57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

AZAGRA

Zehapenen jakinarazpena

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 25eko 30/92 Legearen 59.4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ondoko zerrendan agertzen diren zehatuei, zeinen azken helbide ezagunak ere aipatzen baitira, zehazten diren zehapen espedienteen ebazpena jakinarazten zaie. Espediente horiek Azagrako Alkatetzak ireki ditu, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea garatzen duen Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorra urratzeagatik (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua).

Espedientearen zenbakia: 193/03. Izen-deiturak: Oller Herrera, Vanesa. Matrikula: B-1818-OP. Tokia: Navas de Tolosa. Eguna: 2003ko abenduaren 13a. Ordua: 19:00. Arau-haustea: BSL 53.1. Euroak: 30,05.

Espedientearen zenbakia: 10/04. Izen-deiturak: Marín Parra, Rafael. Matrikula: Z-1606-N. Tokia: Plus Ultra-Foruen plaza. Eguna: 2004ko urtarrilaren 16a. Ordua: 21:00. Arau-haustea: BSL 53.1. Euroak: 30,05.

Ebazpen hauek irmoak dira administrazio bidean, eta haien kontra, hautara, errekurtso hauetakoren bat para daiteke:

1._Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

2._Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

3._Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Sailari edo Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Ohartarazten da epe hori iraganik zehapenen tramitazioak aitzina eginen duela derrigorrezko dirubilketaren bidez ordainarazteko.

Espedienteak Azagrako Udalaren Zehapen Bulegoan daude.

Azagran, 2004ko apirilaren 5ean._Alkatea, Basilio Sánchez Lasheras.

Iragarkiaren kodea: L0405545