57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, hau da, ezin izan zaio jakinarazi Spas Stefanov jaunari, arrantza arloko arauak hausteagatik irekitako 363/02 zehapen-prozedura ebazten duen foru agindua. Beraz, honen bidez beteko da aipatu Lege horren 59.5 artikuluan xedatua.

73/2004 FORU AGINDUA, urtarrilaren 22koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Spas Stefanov Nikov jaunari (egoiliar txartela: X-3713187-K) zehapena ezartzen diona, Basa-fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea hausteagatik.

Spas Stefanov Nikov jaunari irekitako 363/2003 zenbakiko zehapen espedientea aztertu da; espediente hori Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren irailaren 8ko 1271/2000 Foru Aginduaren bidez ireki zaio, baimenik gabe arrantzan aritzeagatik, betiere Esako Guardia Zibilak 2003ko uztailaren 12an jarritako salaketaren arabera.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluan aurreikusitako jakinarazpena egitea ezinezkoa izan denez, Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, 2003ko abenduaren 12ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (157. zk.) argitara eman dira Spas Stefanov Nikov jaunari zehapen-espedientea irekitzeko Foru Agindua eta dagokion Karguen Plegua.

Karguen pleguan alegazioak aurkezteko eman den 15 eguneko epea iraganik, salatuak alegazio-idazkirik aurkeztu ez duenez, bidezko da administrazio zehapen prozedurari segida ematea eta karguen plegua bere horretan uztea.

Basa-fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 98. artikuluak xedatzen duenarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Spas Stefanov Nikov jaunari (egoiliar txartela: X-3713187-K), 300,51 euroko isuna ezartzea eta arrrantza-baimena edo eskuratzeko gaitasuna kentzea urte beterako, egindako arau-hausteagatik, basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 122.b) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, deusetan galarazi gabe Foru Lege horren 106. artikuluan xedatutakoaren arabera erabaki litekeen isunaren murriztea.

Ezgaituak bere lizentzia utzi beharko du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ehiza eta Arrantza Atalean (Armada etorbideko 2an) edo, bestela, bere etxetik hurbilen duen Guardia Zibilaren Kuarteleko Komandantzian. Zehapena administrazio bidean irmo bihurtu eta biharamunean hasiko da desgaitzealdia.

2. Aipatu foru lege horren 106. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, isuna % 30 murriztuko da, ondoko beharkizun hauek betetzen badira:

a) Gehienez ere, 15 egun balioduneko epean ordaintzea isunaren gainerakoa, foru agindu hau jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

b) Arau-hausleak ordaintzea, osorik, aurreko atalean adierazi den epean, egotzi zaizkion kalte edo gaitzetatik heldu diren kalte-ordainak, baita tresna, arma edo animaliak berreskuratzeko diru-kopurua ere.

c) Arau-hausleak idatziz adieraztea ezarri zaion zehapenarekin eta eskatzen zaion kalte-ordainarekin ados dagoela eta espres egiten diola uko epe horretan inpugnazio-ekintzak erabiltzeko eskubideari.

Isunaren kopurua gutxitzearekin ados egonez gero, interesatuak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Kontrol Administratiboaren Ataleko bulegoetara joan beharko du (Armada etorbidea, 2). Han, ordain-gutuna emanen diote, orain bidaltzen denaren ordez, baita murrizpena lortzeko gainerako agiriak ere.

3. Isuna edozein banketxe edo aurrezki kutxatan ordaintzen ahal du, ordain-gutun ofizialaren bidez, foru agindu hau administrazio bidean irmo bihurtu eta biharamunetik aitzina hamabost egun igaro baino lehen. Epe hori igarota, premiamendu bidez kobratuko da.

4. Hartutako tresnak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan daude. Arau-hausleak berreskuratzen ahalko ditu, isuna eta erreskateko 18,03 euro ordaindu eta gero, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 103.3.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

5. Foru agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, 4/1999 Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat. Lege horrek Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen.

6. Foru agindu honen berri ematea espedientatuari, salatzaileari, Kontrol Administratiboaren Atalari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2004ko urtarrilaren 22an._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

Iragarkiaren kodea: F0405376