57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

39/2004 FORU AGINDUA, apirilaren 15ekoa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak emana, Enpresa Esportatzailearen Dibertsifikazio Programari buruzko laguntzetarako deialdia egiten duena.

Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak bere gain du, besteak beste, Nafarroako produktu eta zerbitzuak kanpoan sustatzeko eginkizuna.

Hori gauzatzeko, enpresa eta batasunei laguntza-programak eskaintzen zaizkie, haiek enpresen nazioartekotasuna bultza dezaten fasez fase.

Enpresa Esportatzaiearen Dibertsifikazio Programak laguntza ekonomikoa eskaintzen die esportatzaile gisa sendotutako enpresei, beste herrialde batzuetara esportatzeko planen bidez; horrela laguntzen die Nafarroako ETEn egonkortasuna eta lehiagarritasuna indartzen.

Foru agindu honetako laguntzak "minimis" araubidearen menpe daude; hau da, hiru urteko epean jaso diren dirulaguntza guztien batura ezin izanen da 100.000 eurotik gorakoa izan.

Deialdi honi Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezartzen duen ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legea aplikatuko zaio eta urtean behin eginen den deialdi batez bideratzen da.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Enpresa Esportatzailearen Dibertsifikazio Programari dagozkion laguntzetarako deia egiteko oinarrizko arauak onestea.

2. Deialdi honetako konpromisoei aurre egiteko, baimena ematen da 140.000 euroko gastua egiteko gehienez ere; gastu hori 2004ko gastuen aurrekontuko "Kanpo sustapenerako ekintzak" izeneko kontusailaren kargura (850001--81410--4709--762100) eginen da.

3. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea. Argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Foru agindu honen aurka gora jotzeko helegitea paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

O I N A R R I A K

1. oinarria._Xedea.

Deialdi honen helburua da Enpresa Esportatzailearen Dibertsifikazio Programa osatzen duten laguntzen oinarri arau-emaileak finkatzea.

Dirulaguntza jaso dezaketen jarduerak 2003ko urriaren 1etik 2004ko irailaren 30a bitarte gauzatu beharko dira.

2. oinarria._Irismena.

Merkatu/herrialde berrietara zuzendurik enpresa esportatzaileek egiten dituzten sustapen-ekintzek jaso ahal izanen dute dirulaguntza. Gehienez ere 3 onartuko dira enpresa eta urteko.

Foru agindu honen ondorioetarako, enpresa baten esportazio guztiaren % 10etik behera jasotzen duen merkatu/herrialdea hartuko da berritzat.

3. oinarria._Onuradunak.

Honako beharkizun hauek betetzen dituzten enpresa esportatzaileek eskatzen ahal dituzte deialdi honetako dirulaguntzak:

_Helbide fiskala Nafarroako Foru Komunitatean izatea.

_Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren edo Lizentzia Fiskalaren tarifak onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen I. eranskineko lehenbiziko atalean ezarritako sailkapenetakoren batean sartua behar du enpresaren jarduerak, honako hauek salbuetsirik:

.63tik 69ra bitartekoak.

.75ekoak, 756a salbu.

.81etik 86ra bitartekoak, 845a salbu.

.97.

_Deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean gutxienez urtebete izatea eratuta daudela.

_Enpresa ertainaren beharkizunak betetzea, enpresa txiki eta ertainen definizioari buruz Batzordeak 1996ko apirilaren 3an emandako 96/280/EB Gomendioan ezarritakoaren arabera.

_2003ko ekitaldian esportazioak salmenten guztizkoaren % 30etik gora izatea.

_Programan esku hartu nahi duten zerbitzu-enpresek, aurretik aipatutako baldintzez gain, ondoko baldintza berariazko hauek bete beharko dituzte:

._Nafarroako Foru Komunitatean balio erantsi emendiozkoa eta merkaturatzeaz bestelakoa sortzea.

._Zerbitzua atzerrian ematea.

_Nafarroako Enpresen Nazioartera Ateratzeko 2004ko Planaren barnean, beren estrategia eta esportazio-merkatu berriak finkatzeko Hausnarketa Estrategikorako Saioetakoren batean parte hartu izana.

4. oinarria._Diruz laguntzen ahal diren gastuak.

Merkatu/herrialde berrietako sustapenera soil-soilik zuzendutako gastuetarako baizik ez da emanen dirulaguntza.

_Ekintza-planean jasotako merkatu/herrialdeei begira Hausnarketa Estrategikorako Saioan parte hartu aurretik burututako ekintzak.

_Hausnarketa Estrategikorako Saioaren ondoko ekintzak, dibertsifikazio planari hertsiki lotuak.

4,1. Atzerriko hizkuntzan eginiko zabalkunde-materiala.

Katalogoak, liburuxkak, bideoak sartzen dira, baita web orrialdea sortzea ere, eta hura edo haren edukiak atzerriko hizkuntzetan jartzea ere. Ez da sartuko kontzeptu horien ondoriozko autofakturazioa.

Atzerriko hizkuntza bat bederen sartu beharko da material gisa.

4.2. Atzerriko hizkuntzan eginiko zabalkunde-materiala.

Atzerriko hedabideetarako prestatutako iragarkiak bakarrik sartuko dira kontzeptu honen barrenean. Publizitate horretan, enpresa eskatzailearen izena eta marka agertu beharko dira.

4.3. Patente eta markak atzerrian homologatu, ziurtatu, normalizatu eta erregistratzea.

Hemen sartzen dira produktu bat logistika eta merkaturate aldetik, atzerriko merkatu batera egokitzeko, homologatu, ziurtatu, normalizatu eta egokitzeko gastuak.

Halaber sartzen dira atal honetan kanpoko merkatuetarako patente eta markak erregistratzeko gastuak eta, halaber, beharrezko tramiteak egiteko kudeaketa-gastuak.

Erreferentziazio gastuak ere sartuko dira; hots, merkataritza gune handiek produktuak beren linealetan jartzeagatik kobratzen dituzten kanonak, kuotak, ehunekoak edo antzekoak.

4.4. Atzerrian sustatzeko noizean-behinkako ekintzak.

Salmenta-puntuetan eginiko sustapenak, dastaldiak, desfileak eta erakustaldi teknikoak, atzerrian eginak.

Hurrengoak besterik ez ditu hartzen: lokalen errenta, lokalak egokitzea, salgaiak garraiatu eta muntatzea, enpresa/batasunetik kanpoko langileak (muntatzaileak, erakusleak...) eta, makinak eraman behar izanez gero, enpresa eskatzaileko langileak ere bai.

4.5. Merkatu-azterketarako bidaiak.

Enpresarentzat interes estrategikoa edo merkatukoa duten herrialdeetara egindako joan-etorriak; betiere, Espainiatik abiatuz gero.

4.6. Merkatu/herrialde berriekin zuzenean loturiko azoketan parte hartzea.

Nork bere erakustokia izanik edo beste batzuekin batera parte hartzen duten enpresentzat. Inportatzaileak edo banatzaileak ordezkatuta ere egoten ahal dira.

Kontzeptu hauei ematen ahal zaie dirulaguntza:

_Lekua errentan hartzea.

_Erakustokia dekoratzea.

_Produktuak garraiatzea.

_Erakusle eta interpreteak kontratatzea.

_Joan-etorriak eta ostatua.

_Izena ematea eta nahitaezko asegurua, hala nola azokaren katalogoan sartzea.

Azoka batean parte hartzeko dirulaguntza jasotzez gero, frogatu egin behar da erakustaile gisa parte hartzen dela, ez baita laguntzarik emanen azoka bisitatzeko soilik.

5. oinarria._Laguntzen zenbatekoa.

5.1. Atzerriko hizkuntzan eginiko zabalkunde-materiala.

Dirulaguntza gastuen % 50 arterainokoa izanen da, eta 4.500 euro, gehienez ere.

5.2. Atzerriko hizkuntzan eginiko publizitatea.

Dirulaguntza gastuen % 50 arterainokoa izanen da, eta 6.000 euro, gehienez ere.

5.3. Patente eta markak atzerrian homologatu, ziurtatu, normalizatu eta erregistratzea.

Dirulaguntza gastuen % 50 arterainokoa izanen da, eta 6.000 euro, gehienez ere.

5.4. Atzerrian sustatzeko noizean-behinkako ekintzak.

Gastuen % 50 arte heldu ahalko da dirulaguntza.

Eskatzailearen langileen joan-etorriek ere dirulaguntza jaso badezakete, foru agindu honen eranski gisa argitaratutako bidaia-poltsaren % 100 arterainoko laguntza emanen da.

Gehienezko muga 4.500 euro da.

5.5. Merkatu-azterketarako bidaiak.

Gehienez ere bi bidaia enpresa eta urteko.

Merkatua aztertzeko bidaietarako, bidaia-poltsaren balioaren % 100 arterainoko dirulaguntza emanen da. Poltsa horiek eranskin gisa argitaratu dira foru agindu honetan.

Bidaiak herrialde bat baino gehiago hartzen baditu, bidaia-poltsa handiena emanen da.

5.6. Atzerriko azoketan parte hartzea.

Gastuen % 50 arterainoko laguntza izaten ahal da, joan-etorrien eta ostatuaren kontzeptuetan izan ezik, horietarako bidai poltsaren % 100 arterainokoa emanen baita. Poltsa horiek eranskin gisa argitaratu dira foru aginduan herrialde bakoitzeko. Azokak 3 egun baino gehiago iraunez gero, poltsa % 10 gehituko da laugarren egunetik aitzina egun bakoitzeko.

12.000 euro dira, gehienez ere, azoka bakoitzeko.

Enpresak ICEX laguntza eskuratzen badu azoka baterako, dirulaguntza bakar bat hartuko du: foru aginduan eranskin gisa herrialdeka argitaratutako bidai poltsaren % 100 arterainokoa.

Enpresa bakoitzak 4 azokatarako laguntza eskatzen ahal du, gehienez ere.

5.7. Gehieneko dirulaguntza.

Enpresa batek, kontzeptu guztiak hartuta, gehienez ere 18.000 milioiko dirulaguntza jasoko du.

6. oinarria._Dirulaguntza emateko irizpideak:

Dirulaguntzak ondoko irizpide hauei jarraikiz ordainduko dira:

_4. oinarrian ezarritako gehieneko portzentajeen eta mugen arabera kalkulatuko da dirulaguntza jaso dezaketen jarduerei dagokien dirulaguntzaren zenbatekoa.

_Aurrekontuko diru kopurua aurreko puntuaren ondoriozko dirulaguntzen guztirakoa baino txikiagoa bada, hainbanaketa orokorra eginen da eskatzaile guztien artean.

_2004ko ekitaldian aurrekontuko diru kopurua igotzen bada, laguntza osagarri bat emanen da, 4. eta 5. artikuluetan ezarritako portzentaje eta kopurukoa, gehienez ere.

7. oinarria._Bateraezintasunak.

Laguntza hauek bateraezinak dira beste edozein erakunde edo organismok ekintza beretarako eman dezakeen beste edozeinekin, bestelako agindurik salbu.

8. oinarria._Minimis.

Laguntza hauek "minimis" dira, Europako Batzordearen 69/2001 Erregelamenduan ezarritakoari jarraituz; beraz, aurreko hiru urteetan "minimis" gisa enpresak hartutakoari gehituta, ez du 100.000 eurotik gora eginen.

Ondorio horrekin, enpresak behartuta daude araubide honi jarraituz aurreko hiru urteetan eskatu edo hartutako laguntzak adieraztera, eskaera aurkezten dutenean.

9. oinarria._Eskaeren aurkezpena.

1. Laguntzetarako eskabidea Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorraren bulegoren batean aurkeztu beharko da (bulegoen zerrenda Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorraren antolamendua eta funtzionamendua arautzen duen ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuaren II. eranskinean ageri da), deusetan galarazi gabe Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan adierazitako gainerako moduak erabiltzeko eskubidea.

2. Hilabeteko epea dago, Hausnarketa Estrategikorako Saioan parte hartu eta biharamunetik aurrera, Fc7.07.11 ereduaren arabera eskaerak aurkezteko. Eskabideei ondorengo agiriak erantsi behar zaizkie:

_Ekintza-plana, eskaera-inprimakian ageri diren edukien gidoiari atxikiko zaiona, Hausnarketa Estrategikorako Saioan parte hartu aurretik burututako ekintzen kasuan.

_Dibertsifikazio-plana, eskaera-inprimakian ageri diren edukien gidoiari atxikiko zaiona, Hausnarketa Estrategikorako Saioan parte hartu ondoren burututako ekintzen kasuan.

_Eskatutako dirulaguntzen gaineko zinpeko aitorpena, Fc7.07.07 ereduaren araberakoa.

3. Nolanahi ere, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak, aurkeztutako eskaera behar bezala ulertu eta ebatzi ahal izateko, beharrezko juzkatzen dituen argibide eta agiri osagarri guztiak galdatzen ahal dizkio eskatzaileari.

10. oinarria._Tramitazioa.

1. Eskabideak jasotakoan, Merkataritza Zerbitzuak haien edukia aztertuko du, 3. oinarrian eskatutako baldintzak betetzen direla ziurtatzeko.

2. Ondoren, aurkeztutako planak aztertuko ditu.

Eskatutako dokumentazioa osorik ez badago, hamar eguneko epean osatzeko eskatuko zaio eskatzaileari. Horrela egiten ez badu, uko egiten diola ulertuko da eta espedientea artxibatuko da.

Halaber, eskaerek ez badituzte beharkizunak betetzen edo planak errefusatzen badira, laguntzak ukatu eginen dira.

3. Beharkizunak betetzen dituzten eskatzaileei eta planak onartzen zaizkienei, gutun bat bidaliko zaie horren berri emanez.

4. Dirulaguntzen xede ziren ekintzak burutu direla frogatzen duen dokumentazioa urriaren 25a baino lehen aurkeztu beharko dira. Frogabideak Fc7.06.12 formularioan aurkeztuko dira eta honako dokumentazioa erantsiko zaie:

_Fakturen kopiak.

_Ordainketen frogagiriak, esaterako ordainagiriak, letrak edo banku-karguak.

_Hurrengo frogagiriak:

.Zabalkunde-materiala: ale bat aurkeztuko da, fakturetan dirulaguntza jasotzeko agertzen den kontzeptu bakoitzeko.

.Publizitatea atzerriko hedabideetan: agertu den hedabidearen ale bat aurkeztuko da, eta portadaren eta iragarkiaren kopia bat.

.Atzerrian sustatzeko noizean-behinkako ekintzak: egindako jardueren txosten zehatza, noiz eta non egin diren eta zein kontzeptu fakturatu diren azalduta.

.Merkatua aztertzeko bidaiak eta azoketara egindakoak: erabilitako garraiobideen txartel jatorrizkoak.

.Atzerriko azoketan parte hartzea: agertu izanaren froga, eskatzailearen marka eta izena garbi erakusten dituena.

5. Dirua jaso dezaketen ekintzak justifikatzerakoan dokumenturen bat aurkeztu ezin bada, eskatzaileak gertaera horren arrazoiak eman beharko ditu eta epea luzatzeko eskatu, eta departamentua beharturik dago luzapen hori ematera.

6. Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak dirulaguntza eman eta ordaintzeko ebazpena emanen du, dokumentazioa osorik baldin badago.

Bestela, laguntza emateko ebazpena emanen da, eta ordainketa, berriz, dokumentazioa osatutakoan eginen da.

11. oinarria._Ebazteko epea.

Eskabideen gaineko ebazpena beranduenik eskabideak aurkezteko epea bete eta handik bi hilabetera emanen da. Epe hori ebazpen espresurik eman gabe betetzen bada, laguntzari ukoa eman zaiola ulertuko da, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 1992/20 Legeko 43. eta 44. artikuluetan ezarri bezala.

12. oinarria._Arau-hausteen egiaztapena eta zehapenak.

Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak beharrezkotzat jotzen dituen ikuskapen-jarduketak egiten ahal ditu; hain zuzen ere, dirulaguntzak jaso dituzten kontzeptuak benetan gauzatu direla egiaztatzeko, bai eta fondoak zertarako eman diren horretarako erabili direla egiaztatzeko ere.

Deialdi hau ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen bidez ezarririko arau-hauste eta zehapen araubidearen menpe dago.

Iruñean, 2004ko apirilaren 15ean._Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilaria, José Javier Armendáriz Quel.

E R A N S K I N A

HELMUGAK BIDAIA-POLTSAK

ALBANIA 840

ALEMANIA 490

ANGOLA 1.590

SAUDIAR ARABIA 1.165

ALGERIA 330

ARGENTINA 1.620

ARMENIA 1.195

AUSTRALIA 1.620

AUSTRIA 645

AZERBAIJAN 1.195

BANGLADESH 1.435

BELGIKA 460

BIELORRUSIA 1.010

BOLIVIA 1.560

BOSNIA-HERZEGOVINA 550

BOTSWANA 1.820

BRASIL 1.470

BRUNEI 1.955

BULGARIA 810

KAMERUN 1.270

KANADA

Ekialdeko kosta 1.070

Mendebaldeko kosta 1.300

TXAD 1.135

TXILE 1.870

TXINA 1.870

TXIPRE 810

KOLONBIA 1.270

KONGO 1.435

KOREA 1.820

BOLI KOSTA 1.070

COSTA RICA 1.265

KROAZIA 550

KUBA 1.070

DANIMARCA 520

EKUADOR 1.405

ESTATU BATUAK

Erdialdea 1.040

Ekialdeko kosta 885

Mendebaldeko kosta 1.250

EGIPTO 780

EL SALVADOR 1.270

ARABIAR EMIRERRIAK 1.340

ESLOVAKIA 565

ESLOVENIA 490

ESTONIA 1.010

ETIOPIA 1.240

FILIPINAK 1.870

FINLANDIA 655

FRANTZIA

Hegoekialdea 210

Gainerakoa 460

GABON 1.375

GEORGIA 1.195

GHANA 1.100

GREZIA 615

GUATEMALA 1.270

GINEA BISSAU 915

GINEA 1.040

EKUATORE GINEA 1.165

HERBEHEREAK 460

HONDURAS 1.330

HUNGARIA 685

INDIA 1.435

INDONESIA 1.895

IRAK 1.040

IRAN 1.300

IRLANDA 490

ISLANDIA 980

ISRAEL 840

ITALIA 460

JAMAIKA 1.300

JAPON 1.870

JORDANIA 840

KAZAKHSTAN 1.435

KENYA 1.270

KIRGIZISTAN 1.435

KUWAIT 1.135

LETONIA 1.010

LIBANO 840

LIBERIA 1.070

LIBIA 840

LITUANIA 1.010

LUXENBURGO 490

MADAGASKAR 1.895

MALAYSIA 1.850

MALAWI 1.895

MALI 945

MAROKO 335

MAURITANIA 810

MEXIKO 1.285

MOLDAVIA 1.195

MONGOLIA 1.895

NAMIBIA 1.560

NEPAL 1.435

NIKARAGUA 1.375

NIGERIA 1.040

NORVEGIA 580

ZEELANDA BERRIA 1.620

OMAN 1.400

PAKISTAN 1.240

PANAMA 1.330

PARAGUAI 1.620

PERU 1.560

POLONIA 635

PORTUGAL 235

PUERTO RICO 1.135

ERRESUMA BATUA 490

AFRIKA ERDIKO ERREPUBLIKA 1.375

TXEKIAR ERREPUBLIKA 670

KONGOKO ERREPUBLIKA DEMOKRATIKOA 1.375

DOMINIKAR ERREPUBLIKA 1.135

ERRUMANIA 750

ERRUSIA 1.010

SENEGAL 840

JUGOSLAVIA 580

SINGAPUR 1.725

SIRIA 840

SOMALIA 1.560

SRI LANKA 1.435

HEGOAFRIKA 1.300

SUEDIA 580

SUITZA 460

TAIWAN 1.895

THAILANDIA 1.695

TUNISIA 360

TURKMENISTAN 1.440

TURKIA 780

UKRAINA 1.010

URUGUAI 1.620

UZBEKISTAN 1.435

VENEZUELA 1.270

VIETNAM 1.895

YEMEN 1.270

ZANBIA 1.850

ZIMBAWE 1.850

Iragarkiaren kodea: F0406189