57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

37/2004 FORU AGINDUA, apirilaren 15ekoa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak emana. Deialdia egiten du Natur Programaren laguntzak emateko, Nafarroako enpresa nazioartera ateratzeko Planaren barruan.

Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak Nafarroako enpresa nazioartera ateratzeko 2004. urteko plana prestatu du. Plan hori aurrera eramateko, besteak beste, Natur Programari dagozkion laguntzetarako deia egin behar da.

Laguntza hauen bitartez enpresa turistikoak eta haien batasunak nazioartera atera daitezen bultzatu nahi da, entitate horiek kanpoko merkatuan dituzten finkaguneak ezagutarazteko sustapen-gastuetako dirulaguntzak emanez. Sustapen lan horren ondorioz bisitari gehiago izanen ditu Nafarroak.

Foru agindu honetako laguntzak "minimis" araubidearen menpe daude; hau da, hiru urteko epean jaso diren "minimis" dirulaguntza guztien batura ezin izanen da 100.000 eurotik gorakoa izan.

Foru agindu honi Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezartzen duen ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legea aplikatuko zaio eta urtean behin eginen den deialdi batez bideratzen da.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako enpresa nazioartera ateratzeko Planaren barruan, Natur Programaren 2004ko laguntzak emateko deialdia onestea, bai eta deialdi hori arautzen duten oinarriak ere.

2. 2004ko Gastuen Aurrekontuko ondoko kredituak baimentzea; aldaketak egin ahal izanen dira, jasotako eskaeren arabera.

_22.000 euro gehienez ere, "Kanpo sustapenerako ekintzak" izeneko 850001-81410-4709-762100 kontu-sailaren kargura.

_28.000 euro gehienez ere, "Kanpo sustapenerako ekintzak" izeneko 850001-81410-4810-762100 kontu-sailaren kargura.

3. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea. Argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Foru agindu honen aurka gora jotzeko helegitea paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

O I N A R R I A K

1. oinarria._Xedea.

Natur Programari dagozkion laguntzak arautzen ditu deialdi honek.

Dirulaguntza jaso dezaketen jarduerak 2003ko urriaren 1etik 2004ko irailaren 30a bitarte gauzatu beharko dira.

2. oinarria._Onuradunak.

Laguntza hauen onuradun ondoko baldintzak betetzen dituzten enpresa edo batasunak izan daitezke:

1. Helbide fiskala Nafarroako Foru Komunitatean duten kanpaleku, landa-hotel, turismo-aterpetxe, landetxe eta turismo-jardueretarako enpresek, betiere ETEen beharkizunak betetzen badituzte, enpresa txiki eta ertainen definizioari buruz Batzordeak 1996ko apirilaren 3an emandako 96/280/EB Gomendioan ezarritakoaren arabera.

Horiez gain, laguntzak eskatu ahal izanen dituzte aurreko lerroaldean aipatu enpresen batasunek, betiere enpresak Nafarroan baldin badaude eta batasunak izaera juridikoa baldin badu.

2. Aurreko urteetan lehenbiziko tutoretza-fasea arrakastaz bukatua dutenek edo enpresentzat eta batasunentzat doan eskaintzen diren Sentsibilizazio-Prestakuntzako MIntegietan parte hartu dutela frogatzen dutenek.

3. oinarria._Diruz laguntzen ahal diren gastuak.

_Atzerriko hizkuntzan eginiko zabalkunde-materiala eta atzerriko hedabideetako publizitatea. Hemen sartuko dira katalogoak, foiletoak, prentsa-karpetak, bideoak, web orriak edo haien edukia atzerriko hizkuntzetan ematea, iragarkiak egitea eta atzerriko hedabideetan argitaratzea.

_Kanpoko azoketara joatea. Atal honetan, ondoko kontzeptuengatik jaso ahal izanen da dirulaguntza:

.Eremua alokatzea.

.Erakuspostua apaintzea.

.Produktuak garraiatzea.

.Laguntzaileak edo interpreteak kontratatzea.

.Joan-etorria eta ostatua.

.Nahitaezko asegurua, izena ematea, eta azokako katalogoan sartzea.

_Merkatu-azterketarako bidaiak. Betiere abialekua Espainia bada.

_Mintegi berezietara joatea eta haietan parte hartzea.

4. oinarria._Laguntzen zenbatekoa.

_Atzerriko hizkuntzan eginiko zabaltze-materiala. Gastuen % 50 bitarte.

_Atzerriko azoketara joatea. Gastuen % 50 bitarte, joan-etorrien eta ostatuen atalerako izan ezik, kasu horretan foru agindu honen eranskinean herrialdez herrialde adierazten den bidai poltsaren % 100erainoko laguntza emanen baita.

Batasunen kasuan, joan-etorrietako eta ostatuko gastuez gainerakoetarako protzentajea % 70eraino igoko da.

_Merkatu-azterketarako bidaiak. Bidaia-poltsaren % 100 bitarte, foru agindu honen eranskinean argitara emandako herrialdea bada; gehienez bi bidaia enpresako eta lau batasuneko.

_Mintegi berezietara joatea eta haietan parte hartzea. Espainian egiten badira, 210 euro gehienez ere. Atzerrian badira, bidaia-poltsaren %100 gehienez ere, foru agindu honen eranskinean ageri den herrialde bakoitzeko.

5. oinarria._Gehienezko dirulaguntza.

Honako gehienezko dirulaguntza-zenbateko hauek ezartzen dira:

_Banakako enpresen kasuan, gehieneko laguntza 6.000 euro izanen da, kontzeptu guztiak barne direla.

_Enpresa-batasunen kasuan, gehieneko laguntza 22.000 euro izanen da azoketara joateko eta 6.000 euro gainerako kontzeptuetarako:

6. oinarria._Dirulaguntza emateko irizpideak.

Dirulaguntzak ondoko irizpide hauei jarraikiz ordainduko dira:

1. 4. eta 5. oinarrian ezarritako gehieneko portzentajeen eta mugen arabera kalkulatuko da dirulaguntza jaso dezaketen jarduerei dagokien dirulaguntzaren zenbatekoa.

2. Aurrekontuko diru kopurua aurreko puntuaren arabera eman beharreko dirulaguntza guztien zenbatekoa baino txikiagoa bada, hainbanaketa orokorra eginen da.

3. Aurrekontuan diru gehiago baldin badago eskura 2004an, laguntzaren osagarri bat emanen da, gehienez ere aurreko artikuluan ezarritako portzentajeetara eta diru kopuruetara iristen ahal dena.

7. oinarria._Bateraezintasuna eta Minimis.

1. Laguntza hauek bateraezinak dira beste edozein erakunde edo organismok ekintza beretarako eman dezakeen beste edozeinekin, bestelako agindurik salbu.

2. Laguntza horiek "minimis" dira, Europako Batzordearen 69/2001 Erregelamenduan ezarritakoari jarraituz; beraz, aurreko hiru urteetan "minimis" gisa enpresak hartutakoari gehituta, ez du 100.000 eurotik gora eginen.

Ondorio horrekin, enpresak behartuta daude araubide honi jarraituz aurreko hiru urteetan eskatu edo hartutako laguntzak adieraztera, eskaera aurkezten dutenean.

8. oinarria._Eskaeren aurkezpena.

1. Laguntzetarako eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorraren bulegoren batean aurkeztu beharko dira (bulegoen zerrenda Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorraren antolamendua eta funtzionamendua arautzen duen ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuaren II. eranskinean ageri da), deusetan galarazi gabe Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan adierazitako gainerako moduak erabiltzeko eskubidea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

2. Dirua jasotzeko eskabideak Fc7.07.04 formularioan aurkeztuko dira ondoko agiri hauekin:

_Ekintza plana, parte hartzeko eskaeraren inprimakian ageri den edukien zerrendaren araberakoa.

_Azaldutako ekintzetarako beste erakunde batzuei eskatutako laguntzen zinpeko aitorpena, eta "de mínimis" arauari jarraikiz emandako laguntzena, Fc7.07.07. inprimakiaren arabera eginak.

3. Nolanahi ere, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak, aurkeztutako eskaera behar bezala ulertu eta ebatzi ahal izateko, beharrezko juzkatzen dituen argibide eta agiri osagarri guztiak galdatzen ahal dizkio eskatzaileari.

9. oinarria._Tramitazioa.

1. Eskabideak jasotakoan, Merkataritza Zerbitzuak haien edukia aztertuko du, 2. oinarrian eskatutako baldintzak betetzen direla ziurtatzeko.

2. Hurrena, aurkeztutako ekintza-planak aztertuko dira, Turismorako eta Turismoaren Sustapenerako Zuzendaritza Nagusiarekin elkarlanean.

Eskatutako dokumentazioa osorik ez badago, hamar eguneko epean osatzeko eskatuko zaio eskatzaileari. Horrela egiten ez badu, uko egiten diola ulertuko da eta espedientea artxibatuko da.

Halaber, eskaerek ez badituzte beharkizunak betetzen edo planak errefusatzen badira, laguntzak ukatu eginen dira.

3. Beharkizunak betetzen dituzten eskatzaileei eta ekintza-plan onartu zaienei, gutun bat bidaliko zaie horren berri emanez.

4. Dirulaguntzen xede ziren ekintzak burutu direla frogatzen duen dokumentazioa urriaren 25a baino lehen aurkeztu beharko da. Frogabideak Fc7.07.13 formularioan aurkeztuko dira eta honako dokumentazioa erantsiko zaie:

_Fakturen kopiak.

_Ordainketen frogagiriak, esaterako ordainagiriak, letrak edo banku-karguak.

_Hurrengo frogagiriak:

.Atzerriko hedabideetan eginiko zabalkundea eta publizitatea: ale bat aurkeztuko da, fakturetan dirulaguntza jasotzeko agertzen den kontzeptu bakoitzeko. Hedabideetako publizitatearen kasuan, gainera, portadaren eta iragarkiaren kopia bat.

.Merkatu-azterketarako bidaiak, eta azoketara eta mintegietara joatekoak: erabilitako garraiobideen txartelak.

5. Dirua jaso dezaketen ekintzak justifikatzerakoan dokumenturen bat aurkeztu ezin bada, eskatzaileak gertaera horren arrazoiak eman beharko ditu eta epea luzatzeko eskatu, eta departamentua beharturik dago luzapen hori ematera.

6. Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak dirulaguntza eman eta ordaintzeko ebazpena emanen du, dokumentazioa osorik baldin badago.

Bestela, laguntza emateko ebazpena emanen da, eta ordainketa, berriz, dokumentazioa osatutakoan eginen da.

10. oinarria._Ebazteko epea.

Eskabideen gaineko ebazpena beranduenik eskabideak aurkezteko epea bete eta handik bi hilabetera emanen da. Epe hori ebazpen espresurik eman gabe betetzen bada, laguntzari ukoa eman zaiola ulertuko da, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 1992/20 Legeko 43. eta 44. artikuluetan ezarri bezala.

11. oinarria._Arau-hausteen egiaztapena eta zehapenak.

Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak beharrezkotzat jotzen dituen ikuskapen-jarduketak egiten ahal ditu; hain zuzen ere, dirulaguntzak jaso dituzten kontzeptuak benetan gauzatu direla egiaztatzeko, bai eta fondoak zertarako eman diren horretarako erabili direla egiaztatzeko ere.

Deialdi hau ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen bidez ezarririko arau-hauste eta zehapen araubidearen menpe dago.

Iruñean, 2004ko apirilaren 15ean._Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilaria, José Javier Armendáriz Quel.

E R A N S K I N A

HELMUGAK BIDAIA-POLTSAK

ALBANIA 840

ALEMANIA 490

ANGOLA 1.590

SAUDIAR ARABIA 1.165

ALGERIA 330

ARGENTINA 1.620

ARMENIA 1.195

AUSTRALIA 1.620

AUSTRIA 645

AZERBAIJAN 1.195

BANGLADESH 1.435

BELGIKA 460

BIELORRUSIA 1.010

BOLIVIA 1.560

BOSNIA-HERZEGOVINA 550

BOTSWANA 1.820

BRASIL 1.470

BRUNEI 1.955

BULGARIA 810

KAMERUN 1.270

KANADA

Ekialdeko kosta 1.070

Mendebaldeko kosta 1.300

TXAD 1.135

TXILE 1.870

TXINA 1.870

TXIPRE 810

KOLONBIA 1.270

KONGO 1.435

KOREA 1.820

BOLI KOSTA 1.070

COSTA RICA 1.265

KROAZIA 550

KUBA 1.070

DANIMARCA 520

EKUADOR 1.405

ESTATU BATUAK

Erdialdea 1.040

Ekialdeko kosta 885

Mendebaldeko kosta 1.250

EGIPTO 780

EL SALVADOR 1.270

ARABIAR EMIRERRIAK 1.340

ESLOVAKIA 565

ESLOVENIA 490

ESTONIA 1.010

ETIOPIA 1.240

FILIPINAK 1.870

FINLANDIA 655

FRANTZIA

Hegoekialdea 210

Gainerakoa 460

GABON 1.375

GEORGIA 1.195

GHANA 1.100

GREZIA 615

GUATEMALA 1.270

GINEA BISSAU 915

GINEA 1.040

EKUATORE GINEA 1.165

HERBEHEREAK 460

HONDURAS 1.330

HUNGARIA 685

INDIA 1.435

INDONESIA 1.895

IRAK 1.040

IRAN 1.300

IRLANDA 490

ISLANDIA 980

ISRAEL 840

ITALIA 460

JAMAIKA 1.300

JAPON 1.870

JORDANIA 840

KAZAKHSTAN 1.435

KENYA 1.270

KIRGIZISTAN 1.435

KUWAIT 1.135

LETONIA 1.010

LIBANO 840

LIBERIA 1.070

LIBIA 840

LITUANIA 1.010

LUXENBURGO 490

MADAGASKAR 1.895

MALAYSIA 1.850

MALAWI 1.895

MALI 945

MAROKO 335

MAURITANIA 810

MEXIKO 1.285

MOLDAVIA 1.195

MONGOLIA 1.895

NAMIBIA 1.560

NEPAL 1.435

NIKARAGUA 1.375

NIGERIA 1.040

NORVEGIA 580

ZEELANDA BERRIA 1.620

OMAN 1.400

PAKISTAN 1.240

PANAMA 1.330

PARAGUAI 1.620

PERU 1.560

POLONIA 635

PORTUGAL 235

PUERTO RICO 1.135

ERRESUMA BATUA 490

AFRIKA ERDIKO ERREPUBLIKA 1.375

TXEKIAR ERREPUBLIKA 670

KONGOKO ERREPUBLIKA DEMOKRATIKOA 1.375

DOMINIKAR ERREPUBLIKA 1.135

ERRUMANIA 750

ERRUSIA 1.010

SENEGAL 840

JUGOSLAVIA 580

SINGAPUR 1.725

SIRIA 840

SOMALIA 1.560

SRI LANKA 1.435

HEGOAFRIKA 1.300

SUEDIA 580

SUITZA 460

TAIWAN 1.895

THAILANDIA 1.695

TUNISIA 360

TURKMENISTAN 1.440

TURKIA 780

UKRAINA 1.010

URUGUAI 1.620

UZBEKISTAN 1.435

VENEZUELA 1.270

VIETNAM 1.895

YEMEN 1.270

ZANBIA 1.850

ZIMBAWE 1.850

Iragarkiaren kodea: F0406186