57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

99/2004 FORU AGINDUA, apirilaren 22koa, Hezkuntza kontseilariak emana, "Pablo Sarasate" Nafarroako Goi Mailako Musika Kontser- batorioan goi mailako musika ikasketak egiteko sarrera proben deialdia egiten duena, 2004/2005 ikasturterako.

Goi mailako musika ikasketen curriculumeko oinarrizko puntuak eta ikasketa horietan sartzeko hauta-probak arautzen dituen apirilaren 21eko 617/1995 Errege Dekretuak 12. artikuluan ezartzen duenez, hezkuntzako administrazioei dagokie sarrera probak antolatu eta deialdiak egitea beren eskumenekoak diren ikastetxeetan.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak apirilaren 17an emandako 109/2002 Foru Aginduaren bidez, baimena eman zaio Iruñeko "Pablo Sarasate" Goi Mailako Musika Kontserbatorioari LOGSEren araberako musikako goi maila irakatsi eta maila horretako espezialitateak ezartzeko. 2. artikuluan zehazten dira 2002/2003 ikasturtetik aurrera ezarriko diren espezialitateak, betiere ikastetxe horretako sarrera probak gainditzen dituen izangairik baldin badago. Sarrera probetarako deialdia Hezkuntza eta Kultura Departamentuak egin beharko du.

Nafarroako Foru Komunitatean goi mailako musika ikasketak egiteko sarrera probak Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren maiatzaren 8ko 142/2002 Foru Aginduaren bidez arautu dira.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak apirilaren 15ean emandako 177/2003 Foru Aginduan zehazten da "Pablo Sarasate" Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko espezialitateetan hutsik dauden ikaspostuen urteko eskaintza (2003ko ekainaren 4ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36.2 artikuluak esleitzen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1._Xedea eta eremua.

Foru agindu honen xedea da "Pablo Sarasate" Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan goi mailako musika ikasketak egiteko sarrera proben deialdia egitea, 2004/2005 ikasturterako.

2._Proben inguruko arau orokorrak.

Proba hauen inguruan Foru Agindu honetan araututa ez dagoen orotan, Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren maiatzaren 8ko 142/2002 Foru Agindua aplikatuko da, horren bidez arautu baitiziren Nafarroako Foru Komunitatean goi mailako musika ikasketetan sartzeko probak.

3._Deialdi bakoitzeko probak egiteko eguna eta ordua.

Ekaineko deialdiko probak 2004ko ekainaren 17an izanen dira, goizeko 9etan.

Iraileko deialdiko probak 2004ko irailaren 2an izanen dira, goizeko 9etan.

4._Probak egiteko lekua.

Proba guztiak "Pablo Sarasate" Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorian izanen dira (Agoitz kalea, z.g., Iruña).

5._2004/2005 ikasturterako sarrera probetan izena emateko eskaerak aurkezteko toki-egunak.

Ekaineko deialdirako izena emateko eskaerak "Pablo Sarasate" Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorian aurkeztuko dira, 2004ko maiatzaren 17tik 28ra bitarte, biak barne.

Iraileko deialdian, ikaspostu hutsak dituzten espezialitateetarako izena emateko eskaerak 2004ko uztailaren 26tik 30era bitarte aurkeztuko dira, biak barne.

6._Apirilaren 15eko 177/2003 Foru Aginduarekin bat, 2004/2005 ikasturteari begira, ondoko espezialitate hauetarako sarrera probak eginen dira:

Akordeoia, Harpa, Kantua, Klarinetea, Klabea, Konposizioa, Kontrabaxua, Fagota, Moko flauta, Zehar flauta, Gitarra, Musika tradizional eta herrikoiaren tresnak (Txistua), Jazza (Baxu Elektrikoa, Bateria, Kantua, Kontrabaxua, Gitarra elektrikoa, Pianoa, Saxofoia, Tronboia eta Tronpeta), Musikologia, Oboea, Organoa, Hizkuntza eta Hezkuntza Musikalaren Pedagogia, Kantuaren eta Musika Tresnen Pedagogia (Akordeoia, Harpa, Kantua, Klarinetea, Klabea, Kontrabaxua, Fagota, Moko flauta, Zehar flauta, Gitarra, Oboea, Organoa, Perkusioa, Pianoa, Saxofoia, Tronboia, Tronpa, Tronpeta, Tuba, Biola, Biolina eta Biolontxeloa), Perkusioa, Pianoa, Saxofoia, Tronboia, Tronpa, Tronpeta, Tuba, Biolina eta Biolontxeloa.

7._Batxilergoko titulua ez dutenentzako berariazko proba.

Ikastetxeek zehaztu eta aurretiaz jarriko dituzte jendaurrean, Batxilergoko titulua dutela egiaztatzen ez dutenek egin beharreko ariketaren edukiari eta zailtasun mailari buruzko jarraibideak.

XEDAPEN IRAGANKOR BAKARRA

Hezkuntza Departamentuak 2003/2004 ikasturterako sarrera probetan arituko diren epaimahaiak izenda ditzake, 142/2002 Foru Aginduaren 15. artikuluan ezarritakoa gorabehera. Epaimahai horietan Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuko kideak eta musikako goi mailako tituludunak aritu ahalko dira.

AZKEN XEDAPENAK

Lehendabizikoa._Ahalmena ematen zaio Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiari foru agindu honetan araututakoa garatu eta betetzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Bigarrena._Foru agindu hau igorriko da Hezkuntzaren Plangintzarako Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Guraso eta Ikasleendako Argibide Bulegora, "Pablo Sarasate" Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatoriora eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera, argitara dadin.

Iruñean, 2004ko apirilaren 22an._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: F0406639