eta zehapenak 30/1992 Legean ezarritako epe eta baldintzetan preskribatuko dira, salbu eta arau-hauste arinak direnean: halakoetan, preskripzio epea urtebetekoa izanen da (Auzitegi Gorenaren 1997ko urtarrilaren 20ko Epaia).

Interpretazio horixe da Sailak erabili izan duena 1035/97 errekurtsoari buruz 2000ko ekainaren 26an emaniko epaiaz gero; izan ere, lehenagoko epaietan, errekurtsogileak aipatu dituen horietan, besteak beste, 16/1987 Legearen 145.1 artikuluaren indarrari eutsi baitzion, arestian aipaturiko xedapen gehigarria ordurako indarrean egon arren."

Beraz, ez da hiru hilabeteko epea aplikatu behar, bi urtekoa baino, eta epe hori ez da iragan aztergai dugun prozeduran.

1211/1990 Errege Dekretuak onetsi zuen Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduko 203. artikuluaren egungo idazkuntzari dagokionez, garraioen arloko zenbait prozedura azaroaren 26ko 30/1992 Legeari egokitu zizkion abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak aldatu eta gero, hau dio artikulu horrek:

"Ez da inolako zehapenik ezarriko Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen aginduen urratzeengatik, honako kapitulu honetako arauak betez izapidatutako prozeduraren indarrez baizik.

Arau-hauste eta zehapenek Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 132. artikuluan ezarritakoaren arabera preskribatuko dute, eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legeak ezarritako epeetan."

Artikulu horrek, beraz, jada ez du aipatzen prozesuko tramiteen artean denbora iragatearen ondoriozko preskripziorik.

2. Iraungipena gertatu da, legez ezarritako sei hilabeteko epea iragan delako.

Garraio arloko arau-hausteei aplikagarri zaien prozedura, aurrean dugun kasua hain zuzen ere, irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak onetsi zuen Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduak arautzen du, laugarren kapituluan zehazki; gero, abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak aldatu zuen osorik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeari egokitzeko.

Erregelamendu horrek ez du aukerarik ematen, trafikoaren arloko zehapen prozedura arautzen duenak bezala, salaketarekin espedienteari hasiera emateko; aitzitik, espedientearen hasiera geroratu egiten du, eta prozeduraren instruktoreari agintzen dio interesatuari gertaerak jakinaraz diezazkiola, bere burua defendatzeko behar duen informazio guztia erantsiz, eta hamabost eguneko epea eman diezaiola alegazioak aurkezteko eta frogak aurkeztu edo proposatzeko.

Aztergai dugun kasuan 2002ko irailaren 11n erabaki zen espedientea hastea, egun horretan ireki baitzen zehapen espedientea, eta zehapen ebazpena jakinarazteko lehen saioa 2003ko otsailaren 25ean egin zen. Prozedurek iraun dezaketen epea bukatu aurretik jakinarazpenak egiteko betebeharra betetzat emateko bakarrik, 30/1992 Legeko 58.4. artikuluaren arabera, aski da jakinarazpenean gutxienez ere ebazpenaren testu osoa jasotzea eta jakinarazpen saioa behar bezala egiaztatzea. Beraz, ez da gertatu errekurtsogileak alegatutako iraungipena, ez baita iragan legez ezarritako 6 hilabeteko epea.

Horren haritik aipagarria da, beste askoren artean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Sailak 2003ko apirilaren 11n emandako epaia. Honela dio: "Argudioa ezin da onartu, zeren 30/1992 Legeko 58.4 artikuluak ezartzen baitu, prozedurek iraun dezaketen epea bukatu aurretik jakinarazpenak egiteko betebeharra betetzat emateko bakarrik, hau da, iraungipenari dagokionez, aski dela jakinarazpen saioa behar bezala egiaztatzea. Espedientean ageri denez, 2002ko ekainaren 21ean lehen saioa egin zen zehapen-ebazpena jakinarazteko eta egun horretan eten zen iraungipen epea".

3. Espedientearen tramitazioan ebazpen-proposamena ez da jakinarazi.

Esan beharra dago garraio arloko arau-hausteei aplikagarri zaien prozedura, aurrean dugun kasua hain zuzen ere, irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak onetsi zuen Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduak arautzen duela, laugarren kapituluan zehazki; gero, abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak aldatu zuen osorik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeari egokitzeko.

Erregelamendu horrek, 212. artikuluan dio, prozeduraren instrukzioa bukatu eta interesatuari entzunaldia emanik, salbu eta 30/1992 Lege horrexetako 84. artikuluarekin bat beharrezkoa ez bada, dagokion organoak ebazpen proposamena igorriko diola zehatzeko eskumena duen organoari.

Beraz, arau horrekin bat, ebazpen proposamena ez zaio interesatuari igorri behar, entzunaldiaren ondoko tramitea baita hori; eta entzunaldiak, bestalde, ez du eskatzen kasu honetan tramite berariazkorik, interesatuak osorik ezagutzen baitzuen instruitutako espedientearen edukia, baita zehapen proposamena ere, gero inpugnatutako ebazpenak berretsia.

Bide horretatik jotzen du 1999ko ekainaren 22ko epaian Auzitegi Gorenak, honela baitio: "1999ko maiatzaren 25eko eta 26ko epaietan, Sail honek, honen antzeko kasuetan, hurrengoa ebatzi du: esan daiteke salaketari buruz informatua izateko eskubidea, Konstituzioaren 24.2 artikuluan oinarrizko eskubide gisa bermatuta dagoena, zehatzeko administrazio prozeduran, ebazpen proposamena jakinaraziz bete ohi dela normalean; izan ere, ebazpenean jasota dago interesatuari egozten zaion erantzukizunari buruzko iritzi-adierazpen zehatza, gutxienez ere ondokoak azaltzen dituena: antzeman den jokaera arau-hauslearen definizioa eta hari dagokion arau-hauste mota, eta ondorioz ezarri beharreko zigorra. Aparteko kasuetan, ordea, tramite horrek ez du zertan nahitaezkoa izan, aipaturiko oinarrizko eskubidea betetzearen ikuspuntutik, aurreko tramite batean iritzi-adierazpen zehatza jakinarazi baldin bazen."

Oraingoan, lehen esan dugunez, salaketa jakinarazi egin da, eta aipatu egin dira Administrazioak arau-haustea sailkatzeko oinarritzat hartu dituen manuak; errekurtsogileak sailkapenari buruz egokitzat jotzen zituen alegazioak egiteko aukera izan du eta egin ere egin ditu alegazioak, legez ezarritako epean, baina alegaziook ez dute ezertan ere aldarazi hasierako salaketaren edukia. Ez da beharrezkoa izan jarduketa gehiago egitea, ezta interesatua entzutea ere, jarduketa horien balizko baloraziorako.

4. Ez da bete Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legeko 143. artikuluan xedatutakoa, ez baitago tipifikatutako inguruabar astungarririk .

Kontuan hartu behar da salatutako egintza, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legeko 143.1. artikuluan eta hura aplikatzeko Erregelamenduko 201.1. artikuluarekin bat, larritzat kalifikatu dela.

Horrelako arau-hausteengatik 276,47 eurotik 1.382,33 euro bitarteko isunak ezartzen dira.

Kasu honetan 300 euroko isuna ezarri da, gutxieneko tartean, hain zuzen ere; ez da, beraz, inola ere, neurriz kanpokoa.

5. Gertaerak ukatu ditu eta adierazi du ez zaizkiola eman eskatutako diskoak. Ez dira egin eskatutako frogak, ez da eman ukatzeko arrazoirik eta ondorioz ezin aurkeztu izan du alegaziorik.

Ildo horretan gogorarazi behar da, auzitegien interpretazioari jarraituz, errugabetasun ustea deuseztatu egiten dela Agintaritzak (Garraio Ikuskatzailetzak) egindako salaketaren bidez, non eta ez den salaketak jasotzen duenaren kontrakoa frogatzen, eta, hori, noski, salatutako egintzak ukatu edo kontraesaten dituenari dagokio. Izan ere, ikuskatze aktarekin batera eskura ziren frogabide guztiak eman zitzaizkion.

Ildo beretik doa irailaren 14ko Epaian Auzitegi Gorenak adierazi zuena: "gertaera bati buruzko salaketa zerbitzuaren ardura duen agintaritzaren agente batek egiten duenean, administrazio organoen eta haien agenteen egiteko guztietan egiazkotasun eta legezkotasun ustea dago, eta printzipio hori bete eta defendatu egin behar da, administrazio-egintzen eraginkortasunaren funtsezko bermea delako; hala ere, errugabetasun ustearen konstituzio-printzipioaren indarrez, hori ez da arrazoia izanen agenteek egindako salaketak ukiezinak izateko, salaketak gezurtatu egin daitezkeelako kontrako froga egokien bidez...". Printzipio hori legean jaso da, hain zuzen ere Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 137.3 artikuluan: "Agintea aitortua duten funtzionarioek egiaztatutako egintzek, legeak eskatzen dituen betekizun guztiak eginda agiri publikoen bidez aurkezten badira, frogen balioa izanen dute, betiere ezertan ukatu gabe administratuek beren eskubideen edo interesen alde aurkezten ahal dituzten frogak".

Errekurtsoa jarri zaion espedientean, errugabetasun ustezkotasuna Garraio Ikuskatzailetzak dituen diagrama-diskoek baliogabetu dute, hutsunea baitago 2001eko azaroaren 20ko diskoaren amaieratik 2001eko azaroaren 23ko diskoaren hasierara bitartean: 356 kilometro ez dira ageri diskoetan eta ibilitako distantzia ez dator bat. Disko horiek dira arau-haustearen frogarik sinesgarriena eta interesatuak ez du salaketa gezurtatu, ez baitu aurkeztu falta diren kilometroak justifika ditzakeen diskorik.

Diskoak ez zaizkiola bidali ere esan du, eta horretaz hauxe aipatu behar da: 30/1992 Legeko 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatietan ezarrita dagoen bezala, posta ziurtatuaren bidez zuzenean jakinarazten saiatu ginen berariaz adierazitako egoitzan (Garraio Baimenen Erregistro Orokorrean ageri dena) baina ezinezkoa izan zen, ez baitzen egon etxean, Posta Zerbitzuak bidalitako jasoagiriaren arabera. Ondorioz ediktua jarri zen Irungo Udalaren oholean 2002ko azaroaren 15etik abenduaren 10era arte, eta 2002ko azaroaren 22an Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (141. zk.), 30/1992 Legeko 59.4. artikuluan ezarri dagoenari jarraituz. Beraz, salaketa jakinarazi da eta salatuak eskura izan ditu diskoak.

Beste alde batetik, Iruñeko Udalak salaketa berariaz adierazitako egoitzan jakinarazteko ahalegina egin zuen 2002ko azaroaren 8an eta errekurtsogileak ez zuen jakinarazpena sinatu nahi izan, ez jaso, espedientean ageri den bezala (agente jakinarazleak eta bi lekukok sinatuta dago).

Alegaziorik ezin aurkeztu eta babesik gabe izan dela eta, aipatu behar da zehapen-espedientea hasi zela jakinarazi ondoren hamabost eguneko epea eman zitzaiola alegazioak aurkezteko eta 2002ko abenduaren 13an eskubide horretaz baliatu zela; horrenbestez, ez da izan babesik gabe.

Zehapen ebazpenean ziorik azaldu ez dela dioen alegazioari dagokionez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, 138.1 artikuluan, zehapen prozedurei bukaera ematen dieten ebazpenen edukia arautzen du. Ebazpenaren zioak azaldu egin behar direla eta espedientean azaldutako arazo guztiak ebatzi behar direla dio artikulu horrek.

862/2003 zehapen ebazpena behar adina arrazoitu da eta interesatuak azaldutako arazo guztiak jorratzen ditu: gertaerak aztertzen ditu, haien inguruabar guztiak aipatu (eguna, tokia, salatutako ibilgailuaren matrikula), eta salatutako egintza nolako arau-haustea den eta zein zehapen dagokion adierazten du. Berariaz aipatzen ditu bai arau-haustea tipifikatzen duten xedapenak eta bai zehapena tipifikatzen dutenak. Errekurtsogileak aurkeztutako alegazioak aztertuta, zehapena berretsi da, salatutako egintza agenteak Garraio Ikuskatzailetzak atzemandako diagrama-diskoek frogatu baitute (haien kopiak bidali zitzaizkion interesatuari): hutsunea dago 2001eko azaroaren 20ko diskoaren amaieratik 2001eko azaroaren 23ko diskoaren hasierara bitartean: 356 kilometro ez dira ageri diskoetan eta ibilitako distantzia ez dator bat. Disko horiek dira arau-haustearen frogarik sinesgarriena eta interesatuak ez du salaketa gezurtatu, ez baitu aurkeztu falta diren kilometroak justifika ditzakeen diskorik eta horrela Administrazioari gidatze aldiak eta atsedenaldiak egiaztatzea eragotzi baitio. Ez da bidezkotzat jotzen proposatu den froga egitea, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 137.4. artikuluan ezarritakoaren arabera".

Horren ildotik, Nafarroako Auzitegi Nagusiak irailaren 12ko 53/1996 Epaian adierazitakoa gogoratuko dugu. Errekurtsogileak argudiatu zuen ezen Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak ez zituela zioak azaldu garraioen arloko arau-hausteengatiko zehapenak ezartzeko eman zituen bi foru agindutan.

Epai horretan Auzitegiak ondokoa baieztatu zuen: "Zioen azalpenik ere ez da falta, zeren bi ebazpenetan zehatz azaltzen baita, labur bada ere, arau-haustea zertan den, zein egun, ordu eta lekutan egin zen, ibilgailuaren datuak, garraiatzen ari zen zamaren eta baimendutako zamaren pisuak eta abar. Era berean, arau-haustea oso larritzat tipifikatzen duten legezko eta arauzko manuak aipatzen dira eta ezarritako zehapenen oinarri juridiko eta faktikoez nahikoa informazio ematen da, bidea emanez ebazpenen aurka egin dadin eta jurisdikzioak haiek berrikus ditzan Zuzenbideari lotzen zaizkion ala ez begiratzeko. Horregatik, zioen azalpenak betetzen ditu, funtsean, defentsarako eskubidea eta Administrazioaren egintzen kontrola bermaturik egon daitezen bete behar diren baldintza nagusiak."

Horrela bada, zehapen-ebazpenak hertsiki bete ditu salatuak urratutzat jotzen dituen manuak, ebazpen arrazoitua baita, interesatuek planteaturiko gaiak ebatzi dituena, baita frogak baloratu eta egitateak, erantzulea, egindako arau-haustea eta ezarri beharreko zehapena zehaztu ere.

6. Zehapenaren oinarri izan diren egitateak ez dira gezurtatu, eta horrenbestez aurkeztutako errekurtsoa ezetsi behar da eta inpugnatutako ebazpenari eutsi.

Horiek horrela, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak

ERABAKI DU:

1. Ezetsi egin da Felix Gastón Arrastia jaunak, Autocares Felix Gastón, S.L. ordezkatuz, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren otsailaren 14ko 862/2003 Zehapen Ebazpenaren kontra gora jotzeko jarri duen errekurtsoa.

2. Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri ematea, eta interesatuari jakinaraztea erabaki honek administrazio bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal duela Administrazioarekiko Auzietarako Iruñeko Epaitegian bi hileko epean erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, indarrean dauden legezko xedapenen arabera.

Iruñean, 2004ko otsailaren 23an._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari eta Nafarroako Gobernuko idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Zehapen espedientearen gaineko ebazpena

Félix Gastón Arrastia jaunak, Autocares Félix Gastón, S.L. ordezkatuz, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren otsailaren 14ko 863/2003 Zehapen Ebazpenaren aurka 2003ko maiatzaren 20an jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Ebazpen horren bidez 300 euroko isuna ezarri zen, Garraio Ikuskatzailetzak 2002ko martxoaren 8an NA-3461-AH matrikulako ibilgailuaren aurka eginiko salaketaren ondorioz. Salaketaren zergatikoa: NA-3461-AH matrikulako ibilgailuaren 2001eko azaroaren 10eko diagrama-diskoa Ikuskatzailetzari ez aurkeztea eta, ondorioz, 173 kilometro ez justifikatzea.

Egitezko aurrekariak:

1. 2002ko azaroaren 22an Autocares Félix Gastón, S.L.ri jakinarazi zitzaion NA 3183/02 zehapen espedientea ireki zitzaiola, Garraio Ikuskatzailetzak 2002ko martxoaren 8an NA-3461-AH matrikulako ibilgailuaren aurka eginiko salaketaren ondorioz. Salaketaren zergatikoa: NA-3461-AH matrikulako ibilgailuaren 2001eko azaroaren 10eko diagrama-diskoa Ikuskatzailetzari ez aurkeztea eta, ondorioz, 173 kilometro ez justifikatzea. Diagrama diskoen kopia erantsi da.

2. 2002ko abenduaren 13an interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 2003ko otsailaren 12an instruktoreak txostena eman zuen. Hartan adierazi zuenez, salatutako gertaera argitzeko beharrezko jarduketak eginda, eta, halaber, interesatuak 2002ko abenduaren 13an aurkeztu zituen alegazioak aztertu ondotik, bidezkoa zen zehapena berrestea, ondokoak kontuan izanik: salatutako egintza nahikoa egiaztaturik geratu zen agenteak atzemandako diagrama-diskoak aztertuta (haien kopiak bidali zitzaizkion interesatuari); izan ere, 2001eko azaroaren 9ko diskoaren amaieratik 2001eko azaroaren 11ko diskoaren hasierara bitartean 173 kilometro justifikatu gabe daude, ez baitira diskoetan ageri, eta ibilitako distantziaren lerroa eten egiten da disko batetik bestera. Disko horiek dira arau-haustearen frogarik sinesgarriena eta interesatuak ez du salaketa gezurtatu, ez baitu aurkeztu falta diren kilometroak justifikatzeko diskorik eta horrela Administrazioari gidatze aldiak eta atsedenaldiak egiaztatzea eragotzi baitio. Ez da bidezkotzat jotzen proposatu den froga egitea, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 137.4. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta zehapena egindako arau-haustearen eta arabera eta diskoa ez dela aurkeztu kontuan izanda graduatu da.

Geroago, urtarrilaren 14an, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak 863/2003 zehapen-ebazpena eman zuen; hartan bukatutzat jo zuen zehapen prozedura eta Autocares Félix Gastón, S.L.ri 300 euroko zehapena ezarri zion.

4. 2003ko maiatzaren 20an Félix Gastón Arrastia jaunak, Autocares Félix Gastón, S.L. ordezkatuz, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen. Bertan adierazi zuen iragana zela legezko preskripzio epea, hiru hilabetekoa, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legeko 145. artikuluan eta haren Erregelamenduko 203. artikuluan ezarritakoa. Halaber, adierazi zuen legez ezarritako sei hilabeteko epea iragan zela eta salaketa iraungita zegoela, espedientearen tramitazioan ez zitzaiola jakinarazi ebapen proposamena eta ez dela bete Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legeko 143. artikuluan xedatutakoa, ez baitago inguruabar astungarririk. Gainera, gertaerak ukatu zituen eta adierazi zuen ez zitzaizkiola eman eskatutako diskoak. Orobat, esan zuen ez direla egin eskatutako frogak, ez zaiola azaldu ukatzeko arrazoirik eta, ondorioz, ezin aurkeztu izan zuela alegaziorik.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Errekurtsogileak adierazi du iragana dela hiru hilabeteko preskripzio epea, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legeko 145. artikuluan eta haren Erregelamenduko 203. artikuluan ezarritakoa.

Neurri Fiskal, Administratibo de Gizarte arlokoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Foru Legeko XI. xedapen gehigarriak indargabetu egin du Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legeko 145. artikulua, eta ezarri du ezen, lurreko garraioa arautzen duen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatu, Administrazio Publikoen Arubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako epe eta baldintzetan preskribatuko direla, non eta arau-hauste arinak ez diren; izan ere, kasu horretan preskripzio-epea urtebetekoa izanen baita.

Ildo horretatik Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzietarako Sailak ezarri du, 1997ko urtarrilaren 20ko epaian (zuzenbideko oinarrietako lehena eta hirugarrena), 16/1987 Legeko 145. artikulua isilbidez baliogabetu zuela Neurri Fiskal, Adiministratibo eta Gizarte arlokoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Foru Legeko XI. xedapen gehigarriak; izan ere, haren arabera: "Lurreko garraioa arautzen duen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatu, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako epe eta baldintzetan preskribatuko dira, non eta arau-hauste arinak ez diren; izan ere, kasu horretan preskripzio-epea urtebetekoa izanen baita". Beraz, 30/1992 Legera bidaltzen du, hain zuzen ere abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak gauza bera egiten baitzuen: Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduko 203. artikulua aldatu eta 2. idatz-zatiari honako testu hau eman: "Arau-hauste eta zehapenak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 132. artikuluan ezarritakoaren arabera preskribatuko dira, eta Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legeak ezarritako epeetan".

Ildo beretik jo du Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Sailak 2001eko irailaren 28an emandako epaian. "Baina preskripzio epea ez da hiru hilabetekoa, urtebetekoa baizik; izan ere, ulertu beharra dago 16/1987 Legearen 145.1 artikulua isilbidez indargabeturik dagoela, 42/1994 Legearen 11. xedapen gehigarriaren ondorioz; azken horren arabera, lurreko garraioei buruzko legeetako arau-hauste eta zehapenak 30/1992 Legean ezarritako epe eta baldintzetan preskribatuko dira, salbu eta arau-hauste arinak direnean: halakoetan, preskripzio epea urtebetekoa izanen da (Auzitegi Gorenaren 1997ko urtarrilaren 20ko Epaia).

Interpretazio horixe da Sailak erabili izan duena 1035/97 errekurtsoari buruz 2000ko ekainaren 26an emaniko epaiaz gero; izan ere, lehenagoko epaietan, errekurtsogileak aipatu dituen horietan, besteak beste, 16/1987 Legearen 145.1 artikuluaren indarrari eutsi baitzion, arestian aipaturiko xedapen gehigarria ordurako indarrean egon arren."

Beraz, ez da hiru hilabeteko epea aplikatu behar, bi urtekoa baino, eta epe hori ez da iragan aztergai dugun prozeduran.

1211/1990 Errege Dekretuak onetsi zuen Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduko 203. artikuluaren egungo idazkuntzari dagokionez, garraioen arloko zenbait prozedura azaroaren 26ko 30/1992 Legeari egokitu zizkion abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak aldatu eta gero, hau dio artikulu horrek:

"Ez da inolako zehapenik ezarriko Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen aginduen urratzeengatik, honako kapitulu honetako arauak betez izapidatutako prozeduraren indarrez baizik.

Arau-hauste eta zehapenek Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 132. artikuluan ezarritakoaren arabera preskribatuko dute, eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legeak ezarritako epeetan."

Artikulu horrek, beraz, jada ez du aipatzen prozesuko tramiteen artean denbora iragatearen ondoriozko preskripziorik.

2. Iraungipena gertatu da, legez ezarritako sei hilabeteko epea iragan delako.

Garraio arloko arau-hausteei aplikagarri zaien prozedura, aurrean dugun kasua hain zuzen ere, irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak onetsi zuen Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduak arautzen du, laugarren kapituluan zehazki; gero, abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak aldatu zuen osorik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeari egokitzeko.

Erregelamendu horrek ez du aukerarik ematen, trafikoaren arloko zehapen prozedura arautzen duenak bezala, salaketarekin espedienteari hasiera emateko; aitzitik, espedientearen hasiera geroratu egiten du, eta prozeduraren instruktoreari agintzen dio interesatuari gertaerak jakinaraz diezazkiola, bere burua defendatzeko behar duen informazio guztia erantsiz, eta hamabost eguneko epea eman diezaiola alegazioak aurkezteko eta frogak aurkeztu edo proposatzeko.

Aztergai dugun kasuan 2002ko irailaren 11n erabaki zen espedientea hastea, egun horretan ireki baitzen zehapen espedientea, eta zehapen ebazpena jakinarazteko lehen saioa 2003ko otsailaren 25ean egin zen. Prozedurek iraun dezaketen epea bukatu aurretik jakinarazpenak egiteko betebeharra betetzat emateko bakarrik, 30/1992 Legeko 58.4. artikuluaren arabera, aski da jakinarazpenean gutxienez ere ebazpenaren testu osoa jasotzea eta jakinarazpen saioa behar bezala egiaztatzea. Beraz, ez da gertatu errekurtsogileak alegatutako iraungipena, ez baita iragan legez ezarritako 6 hilabeteko epea.

Horren haritik aipagarria da, beste askoren artean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Sailak 2003ko apirilaren 11n emandako epaia. Honela dio: "Argudioa ezin da onartu, zeren 30/1992 Legeko 58.4 artikuluak ezartzen baitu, prozedurek iraun dezaketen epea bukatu aurretik jakinarazpenak egiteko betebeharra betetzat emateko bakarrik, hau da, iraungipenari dagokionez, aski dela jakinarazpen saioa behar bezala egiaztatzea. Espedientean ageri denez, 2002ko ekainaren 21ean lehen saioa egin zen zehapen-ebazpena jakinarazteko eta egun horretan eten zen iraungipen epea".

3. Espedientearen tramitazioan ebazpen-proposamena ez da jakinarazi.

Esan beharra dago garraio arloko arau-hausteei aplikagarri zaien prozedura, aurrean dugun kasua hain zuzen ere, irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak onetsi zuen Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduak arautzen duela, laugarren kapituluan zehazki; gero, abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak aldatu zuen osorik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeari egokitzeko.

Erregelamendu horrek, 212. artikuluan dio, prozeduraren instrukzioa bukatu eta interesatuari entzunaldia emanik, salbu eta 30/1992 Lege horrexetako 84. artikuluarekin bat beharrezkoa ez bada, dagokion organoak ebazpen proposamena igorriko diola zehatzeko eskumena duen organoari.

Beraz, arau horrekin bat, ebazpen proposamena ez zaio interesatuari igorri behar, entzunaldiaren ondoko tramitea baita hori; eta entzunaldiak, bestalde, ez du eskatzen kasu honetan tramite berariazkorik, interesatuak osorik ezagutzen baitzuen instruitutako espedientearen edukia, baita zehapen proposamena ere, gero inpugnatutako ebazpenak berretsia.

Bide horretatik jotzen du 1999ko ekainaren 22ko epaian Auzitegi Gorenak, honela baitio: "1999ko maiatzaren 25eko eta 26ko epaietan, Sail honek, honen antzeko kasuetan, hurrengoa ebatzi du: esan daiteke salaketari buruz informatua izateko eskubidea, Konstituzioaren 24.2 artikuluan oinarrizko eskubide gisa bermatuta dagoena, zehatzeko administrazio prozeduran, ebazpen proposamena jakinaraziz bete ohi dela normalean; izan ere, ebazpenean jasota dago interesatuari egozten zaion erantzukizunari buruzko iritzi-adierazpen zehatza, gutxienez ere ondokoak azaltzen dituena: antzeman den jokaera arau-hauslearen definizioa eta hari dagokion arau-hauste mota, eta ondorioz ezarri beharreko zigorra. Aparteko kasuetan, ordea, tramite horrek ez du zertan nahitaezkoa izan, aipaturiko oinarrizko eskubidea betetzearen ikuspuntutik, aurreko tramite batean iritzi-adierazpen zehatza jakinarazi baldin bazen."

Oraingoan, lehen esan dugunez, salaketa jakinarazi egin da, eta aipatu egin dira Administrazioak arau-haustea sailkatzeko oinarritzat hartu dituen manuak; errekurtsogileak sailkapenari buruz egokitzat jotzen zituen alegazioak egiteko aukera izan du eta egin ere egin ditu alegazioak, legez ezarritako epean, baina alegaziook ez dute ezertan ere aldarazi hasierako salaketaren edukia. Ez da beharrezkoa izan jarduketa gehiago egitea, ezta interesatua entzutea ere, jarduketa horien balizko baloraziorako.

4. Ez da bete Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legeko 143. artikuluan xedatutakoa, ez baitago tipifikatutako inguruabar astungarririk .

Kontuan hartu behar da salatutako egintza, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legeko 143.1. artikuluan eta hura aplikatzeko Erregelamenduko 201.1. artikuluarekin bat, larritzat kalifikatu dela.

Horrelako arau-hausteengatik 276,47 eurotik 1.382,33 euro bitarteko isunak ezartzen dira.

Kasu honetan 300 euroko isuna ezarri da, gutxieneko tartean, hain zuzen ere; ez da, beraz, inola ere, neurriz kanpokoa.

5. gertaerak ukatu ditu eta adierazi du agenteak ez zaizkiola eman eskatutako diskoak, ez direla egin eskatu dituen frogak, ez zaiola azaldu ukatzeko arrazoirik eta ezin aurkeztu izan duela alegaziorik.

Ildo horretan gogorarazi behar da, auzitegien interpretazioari jarraituz, errugabetasun ustea deuseztatu egiten dela Agintaritzak (Garraio Ikuskatzailetzak) egindako salaketaren bidez, non eta ez den salaketak jasotzen duenaren kontrakoa frogatzen, eta, hori, noski, salatutako egintzak ukatu edo kontraesaten dituenari dagokio. Izan ere, ikuskatze aktarekin batera eskura ziren frogabide guztiak eman zitzaizkion.

Ildo beretik doa irailaren 14ko Epaian Auzitegi Gorenak adierazi zuena: "gertaera bati buruzko salaketa zerbitzuaren ardura duen agintaritzaren agente batek egiten duenean, administrazio organoen eta haien agenteen egiteko guztietan egiazkotasun eta legezkotasun ustea dago, eta printzipio hori bete eta defendatu egin behar da, administrazio-egintzen eraginkortasunaren funtsezko bermea delako; hala ere, errugabetasun ustearen konstituzio-printzipioaren indarrez, hori ez da arrazoia izanen agenteek egindako salaketak ukiezinak izateko, salaketak gezurtatu egin daitezkeelako kontrako froga egokien bidez...". Printzipio hori legean jaso da, hain zuzen ere Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 137.3 artikuluan: "Agintea aitortua duten funtzionarioek egiaztatutako egintzek, legeak eskatzen dituen betekizun guztiak eginda agiri publikoen bidez aurkezten badira, frogen balioa izanen dute, betiere ezertan ukatu gabe administratuek beren eskubideen edo interesen alde aurkezten ahal dituzten frogak".

Errekurtsoa jarri zaion espedientean, errugabetasun ustezkotasuna Garraio Ikuskatzailetzak dituen diagrama-diskoek baliogabetu dute (interesatuari haien kopia bidali zaio), hutsunea baitago 2001eko azaroaren 9ko diskoaren amaieratik 2001eko azaroaren 11ko diskoaren hasierara bitartean: 173 kilometro ez dira ageri diskoetan eta ibilitako distantzia ez dator bat. Disko horiek dira arau-haustearen frogarik sinesgarriena eta interesatuak ez du salaketa gezurtatu, ez baitu aurkeztu falta diren kilometroak justifika ditzakeen diskorik.

Diskoak ez zaizkiola bidali ere esan du, eta horretaz hauxe aipatu behar da: 30/1992 Legeko 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatietan ezarrita dagoen bezala, posta ziurtatuaren bidez zuzenean jakinarazten saiatu ginen berariaz adierazitako egoitzan (Garraio Baimenen Erregistro Orokorrean ageri dena) baina ezinezkoa izan zen, Posta Zerbitzuak bidalitako jasoagiriaren arabera. Ondorioz ediktua jarri zen Irungo Udalaren oholean 2002ko azaroaren 15etik abenduaren 10era arte, eta 2002ko azaroaren 22an Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (141. zk.), 30/1992 Legeko 59.4. artikuluan ezarri dagoenari jarraituz. Beraz, salaketa jakinarazi da eta salatuak eskura izan ditu diskoak.

Beste alde batetik, Iruñeko Udalak salaketa berariaz adierazitako egoitzan jakinarazteko ahalegina egin zuen 2002ko azaroaren 8an eta errekurtsogileak ez zuen jakinarazpena sinatu nahi izan, ez jaso, espedientean ageri den bezala (agente jakinarazleak eta bi lekukok sinatuta dago).

Alegaziorik ezin aurkeztu eta babesik gabe izan dela eta, aipatu behar da zehapen-espedientearen ebazpenaren jakinarazpenean (aurreko paragrafoan adierazi bezala egina) hamabost eguneko epea eman zitzaiola alegazioak aurkezteko eta 2002ko abenduaren 13an eskubide horretaz baliatu zela; horrenbestez, ez da izan babesik gabe.

Zehapen ebazpenean ziorik azaldu ez dela dioen alegazioari dagokionez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, 138.1 artikuluan, zehapen prozedurei bukaera ematen dieten ebazpenen edukia arautzen du. Ebazpenaren zioak azaldu egin behar direla eta espedientean azaldutako arazo guztiak ebatzi behar direla dio artikulu horrek.

863/2003 zehapen ebazpena behar adina arrazoitu da eta interesatuak azaldutako arazo guztiak jorratzen ditu: gertaerak aztertzen ditu, haien inguruabar guztiak aipatu (eguna, tokia, salatutako ibilgailuaren matrikula), eta salatutako egintza nolako arau-haustea den eta zein zehapen dagokion adierazten du. Berariaz aipatzen ditu bai arau-haustea tipifikatzen duten xedapenak eta bai zehapena tipifikatzen dutenak. Errekurtsogileak aurkeztutako alegazioak aztertuta, zehapena berretsi da, salatutako egintza agenteak Garraio Ikuskatzailetzak atzemandako diagrama-diskoek frogatu baitute (haien kopiak bidali zitzaizkion interesatuari): hutsunea dago 2001eko azaroaren 9ko diskoaren amaieratik 2001eko azaroaren 11ko diskoaren hasierara bitartean: 173 kilometro ez dira ageri diskoetan eta ibilitako distantzia ez dator bat. Disko horiek dira arau-haustearen frogarik sinesgarriena eta interesatuak ez du salaketa gezurtatu, ez baitu aurkeztu falta diren kilometroak justifika ditzakeen diskorik eta horrela Administrazioari gidatze aldiak eta atsedenaldiak egiaztatzea eragotzi baitio. Ez da bidezkotzat jotzen proposatu den froga egitea, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 137.4. artikuluan ezarritakoaren arabera".

Horren ildotik, Nafarroako Auzitegi Nagusiak irailaren 12ko 53/1996 Epaian adierazitakoa gogoratuko dugu. Errekurtsogileak argudiatu zuen ezen Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak ez zituela zioak azaldu garraioen arloko arau-hausteengatiko zehapenak ezartzeko eman zituen bi foru agindutan.

Epai horretan Auzitegiak ondokoa baieztatu zuen: "Zioen azalpenik ere ez da falta, zeren bi ebazpenetan zehatz azaltzen baita, labur bada ere, arau-haustea zertan den, zein egun, ordu eta lekutan egin zen, ibilgailuaren datuak, garraiatzen ari zen zamaren eta baimendutako zamaren pisuak eta abar. Era berean, arau-haustea oso larritzat tipifikatzen duten legezko eta arauzko manuak aipatzen dira eta ezarritako zehapenen oinarri juridiko eta faktikoez nahikoa informazio ematen da, bidea emanez ebazpenen aurka egin dadin eta jurisdikzioak haiek berrikus ditzan Zuzenbideari lotzen zaizkion ala ez begiratzeko. Horregatik, zioen azalpenak betetzen ditu, funtsean, defentsarako eskubidea eta Administrazioaren egintzen kontrola bermaturik egon daitezen bete behar diren baldintza nagusiak."

Horrela bada, zehapen-ebazpenak hertsiki bete ditu salatuak urratutzat jotzen dituen manuak, ebazpen arrazoitua baita, interesatuek planteaturiko gaiak ebatzi dituena, baita frogak baloratu eta egitateak, erantzulea, egindako arau-haustea eta ezarri beharreko zehapena zehaztu ere.

6. Zehapenaren oinarri izan diren egitateak ez dira gezurtatu, eta horrenbestez aurkeztutako errekurtsoa ezetsi behar da eta inpugnatutako ebazpenari eutsi.

Horiek horrela, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak

ERABAKI DU:

1. Ezetsi egin da Felix Gastón Arrastia jaunak, Autocares Felix Gastón, S.L. ordezkatuz, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren otsailaren 14ko 863/2003 Zehapen Ebazpenaren kontra gora jotzeko jarri duen errekurtsoa.

2. Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri ematea, eta interesatuari jakinaraztea erabaki honek administrazio bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal duela Administrazioarekiko Auzietarako Iruñeko Epaitegian bi hileko epean erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, indarrean dauden legezko xedapenen arabera.

Iruñean, 2004ko otsailaren 23an._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari eta Nafarroako Gobernuko idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Zehapen espedientearen gaineko ebazpena

Víctor Gastón jaunak, Autocares Félix Gastón, S.L. ordezkatuz, 2003ko maiatzaren 20an jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Errekurtsoan aurka egiten zaio Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren otsailaren 14ko 864/2003 Zehapen Ebazpenari; horren bidez 300 euroko isuna ezarri zen Garraio Ikuskatzailetzak 2002ko martxoaren 8an NA-4208-AZ matrikulako ibilgailuari egin zion salaketaren ondorioz. Hona salaketaren zergatikoa: NA-4208-AZ matrikulako ibilgailuaren takografoa manipulatzea. Hala ageri da 2001eko azaroaren 16ko diagrama-diskoan: ibilitako distantziaren lerroan 183 kilometro erregistratu dira eta odometroan, aldiz, 202 kilometro.

Egitezko aurrekariak:

1. 2002ko azaroaren 22an Autocares Félix Gastón, S.L.ri jakinarazi zitzaion NA 3184/02 zehapen espedientea ireki zitzaiola Garraio Ikuskatzailetzak 2002ko martxoaren 8an NA-4208-AZ matrikulako ibilgailuaren aurka eginiko salaketaren ondorioz. Salaketaren zergatikoa: aipatu ibilgailuaren takografoa manipulatzea. Hala ageri da 2001eko azaroaren 16ko diagrama-diskoan: ibilitako distantziaren lerroan 183 kilometro erregistratu dira eta odometroan, aldiz, 202 kilometro. Diskoaren kopia erantsi da.

2. 2002ko abenduaren 13an interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 2003ko otsailaren 12an instruktoreak txostena eman zuen. Hartan adierazi zuenez, salatutako gertaera argitzeko beharrezko jarduketak eginda, eta, halaber, interesatuak 2002ko abenduaren 13an aurkeztu zituen alegazioak aztertu ondotik, alegazioak zati batean baietsi dira, kontuan izanik ez dela manipulatu diagrama-diskoa, baizik eta faltsutu, diskoan erregistratutako kilometro kopurua ez baitator bat gidartiak idaztohartutakoarekin. Ez da bidezkoa proposatutako froga egitea, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 137.4. artikuluan xedatutakoari jarraituz. Zehapena arau-hausteari dagokion mailan eta arau-hauste larrietarako aurreikusitako behereneko tartean graduatu da.

Geroago, urtarrilaren 14an, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak 864/2003 zehapen-ebazpena eman zuen; hartan bukatutzat jo zuen zehapen prozedura eta Autocares Félix Gastón, S.L.ri 300 euroko zehapena ezarri zion.

4. 2003ko maiatzaren 20an Víctor Gastón jaunak, Autocares Félix Gastón, S.L. ordezkatuz, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Errekurtsogileak egin dituen beste alegazioak alde batera utzirik, errekurtso honetan ez baitute oinarri juridikorik ematen inpugnatutako ebazpena indargabetzeko, bidezkoa da aurkeztu den auzia aztertzea, hots, ez dela gertatu takografoaren manipulaziorik, diskoan erregistratutako kilometro kopuruaren eta gidariak idaztohartutako kopuruaren arteko aldea osoa txikia izanik; bada, Europarko Ekonomi Elkartearen abenduaren 20ko 3821/1985 Erregelamenduko 15. artikuluko 2. idatz-zatian hauxe ezarri da: "gidariek gidatzen duten egun guztietan bete behar dituzte erregistro-orriak, ibiligailuaz kargutzen diren unetik aurrera. Erregistro-orria ezin da kendu eguneko lansaioa amaitu baino lehen, horretarako baimena izan ezean."

Horiek horrela, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak

ERABAKI DU:

1. Víctor Gastón jaunak, Autocares Félix Gastón, S.L. ordezkatuz, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren otsailaren 14ko 864/2003 Zehapen Ebazpenaren aurka jarri duen gora jotzeko errekurtsoa baiestea, goian esandako arrazoiengatik, eta hura indargabetzea.

2. Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri ematea, eta interesatuari jakinaraztea erabaki honek administrazio bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako sailean, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat.

Iruñean, 2004ko otsailaren 23an._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari eta Nafarroako Gobernuko idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Zehapen espedientearen gaineko ebazpena

Ricardo Albizua jaunak, Autocares Albizua, S.L. ordezkatuz, 2003ko maiatzaren 9an jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Errekurtsoan aurka egiten zaio Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urtarrilaren 16ko 227/2003 Zehapen Ebazpenari; horren bidez 270 euroko isuna ezarri zen Garraio Ikuskatzailetzak 2002ko martxoaren 7an egin zion salaketaren ondorioz. Hona salaketaren zergatikoa: diagrama-diskoan nahitaezko datuak ez adieraztea: gidariaren izena, eguna, jatorria eta xedea. Gainera, matrikula ere ez zuen jarri, baina diskoa NA-8273-AC matrikulako ibilgailuarena dela ondorioztatu da.

Egitezko aurrekariak:

1. 2002ko azaroaren 18an Autocares Albizua, S.L.ri jakinarazi zitzaion NA 3199/02 zehapen espedientea ireki zitzaiola Garraio Ikuskatzailetzak 2002ko martxoaren 7an diagrama-diskoan nahitaezko datuak (gidariaren izena, eguna, jatorria eta xedea) ez adierazteagatik egindako salaketaren ondorioz. Gainera, matrikula ere ez zuen jarri, baina diskoa NA-8273-AC matrikulako ibilgailuarena dela ondorioztatu da.

2. 2002ko abenduaren 9an interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 2003ko urtarrilaren 15ean instruktoreak txostena eman zuen. Hartan, salatutako gertaera argitzeko behar ziren jarduketak egin ondoren eta interesatuak 2002ko abenduaren 9an aurkeztutako alegazioak aztertu ondoren, bidezkotzat jotzen zuen zehapena berrestea, eta honako arrazoi hauek eman zituen: espedientean ageri den diskoan ez daude idatzita nahitaez eman beharreko datuetako batzuk eta ondorioz interesatuaren ukapena baizik ez da geratzen salaketari aurre egiteko, ez baitu bere aldeko frogarik batere. Esan du ibilgailuak, linea erregular bati atxikita egonik, ez duela diskorik behar. Horrek, besterik gabe, ez dakar salbuespenik, eta gainera Garraio Zerbitzuan ez dago horren berririk. Proportzionaltasun printzipioari dagokionez, esan beharra dago printzipio hori bete dela, egin den arau-hausteari dagokion zehapena proposatu baita.

Geroago Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak urtarrilaren 16ko 227/2003 Zehapen Ebazpena eman zuen; hartan bukatutzat jo zuen zehapen prozedura eta Autocares Albizua, S.L.ri 270 euroko zehapena ezarri zion.

4. 2003ko maiatzaren 9an Ricardo Albizua jaunak, Autocares Albizua, S.L.ren ordezkari gisa, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen. Hartan hauxe guztia adierazi zuen: legez ezarritako dei hilabeteko preskripzio epea amaitu zela eta salaketa iraungita zegoela; ebazpen proposamena ez zitzaiola jakinarazi; ez zela bete Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legeko 143. artikuluan xedatutakoa, ez baitzegoen inguruabar astungarririk; salaketaren oinarri izan diren diskoak ez zitzaizkiola eman eta ondorioz ez zuela izan alegazioak aurkezterik; agenteak ez zuela salaketa berretsi.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Errekurtsogileak adierazi du prozedura iraungi dela, legez ezarritako sei hilabeteko epea iragan delako.

Garraio arloko arau-hausteei aplikagarri zaien prozedura, aurrean dugun kasua hain zuzen ere, irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak onetsi zuen Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduak arautzen du, laugarren kapituluan zehazki; gero, abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak aldatu zuen osorik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeari egokitzeko.

Erregelamendu horrek ez du aukerarik ematen, trafikoaren arloko zehapen prozedura arautzen duenak bezala, salaketarekin espedienteari hasiera emateko; aitzitik, espedientearen hasiera geroratu egiten du, eta prozeduraren instruktoreari agintzen dio interesatuari gertaerak jakinaraz diezazkiola, bere burua defendatzeko behar duen informazio guztia erantsiz, eta hamabost eguneko epea eman diezaiola alegazioak aurkezteko eta frogak aurkeztu edo proposatzeko.

Aztergai dugun kasuan 2002ko irailaren 11n erabaki zen espedientea hastea, egun horretan ireki baitzen zehapen espedientea, eta zehapen ebazpena jakinarazteko lehen saioa 2003ko otsailaren 6an egin zen. Prozedurek iraun dezaketen epea bukatu aurretik jakinarazpenak egiteko betebeharra betetzat emateko bakarrik, 30/1992 Legeko 58.4. artikuluaren arabera, aski da jakinarazpenean gutxienez ere ebazpenaren testu osoa jasotzea eta jakinarazpen saioa behar bezala egiaztatzea. Beraz, ez da gertatu errekurtsogileak alegatutako iraungipena, ez baita iragan legez ezarritako 6 hilabeteko epea.

Horren haritik aipagarria da, beste askoren artean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Sailak 2003ko apirilaren 11n emandako epaia. Honela dio: "Argudioa ezin da onartu, zeren 30/1992 Legeko 58.4 artikuluak ezartzen baitu, prozedurek iraun dezaketen epea bukatu aurretik jakinarazpenak egiteko betebeharra betetzat emateko bakarrik, hau da, iraungipenari dagokionez, aski dela jakinarazpen saioa behar bezala egiaztatzea. Espedientean ageri denez, 2002ko ekainaren 21ean lehen saioa egin zen zehapen-ebazpena jakinarazteko eta egun horretan eten zen iraungipen epea".

2. Espedientearen tramitazioan ebazpen-proposamena ez dela jakinarazi. Ebazpen proposamena ez jakinaraztea dela eta, hona zer dioen Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamendua onetsi zuen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuko 212. artikuluak: "prozeduraren instrukzioa buruturik eta interesatua entzun ondoren, non eta interesatua entzutea beharrezkoa ez den, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 84.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, hori guztia egin duen organoak ebazpen proposamena aurkeztuko dio legez edo erregelamenduz zehatzeko eskumena duen organoari, bidezko deritzon ebazpena eman dezan".

Bestalde, 30/1992 Legearen 84.4 artikuluak hau xedatzen du: "entzunaldi tramitea saihesten ahal da prozeduran ageri ez eta ebazpenean kontuan hartzen ere ez direnean interesatuak aipatutako egitateak, alegazioak eta frogak baizik".

Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Sailak, Auzitegi Gorenaren jurisprudentziarekin bat, maiz adierazi izan du tramite hori bazter uzten ahal dela defentsarako eskubidea urratu gabe, baldin eta ebazpen proposamenean karguak berretsi besterik egiten ez bada, zehapen prozedura abiarazteko egintza jakinaraztearekin batera interesatuari eskaini zitzaion entzunaldian jada kargu horiek jakinak zirelako. Betiere, interesatuak lehendik ez dakien datu berriren bat bildu bada, tramitea bete egin beharko da.

Eskuartean dugun kasuan, prozedura abiarazteko egintza errekurtsogileari jakinarazi zitzaionean, arau-haustearen eta zegokion zehapenaren sailkapena zein arau zehatzetatik atera zen adierazi zitzaion errekurtsogileari eta alegazioak egiteko epea eman zitzaion. Errekurtsogileak alegazioak egin zituen, baina ez zuten ezertan aldarazi hasierako salaketaren edukia. Ez zen beharrezkoa izan alegazioen ondorioz jarduketa gehiago egitea, ezta jarduketen baloraziorako entzunaldi gehiago egitea ere. Beraz, ez da babes gabeziarik sortu, errekurtsogileak hala izan dela alegatu arren.

3. Ez da bete Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legeko 143. artikuluan xedatutakoa, ez baitago tipifikatutako inguruabar astungarririk.

Kontuan hartu behar da errekurtsogileari egotzi zaion egitatea, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legeko 143.1. artikuluan eta Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduko 201.1. artikuluan ezarritakoarekin bat, arintzat kalifikatu dela.

Horrelako arau-hausteengatik, ohartarazpena egin edo/eta 276,47 euro arteko isuna ezartzen da.

Kasu honetan 270 euroko zehapena ezarri da, beharrezko datu batzuk falta direlako; beraz, kopurua ez da inondik ere neurriz kanpokoa.

4. Ez zaizkio bidali salaketaren oinarri izan diren diskoak eta ondorioz ez du izan alegaziorik aurkezterik.

Horretaz hauxe aipatu behar da: 30/1992 Legeko 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatietan ezarrita dagoen bezala, posta ziurtatuaren bidez zuzenean jakinarazten saiatu ginen berariaz adierazitako egoitzan (Garraio Baimenen Erregistro Orokorrean ageri dena) baina ezinezkoa izan zen, ez baitzen egon etxean, Posta Zerbitzuak bidalitako jasoagiriaren arabera. Gero Iruñeko Udalari bidali zitzaion eta hark jakinarazteko ahalegina egin zuen 2002ko azaroaren 12an, baina ez zuen nahi izan ez jaso ez sinatu, agenteak adierazi zuenez (berak eta bi lekukok sinatu zuten); gero, 2002ko azaroaren 18an, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (139. zk.), 30/1992 Legeko 59.4. artikuluan ezarri dagoenari jarraituz. Beraz, salaketa jakinarazi da eta salatuak eskura izan ditu diskoak.

Zehapen-espedientea hasteko ebazpenaren jakinarazpenean hamabost eguneko epea eman zitzaion alegazioak aurkezteko eta 2002ko abenduaren 9an eskubide horretaz baliatu zen; horrenbestez, errekurtsogileak horretaz aurkeztutako alegazioak ez du zentzurik.

5. Agente salatzaileak ez du salaketa berretsi.

Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduko 211. artikuluaren arabera, Nafarroako Auzitegi Nagusiak 1996. urteko 53., 54. eta 55. epaietan ulertu duen moduan behintzat, agente salatzaileari txostena eskatu behar zaio baldin eta txosten hori beharrezkoa bada gertaerak frogatzeko, baina kasu honetan ez da beharrezkoa, egotzitako arau-haustea behar bezala frogatu baita errekurtsogileak berak Garraio Ikuskatzailetzari aurkeztutako erregistro-orrian.

6. Zehapenaren oinarri izan diren egitateak ez dira gezurtatu, eta horrenbestez aurkeztutako errekurtsoa ezetsi behar da eta inpugnatutako ebazpenari eutsi.

Horiek horrela, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak

ERABAKI DU:

1. Ricardo Albizua jaunak, Autocares Albizua, S.L. ordezkatuz, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urtarrilaren 16ko 227/2003 Zehapen Ebazpenaren aurka gora jotzeko jarritako errekurtsoa ezestea.

2. Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri ematea, eta interesatuari jakinaraztea erabaki honek administrazio bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal duela Administrazioarekiko Auzietarako Iruñeko Epaitegian bi hileko epean erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, indarrean dauden legezko xedapenen arabera.

Iruñean, 2004ko otsailaren 23an._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari eta Nafarroako Gobernuko idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Zehapen espedientearen gaineko ebazpena

Felipe Latasa Zurbano jaunak, Autobuses Latasa, S.L. ordezkatuz, 2003ko maiatzaren 9an jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Errekurtsoan aurka egiten zaio Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urtarrilaren 16ko 320/2003 Zehapen Ebazpenari; horren bidez 300 euroko isuna ezarri zen Garraio Ikuskatzailetzak 2002ko martxoaren 12an NA-1947-O matrikulako ibilgailuari egin zion salaketaren ondorioz. Hona salaketaren zergatikoa: NA-1947-O matrikulako ibilgailuaren arazoaren 4ko eta 5eko diskoak Ikuskatzailetzari ez aurkeztea; 272 kilometro falta ziren justifikatzeko.

Egitezko aurrekariak:

1. 2002ko azaroaren 18an Autobuses Latasa, S.L.ri jakinarazi zitzaion NA 3207/02 zehapen espedientea abiarazi zela Garraio Ikuskatzailetzak 2002ko martxoaren 12an NA-1947-O matrikulako ibilgailuari egin zion salaketaren ondorioz. Hona salaketaren zergatikoa: NA-1947-O matrikulako ibilgailuaren arazoaren 4ko eta 5eko diskoak Ikuskatzailetzari ez aurkeztea; 272 kilometro falta ziren justifikatzeko.

2. Idazkian adierazten zitzaion 15 egun balioduneko epea zuela egoki iruditzen zitzaizkion alegazioak eta frogak aurkezteko.

Epe hori bete zenean ez zuen alegaziorik aurkeztu, ez eta arau-haustea gezurtazen zuen frogarik proposatu ere.

3. Garraio Zerbitzuko instruktoreak txostena eman zuen 2003ko urtarrilaren 16an. Bertan adierazi zuen bidezkotzat jotzen zuela, salatutakoa argitzeko behar ziren jarduketak egin ondoren, espedientearen ebazpen-proposamenean arau-haustea larritzat kalifikatzea, 16/1987 Legeko 141.q) artikuluan eta 1211/1990 Erregelamenduko 198.i) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eta 300 euroko zehapena proposatu zuen.

Geroago Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak urtarrilaren 16ko 320/2003 Zehapen Ebazpena eman zuen; hartan bukatutzat jo zuen zehapen prozedura eta Autocares Latasa, S.L.ri 300 euroko zehapena ezarri zion.

4. 2003ko maiatzaren 9an Felipe Latasa Zurbano jaunak, Autobuses Latasa, S.L. ordezkatuz, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen. Bertan adierazi zuen salaketa ez zitzaiola jakinarazi behin betiko ebazpena jakinarazi aurretik eta ondorioz deuseztapena gertatu zela, legez ezarritako epea amaitu zela eta ondorioz zehapen prozedura iraungi zela, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legeko 145. artikuluan eta haren Erregelamenduko 203. artikuluan ezarritako hiru hilabeteko preskripzio epea amaitu zela, eta ez zela gertatzen Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legeko 143. artikuluan tipifikatutako inguruabar astungarririk.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Errekurtsogileak adierazi du behin betiko ebazpena jakinarazi aurretik ez zaiola jakinarazi salaketa eta ondorioz deuseztapena gertatu dela.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Guztiendako Administrazio Prozeduraren azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 52.2. artikuluak agintzen duen bezala, jakinarazpena posta ziurtatuaren bidez zuzenean egiten saiatu ginen, baina ezinezkoa izan zen eta ondoren ediktua argitaratu zen Oteitzako Udalaren oholean, hain zuzen ere 2003ko azaroaren 6tik 26ra arte, eta gainera 2002ko azaroaren 18an Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (139. zk.) argitaratu zen, 20/1992 Legeko 59.5. aritikuluak ezartzen duenaren arabera. Beraz, salaketa jakinarazi zitzaion eta ez da gertatu errekurtsogileak aipatutako deuseztapena.

2. Prozeduraren iraungipena gertatu dela, legez ezarritako sei hilabeteko epea iragan delako.

Garraio arloko arau-hausteei aplikagarri zaien prozedura, aurrean dugun kasua hain zuzen ere, irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak onetsi zuen Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduak arautzen du, laugarren kapituluan zehazki; gero, abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak aldatu zuen osorik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeari egokitzeko.

Erregelamendu horrek ez du aukerarik ematen, trafikoaren arloko zehapen prozedura arautzen duenak bezala, salaketarekin espedienteari hasiera emateko; aitzitik, espedientearen hasiera geroratu egiten du, eta prozeduraren instruktoreari agintzen dio interesatuari gertaerak jakinaraz diezazkiola, bere burua defendatzeko behar duen informazio guztia erantsiz, eta hamabost eguneko epea eman diezaiola alegazioak aurkezteko eta frogak aurkeztu edo proposatzeko.

Aztergai dugun kasuan 2002ko irailaren 11n erabaki zen espedientea hastea, egun horretan ireki baitzen zehapen espedientea, eta zehapen ebazpena jakinarazteko lehen saioa 2003ko otsailaren 21ean egin zen. Prozedurek iraun dezaketen epea bukatu aurretik jakinarazpenak egiteko betebeharra betetzat emateko bakarrik, 30/1992 Legeko 58.4. artikuluaren arabera, aski da jakinarazpenean gutxienez ere ebazpenaren testu osoa jasotzea eta jakinarazpen saioa behar bezala egiaztatzea. Beraz, ez da gertatu errekurtsogileak alegatutako iraungipena, ez baita iragan legez ezarritako 6 hilabeteko epea.

Horren haritik aipagarria da, beste askoren artean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Sailak 2003ko apirilaren 11n emandako epaia. Honela dio: "Argudioa ezin da onartu, zeren 30/1992 Legeko 58.4 artikuluak ezartzen baitu, prozedurek iraun dezaketen epea bukatu aurretik jakinarazpenak egiteko betebeharra betetzat emateko bakarrik, hau da, iraungipenari dagokionez, aski dela jakinarazpen saioa behar bezala egiaztatzea. Espedientean ageri denez, 2002ko ekainaren 21ean lehen saioa egin zen zehapen-ebazpena jakinarazteko eta egun horretan eten zen iraungipen epea".

3. Errekurtsogileak adierazi du ez dela errespetatu 16/1987 Legeko 145. artikuluan eta haren Erregelamenduko 203. artikuluan ezarritako preskripzio epea, hiru hilabetekoa.

Neurri Fiskal, Administratibo de Gizarte arlokoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Foru Legeko XI. xedapen gehigarriak indargabetu egin du Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legeko 145. artikulua, eta ezarri du ezen, lurreko garraioa arautzen duen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatu, Administrazio Publikoen Arubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako epe eta baldintzetan preskribatuko direla, non eta arau-hauste arinak ez diren; izan ere, kasu horretan preskripzio-epea urtebetekoa izanen baita.

Ildo horretatik Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzietarako Sailak ezarri du, 1997ko urtarrilaren 20ko epaian (zuzenbideko oinarrietako lehena eta hirugarrena), 16/1987 Legeko 145. artikulua isilbidez baliogabetu zuela Neurri Fiskal, Adiministratibo eta Gizarte arlokoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Foru Legeko XI. xedapen gehigarriak; izan ere, haren arabera: "Lurreko garraioa arautzen duen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatu, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako epe eta baldintzetan preskribatuko dira, non eta arau-hauste arinak ez diren; izan ere, kasu horretan preskripzio-epea urtebetekoa izanen baita". Beraz, 30/1992 Legera bidaltzen du, hain zuzen ere abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak gauza bera egiten baitzuen: Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduko 203. artikulua aldatu eta 2. idatz-zatiari honako testu hau eman: "Arau-hauste eta zehapenak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 132. artikuluan ezarritakoaren arabera preskribatuko dira, eta Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legeak ezarritako epeetan".

Ildo beretik jo du Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Sailak 2001eko irailaren 28an emandako epaian. "Baina preskripzio epea ez da hiru hilabetekoa, urtebetekoa baizik; izan ere, ulertu beharra dago 16/1987 Legearen 145.1 artikulua isilbidez indargabeturik dagoela, 42/1994 Legearen 11. xedapen gehigarriaren ondorioz; azken horren arabera, lurreko garraioei buruzko legeetako arau-hauste eta zehapenak 30/1992 Legean ezarritako epe eta baldintzetan preskribatuko dira, salbu eta arau-hauste arinak direnean: halakoetan, preskripzio epea urtebetekoa izanen da (Auzitegi Gorenaren 1997ko urtarrilaren 20ko epaia).

Interpretazio horixe da Sailak erabili izan duena 1035/97 errekurtsoari buruz 2000ko ekainaren 26an emaniko epaiaz gero; izan ere, lehenagoko epaietan, errekurtsogileak aipatu dituen horietan, besteak beste, 16/1987 Legearen 145.1 artikuluaren indarrari eutsi baitzion, arestian aipaturiko xedapen gehigarria ordurako indarrean egon arren."

Beraz, ez da hiru hilabeteko epea aplikatu behar, bi urtekoa baino, eta epe hori ez da iragan aztergai dugun prozeduran.

1211/1990 Errege Dekretuak onetsi zuen Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduko 203. artikuluaren egungo idazkuntzari dagokionez (errekurtsogileak artikulu hori aipatu baitu alegazioetan), garraioen arloko zenbait prozedura azaroaren 26ko 30/1992 Legeari egokitu zizkion abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak aldatu eta gero, hauxe dio artikulu horrek:

"Ez da inolako zehapenik ezarriko Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen aginduen urratzeengatik, honako kapitulu honetako arauak betez izapidatutako prozeduraren indarrez baizik.

Arau-hauste eta zehapenek Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 132. artikuluan ezarritakoaren arabera preskribatuko dute, eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legeak ezarritako epeetan."

Artikulu horrek, beraz, jada ez du aipatzen prozesuko tramiteen artean denbora iragatearen ondoriozko preskripziorik.

4. Ez da gertatu Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legeko 143. artikuluan tipifikatutako inguruabar astungarririk.

Kontuan hartu behar da salatutako egintza, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legeko 143.1. artikuluan eta hura aplikatzeko Erregelamenduko 201.1. artikuluarekin bat, larritzat kalifikatu dela.

Horrelako arau-hausteengatik 276,47 eurotik 1.382,33 euro bitarteko isunak ezartzen dira.

Kasu honetan 300 euroko isuna ezarri da, gutxieneko tartean, hain zuzen ere; ez da, beraz, inola ere, neurriz kanpokoa.

5. Zehapenaren oinarri izan diren egitateak ez dira gezurtatu, eta horrenbestez aurkeztutako errekurtsoa ezetsi behar da eta inpugnatutako ebazpenari eutsi.

Horiek horrela, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak

ERABAKI DU:

1. Felipe Latasa Zurbano jaunak Autobuses Latasa S.L. ordezkatuz Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urtarrilaren 16ko 320/2003 Zehapen Ebazpenaren kontra gora jotzeko jarritako errekurtsoa ezestea.

2. Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri ematea, eta interesatuari jakinaraztea erabaki honek administrazio bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako sailean, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat.

Iruñean, 2004ko otsailaren 9an._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari eta Nafarroako Gobernuko idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0405830